Albisteak

Extremadurako zaporedun igandea Legazpin

La Bellota extremadurar zentroak antolatuta, txerri hilketaren ondorengo festa egin dute gaur eguerdian Legazpiko Azokan. Herrialde horretako jakiak eta ardoak dastatzeko aukera izan da, eta Sones de Extremadura abesbatzak girotu du festa.

Legazpiko Danantzakok eta Zeraingo Liztormendik irabazi dute Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketa

Olaberriko bolatokian jokatu dira bi txapelketaren finalak, gizonezkoena lehenik eta emakumezkoena gero. Bietan giro paregabea izan da.

Zumarraga pilotaren hiriburu bihurtuko da kluben arteko torneoaren finalekin

Euskal Herriko Kluben arteko VI. Torneo Nazioanalaren finaletako faseak Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dira. Sailkatu diren zortzi klublen aurkezpena egin dute Antioko interpretazio zentroan. Torneoaren finala martxoaren 28an jokatuko da eta ETB-k emango du zuzenean.

Irizarrek lehen autobus autonomoa aurkeztu du Malagan

Irizar Taldeak garatu eta %100 elektrikoa den ieBus modeloa laster hasiko da martxan Andaluziako hirian, proba pilotu moduan.

Joseba Telleria eta Joseba Gabilondo garaile Legazpiko kanporaketan

Bi jokalari legazpiarrek egin dute Euskal Herriko Mus Txapelketa irabazteko lehen urratsa. Hurrengo hitzordua Seguran dute otsailaren 29an, Gipuzkoako kanporaketarekin. Javier Iza eta Iñigo Caballero ere sailkatu dira.

Maiatzaren 30ean Seguran egingo da udalerri euskaldunen eguna

Eguna antolatzeko bilera irekia egingo dute hilaren 29an, Danon Gelan. Herriko taldeak, eragileak eta euskaltzaleak daude deituta.

Hotz Legazpi azken kanpainan bildutako arropa bidaltzen hasi da

Greziara eta Ceutara bidaliko dute, gobernuz kanpoko bi erakunderen bidez. Hasi berri den urtea sentsibiliazioa landu nahi dute eskoletan. Unitate didaktiko bat sortuko dute

Kabia haurren jolastoki berria ireki dute Idiazabalen

Interesdunek udaletxean egin beharko dute izen ematea sartu ahal izateko. Lau txoko ditu 0-6 urte bitarteko umeentzako den jolaslekuak. Udaletxe zaharrean dago

Gure Esku Dagoren elastikoak jaso daitezke

Zabalik dago Gure Esku Dago dinamikaren bulegoa Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan. Bulegoan aurkezpenaren egunean eskatutako elastikoak jaso daitezke, eta baita dinamikan parte hartzeko txartelak ere. Bulegoaren ordutegia honakoa izango

The post Gure Esku Dagoren elastikoak jaso daitezke appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aldi baterako egonaldiak eskatzeko epea zabalik

Adinekoen egoitzetan uda parteko aldi baterako egonaldiak eskatzeko epea zabalik dago. Uztaileko egonaldiak eskatzeko azken eguna bihar da. Abuzturako egonaldiak maiatzaren 30era arte eskatu daitezke eta irailekoak ekainaren 13ra arte.

The post Aldi baterako egonaldiak eskatzeko epea zabalik appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Nepal India eta Txina erraldoien artean harrapatutako herrialdea da»

Iker Igartua Iguart (Urretxu, 1984) dentistatik atera berritan dator elkarrizketaren hitzordura. Bigarren azkenagina atera diote. Aurrekoa Nepaleko mendien garaian atera zion xerpa-dentista batek, zerua gertutik ikusten zuen bitartean. Ingeniaritza mekanikoa ikasketetako azken azterketak prestatzen ari zen orain bi urte Igartua, eta liburutegian zegoela, testu liburuetatik ihes egin nahian edo, Nepali buruzko liburu bat hartu zuen.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urretxuko Udalak Aparizio eta Pagoeta auzoak berpiztu nahi ditu

Legealdi honetan Urretxuko Udala herriko auzo ezberdinetako bizilagunekin elkartzen ari da euren beharrak ezagutzeko. Aste honetan Aparizio eta Pagoeta auzokoekin bildu dira udal ordezkariak eta Oihane Zabaleta alkateak gogoratu duenez, lehen bilerak duela bi urte egin zituzten: «Bilera hauek duela bi urte hasi genituen. Hasieran bizilagunek eskatzera joaten ziren, baina pixkanaka parte hartzearen kulturan murgildu dira».

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hasiera jendetsua Eitzagako jaietan

http://youtu.be/PdN0yj__XSc Hasi dira Eitzagako San Isidro jaiak. Atzo goizean hasi zituzten ospakizunak, mezarekin eta Irrika elkarteak auzoko jubilatuentzat prestatutako hamaiketakoarekin. Dozenaka lagun bildu ziren San Gregorio ermitako arkupeetan jarritako mahaietan. Arratsaldean, baserritar munduaren inguruko ginkana egin zuten umeentzat, San Isidro eguna ere bazela gogoratzeko.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa