Albisteak

Tabernak jendez bete dira berriro ere Ordizia, Zaldibia eta Seguran

Jendeak gogotsu hartu du ostalaritzaren itzulera Ordizia, Zaldibia eta Seguran. Ataunen, berriz, tabernak itxi beharra izan dituzte

Aurtengo lehenengo azoka berezia egin dute Beasainen

Elikagaien artean neguko barazkiak gailendu diren arren, baratxuri freskoa izan da gaurko produktu berria

Alexander Oiarbide ordiziarra Vallecaseko San Silbestrean

Ordiziako San Silbestre proba bertan behera geratu zen arren, Vallecaseko lasterketan 60. postuan geratu zen ordiziarra pasa den ostegunean

Zuri esnatu dira Goierriko herriak

Alerta laranja zegoen ezarrita eta iragarpenak bete egin dira. Goierriko herriak elurtuta agertu dira gaur goizean

Presoen aldeko manifestazioa egingo dute gazteek bihar Beasainen

'Goierriko gazteok bidea gara' leloarekin manifestazioa antolatu du Ernaik: 18:00etan, plazatik abiatuko da manifestazioa.

Ordizian, Seguran eta Zaldibian ireki egingo dituzte tabernak eta Ataunen itxi

Osasun Sailak ez du herriz herriko kutsatze datuen txostena zabaldu, baina bai ostalaritza irekitzeari dagokiona. Ordizian, Seguran eta Zaldibian tabernak zabalduko dituzte; Ataunen berriz, itxi egingo dituzte gaurtik aurrera.

Andreak jantzi dendak irabazi du Beasaingo erakusleiho lehiaketa

Bigarren Kux-Kux ume arropa denda izan da eta hirugarrena Jauregi optika. Herritarren bozketan parte hartu dutenen artean egindako erosketa txekeen zozketan hauek izan dira irabazleak: Marina Perez, Leire Nazabal eta Itziar Aizpurua. Ekitaldi berean, 2020an erretiroa hartu duten dendariak omendu dituzte.

Aldasoro izan da garaile gaur burututako apustuan

Jakes Aldasorok irabazi du gaurko norgehiagoka apustuaren bigarren zatian Ander Garmendiari aurrea hartu ostean

Euskara egunero berrituz

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur Goierriko hainbat herritan. Euskaldun berriei aitortza egin nahi diete, euskararen mundura gerturatzeko egindako ahaleginagatik.

A. Apalategi / L. Agirre

Markel Lopezi diruz lagunduko dion liburu bat aurkeztuko dute bihar

Siri Ocra y el mundo de lo absurdo izena du liburuak, eta Carolina Olivares idazleak idatzi du. Santanderrekoa da Olivares, eta irabazien zati bat Markel Lopez urretxuarraren familiari emango dio. Lopezek

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Erribera goraka bidean

Nafarroa hegoaldeko euskalgintzak 157.000 euro jasoko ditu aurten Errigora kanpainari esker saldu diren 12.000tik gora saskiengatik. Norbanako eta enpresen artean, Goierrin 1.200 ...

Goierriko Hitza

Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa saioa izango da ostiralean Zumarragan

Futbolisto baten konfidentziak bakarrizketa saioa egingo du ostiralean Zuhaitz Gurrutxagak Zelai Arizti aretoan. 22:30ean hasiko da saioa, eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Zelai Ariztiko lehiatilan eros daitezke, hamar euroan (gazte txartelarekin

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Mairi elkarteko eskulanak herriko erakusleihoetan

Urretxu-Zumarragako erakusleihotan bada arreta erakartzen duen zerbait azken egunetan. Artez margotutako teila bat arropa denda batean, panpina bat pintura dendan, apaindutako zartagia elektrogailuenean… Mairi Emakumeen Elkarteko eskulanak dira. Bi Tartean

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gabonetako kanpaina hasiko du gaur Bi Tartean Merkatarien Elkarteak

Bono kanpainarekin hasiko du abendua Bi Tarteanek. 50 euroko 800 bale salduko dituzte, 40 euroan. Hala, erosleak hamar euro aurreztu ahal izango ditu. Gaurtik aurrera eros daitezke bonoak, Bi Tarteanen

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa