Albisteak

Mugikortasun handiagoarekin eta ostalaritzan edukiera mugarik gabe

Konfinamendua arintzeko hirugarren fasea atzotik dago indarrean eta neurriak arindu egin dira. Gipuzkoatik Euskal Autonomia Erkidegora zabaldu dira mugikortasun mugak; ostalaritzan, berriz, edukierak kendu edo malgutu egin dira

K. Garralda Zubimendi

Etxealditik Euskaraldira egitasmoaren balorazio positiboa egin dute arduradunek

Aittu euskara taldeko arduradunek Etxealditik Euskaraldira egitasmoa "arrakastasua" izan dela aipatu dute. Azarorako prest egoteko bilerak berrartu dituzte

Usurbe antzokiak asteburuan zabalduko ditu ateak

Ostiraletik aurrera hasiko dira Usurbe antzokian zinema emanaldiak eskaintzen. Gainontzeko kultur ekitaldiak normaltasunez egiteko denbora beharko dela diote.

Gaurtik aurrera, hirugarren fasean

Konfinamendua arintzeko hirugarren fasean sartu da gaur Goierri. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan barrena mugitzeko aukera zabaldu dute, garraio publikoa eta tabernak %100ean aritu ahalko dira, eta hogei laguneko taldeek elkartu ahal izango dute.

Genuine ligak ere badu albuma

Genuine ligaren kromo bilduma eta albuma kaleratu ditu Paninik, adimen urritasuna duten futbol jokalarien bilduma. Euskal Herriko bost klubek dute taldea bertan; Gipuzkoan, Realak eta Eibarrek.

"Hemen erabaki, herritarrok erabaki"

Herriko plazak aldarrikapenez betetzeko deialdia luzatu du Gure Eskuk gaurko. Hau da, Hamaika Gara ekimenean bat eginik, "hemen erabaki, herritarrok erabaki" lemapean, hainbat herritako plazetan eskuz idatzitako aldarriak jaso dira.

"Herritarrona da giltza, herritarrona da hazia"

Zaldibiako Udalak eskainitako hamar euroko balioa duten bonoak atzo agortu ziren. Zerbitzu berri honen bitartez, 18.000 euro gastatuko dituzte bertakoek herrian.

Goienizeko_kideak

Gau Laburrean hamabost film labur emango dituzte

Ostiralean egingo dituzte proiekzioak, bi zatitan: 20:00etan lehen zatia eta 22:00etan bigarrena

Ane Arrieta

Beloki pilotalekua, granate kolorekoa

Zumarragako Udalak granate kolorez margotu du Beloki pilotalekua. Koltxoiak ere berritu ditu. Goikoan, Zumarraga hitza eta esku erraldoi bat jarri ditu. Berrikuntzak atzo estreinatu zituzten, DV-Bankoa pilota txapelketako finalak zirela

The post Beloki pilotalekua, granate kolorekoa appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goierriko hamabost bat gaztek parte hartu dute Segurako baraualdian

Balorazio positiboa egin du Ernai Segurak, eta abenduaren 30ean Topaseko espetxera egingo dute martxan parte hartzeko deia egin du

Maialen Igartua
Sasieta_zabortegia-2

Sasieta 2016 amaieran itxiko dute

Eusko Jaurlaritzak TMB planta egiko baimena luzatu ez izanak ekarri du hondakin plangintzan egokitzapenak egin behar izatea

Ane Arrieta

"Gauzak egiteko beste modu bat badagoela" erakutsi dutela dio Ordiziako EH Bilduk

Orain arte egindakoaz "harro", 2015eko hauteskundeetarako "lanerako asmo bera" berretsi nahi izan dute prentsaurrean.

Janire Arrondo

Maria Cueto berastegiarrak eraman du Goiart 2014 saria

'Beg-ik-usten-dut' pintura lanarekin, Maider Urretabizkaiak jaso du Goierri Saria.

Janire Arrondo

Ormaiztegiko hitz bitxiak idatzi dituzte euskararen aldeko mosaikoan

Larunbatean egin zuten mosaikoa herriko haur, jubilatu zein gurasoek; eguraldi txarragatik Zumalakarregi museoaren barruan egin zuten

Maialen Igartua

Herri langunkoiak

Zahartu ahala gure bizitza herrian egiten jarraitzeko aukera izan dezagun ingurunea hobetzea dakarren proiektua da Euskadi Lagunkoia. Zumarragak eta Ordiziak badute euren egitasmoa; Idiazabal ere sarera batu da orain gutxi. Adinekoek nahiz mugikortasun zailtasunak dituzten herritarrek gizartean aktiboki parte har dezaten bermatzeko egitasmoa da herri lagunkoiena, horretarako ingurunean beharrezko diren aldaketak eginez. Nazioartean onarpen zabala duen Age-friendly Environments Programme egitasmoan oinarriturik garatu du Eusko Jaurlaritzak Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoa. Oro har, zahartu ahala nork bere bizimodua autonomiaz egiten jarraitzeko moduko herriak izatea da helburua eta horretarako herritarren inplikazioa sustatu nahi dute. Herrietako egiturak eta zerbitzuak berrantolatzea indartu du egitasmoak, behar eta ahalmen guztien neurrietara egokituz. Bizi kalitatea hobetzeko ahaleginean, inguru soziala moldatzeak ere badu garrantzia. Norbere jarrera aldatuz eta keinu txikiz, beharra dutenen bizitza asko hobetu daitekeelako.  OME-ko Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarean kide dira 250 herri baino gehiago; tartean Idiazabal, Ordizia eta Zumarraga. Idiazabalen lau batzorde Egitasmoak zertan datzan azalduz eman diote hasiera egitasmoari Idiazabalen eta ekintza lagunkoiak martxa jarriz programa garatzeko lau batzorde ere sortu dituzte. Joan den ekainean batu ziren Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora, hala sortu zen Idiazabal Lagunkoia. Ioritz Imaz alkateak herrian kohesio soziala sortzearen garrantzia nabarmendu zuen herri langunkoi titulua jaso zuenean Donostiako Aquariumean [...]

Goierriko Hitza

Danbor hotsen durunda

Mikel Arriaran Ehunzango batukada taldeko kidea da. Mila lagunen danborrak gidatu berri ditu Urretxun. Urretxu-Zumarragako Ikastolak batukada erraldoi batekin ospatu du aurten Euskararen Eguna. Eta, batukada horren zuzendaria Mikel Arriaran Iraeta (Zumarraga, 1985) izan da. Ehunzango batukada taldeko kidea da, baita Samba Dzanga taldekoa ere. Perkusionista da bera, bateria jotzailea. Talde gehiagotan ere ari da, esate baterako, Klakson taldean. Ikastolak antolatutako batukadan mila bat danbor eta bestelako tresnen hotsak ordenatu zituen: «Jotzaileak taldeetan antolatu, eta bakoitzari argi utzi nion zein zen beren esaldia eta zer egin behar zuten». Danbor handiek abiadura ematen dute, kaxek danbor handiekin lotura estua dute eta oinarrizkoak dira abestiak aurrera egin dezan, «bestela esanda, danbor handitik txikirako bidean, handiak du garrantzia gehien; txikienak ez dira ezinbestekoak eta abestia janzteko erabiltzen dira. Benetako erritmoa handiek ezartzen dute». Batukadaren jatorria Brasilen badago ere, sustraiak Afrikan daude. Honezkero batukadaren esanahia hutsaldu dela dio Arriaranek: «Ikusgarrienarekin geratzen gara, baina benetako batukada askoz gehiago da». Brasilen etxeetan egiten dira batukadak, Euskal Herrian kantuan egiten den bezala. Danborren, edo dena delakoen gainetik, kantatu egiten dute brasildarrek ere. Afrikan danborrak erritualekin lotuta daude, eta erritualetan dantzatu egiten dira eta abestu egiten dute. Arriaranek, hemen egin ohi den batukadari buruz dio, «ez dugu abesten, [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa