San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Oiasso Kamerata hari orkestrak eta Itxaso Aristizabal piano jotzaileak Valentin Larrea konpositore gabiriarraren kontzertua egingo dute Gabiriako elizan, igande arratsean

Ostiralean eta larunbatean egingo dute Stock eta Kale Azoka. Ordiziako Plaza Nagusian eta herrigunean jarriko dituzte postuak. 15 saltokik parte hartuko dute, bi ekintzetan banatuta

Covid19a dela eta liburutegiaren erabilera presentziala bertan behera geratu zen eta orain martxan jarri dute berriz ere. Gehienez 15 pertsona egongo dira.

10:00etatik 14:00etara bitartean izango da, Zeraingo frontoian. Hamabostaldia izaten da Zerainen Udako azoka ekologikoen kanpainaren barruan, baina aurten azoka soilik egingo dute.

Sindikatuak ez du nahikotzat jotzen CCOO, ELA eta UGT sindikatuek Zuzendaritzarekin sinatu berri duten aurreakordioa

Osasun Sailak beste sei kasuren berri eman du gaurko txostenean, hiru Beasainen eta kasu bana Lazkao, Legazpi eta Zumarragan

Beasaingo eta Ordiziako Udalek eta Goierri Lanbide Eskolak elkarlanean eskaintzen dituzte langabetuentzako formakuntza saioak

Zaldibiako iraileko hirugarren asteburua kirolari eskaini ohi zaio. Txirrindulari probaren antolatzaile Xabier Murielek (Zaldibia, 1981) dio zentzurik ez duela herritik ateratzeak.

Eguerdian hasi eta iluntzera arte ospatzen ari dira Kulturen Arteko Azoka Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Jatorri ezberdineko urretxuarrek nork bere herrialdeko jakiak prestatu eta dastatzera ematen ari dira postuz postu.
The post Urretxu mila kolore appeared first on Otamotz.

Azala: Jakoba Errekondo agronomoa eta paisajista.
3. orria: Xabier Maiza San Benito ikastolako irakaslea.
6-7. orriak: Mikel Korta eta Inma Berriozabal.
10-11. orriak: ...

Gaur eguerdian egin dute zozketa udaletxean, eta hamabi sari zozkatu dituzte guztira

Maider Agirre beasaindarraren sei urteko borrokak, ahaleginak eta pazientziak badu emaitza: ‘Bihotzero’ eleberria. Gaur Beasainen aurkeztuko du, Igartzako jauregian.

Hartutako erabaki guztiak ez direla herritarren gustukoak izan eta ondo egindakoaren berri ematen ez dutela jakin diote.

Veronica Huerto (Mutriku, 1983) sexologoa eta psikologoa da. Lantzen dituen gaien artean hilekoarena dago. Hitzaldiak egiten ditu eta andreen zikloaren gainean dauden ...