Albisteak

Gurasoak, pozik baina zuhur

Guraso gehienek lasaitua hartu dute umeak kalera atera ahal izateko neurriarekin. Baina zuhur jokatzearen alde agertu dira; segurtasuna eta arauak zorrotz betez gero, bukaera lehenago iritsiko dela uste dute.

Ekaitz osteko kalteen kezkan

Zaldibiako eta Ataungo baserri bideetan kalte dezente eragin ditu ostiral iluntzeko erauntsiak. Aldundiak ezeztatu egin ditu aurtengo laguntzak osasun krisia dela eta

Koronabirusak jota 42 egoiliar hil dira Arangoitin, Argixaon eta San Josen

Goierriko zahar etxeetan 34 kasu aktibo daude, eta 23k altak jaso dute dagoeneko. San Juan, Santikutz eta Txindoki egoitzetan ez da kasurik atzeman. Egoera egonkortzen ari da

K. Garralda Zubimendi

Igandea, aspaldiko partez

Hamahiru urte arteko haurrak kalera irten litezke, igandeaz geroztik. Egunean ordubetez eta etxetik kilometro bateko erradioan ibil daitezke. Helduentzat baimena, larunbatetik

Drindotsen ahotsez eta soinuz aireratu da Lazkaon jaien suziria

Ezohiko irudia izan da San Prudentzio festen txupinazoan: plaza huts-hutsik. Drindots musika taldeak egin du pregoia, "Ezer ez eta festa" testua aurrez grabatuta megafoniatik jarrita. Udaltzain batek bota du suziria.

Aldundiak Urretxu-Azkoitia errepidearen berritzea atzeratuko du

Espero baino diru gutxiago jasoko duenez, gerrikoa estutu beharra du

Legazpiko Meazti etxeko langileen eskubideak ez direla bermatzen salatu du CCOO sindikatuak

Langile horiek egiten duten lana balioan jartzeko eskatu dio udalari. Zentroan koronabirusari aurre hartzeko neurriak ez direla martxan jarri salatzen du.

Futbolarien animoak gaztetxoei

Itxialdian haur eta gaztetxoak egiten ari diren ahalegina eskertzeko, hainbat futbol jokalarik eta entrenatzailek bideo hau bidali diete Urretxuko eta Zumarragako umeei.

Baztanera joango dira Ostadar mendi taldekoak

Alba (1.074 metro) eta Argibel (991 metro) mendiak igoko dituzte Ostadar mendi taldeko mendizaleak urriaren 19an Elizondotik (Nafarroa) aterata, Baztan bailaran. Izen-ematea zabalik dago kultur etxean. The post Baztanera joango dira Ostadar mendi talde...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gaztetxekoak Nafarroa Oinezera joango dira

Urretxu eta Zumarragako gaztetxekoak hilaren 19an Zangotzan egingo duten Nafarroa Oinez festara joango dira, eguna pasatzera eta arratsaldean txandaren bat egitera. Eurekin joateko asmoa dutenek gaur edo bihar eman behar

The post Gaztetxekoak Nafarroa Oinezera joango dira appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Iparragirre kaleko bizilagunen bazkarian 200 lagun baino gehiago elkartuko dira

Urretxuko Iparragirre kalekoek bazkaria egin behar dute larunbatean, eta jada 200 lagunek baino gehiagok eman du izena. Bertakoek euren kalean metro koadroko inon baino txistulari gehiago daudela esaten dute eta, hala, txistularien kalejirarekin hasiko da festa. 12:30ean hildako auzokideen aldeko meza egongo da parrokian. Ondoren, txistu-poteoa egingo dute. Bazkaria 14:30ean izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa