Albisteak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Elustondo bigarren eta Apalategi hirugarren, Arrasateko finalaurrekoan

Agin Laburuk irabazi du Arrasateko saioa, eta zuzenean sailkatu da finalerako. Elustondo eta Apalategi txukun aritu dira, eta beste bi saioetako gertatzen denaren zain gelditu beharko dute.

Maite Arraizak eta Garikoitz Bravok irabazi dute Errezilgo V. Kros Mistoa

Bost kilometroko ibilbidea 21 minutu eta 13 segundoan osatu dute lazkaotar bikoteak

Xabier Arratibel errezil sagarretan eta Arantxa Agirre sagar goxoetan txapeldun

Bestalde, Gipuzkoako Erlezain Elkarteak antolatutako Goierri Beheko Ezti Lehiaketa Igor Altuna lazkaotarrak irabazi du.

Guillermo Lopezek eta Eolo Landinok jaso dituzte Igartza Musika Bekak

Goizean eta arratsaldean aukeraketa entzunaldi irekiak egin dituzte Igartzako jauregian Musikeneko Master eta Gradu ikasleek

Tolosako babarrunen artean, Goierriko odolkiak errege

Ordiziako Mujika Odolkiak enpresak irabazi du Tolosako 27. Odolki Lehiaketa, eta Beasaingo Olano harategia izan da bigarren.

Gipuzkoako Binakako Pilota Txapelketa

Lapkeko pilotariak Gipuzkoako txapeldun, eskuz binaka

Iraitz Zubizarreta ataundarrak eta Ander Quina zumarragarrak jantzi dute txapela ohorezko mailan, eta Beñat Zubizarreta ataundarrak eta Iker Garcia idiazabaldarrak kadeteetan. Lau pilotariak Lazkaoko Lapke klubean aritzen dira. Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatu dira gaur Gipuzkoako Txapelketaren finalak.

Ainara Uribarri eta Ander Uriarte garaile Ezkioko III. Mendi Lasterketa mistoan

Euripean eta giro hotzarekin lehiatuko dira mendi lasterkariak. Guztira 33 bikotek osatu dute 6 kilometroko ibilbide gora beheratsua. Josu Urrestarazu idiazabaldarra hirugarren sailkatu da Irati Larrañaga usurbildarrarekin batera, eta lehen bi goierritarrak Maider eta Asier Unanue aramarrak izan dira, laugarren.

«Emozioak eragiten dira ipuinekin, ni barrea sortzen saiatzen naiz»

Ipuin bat asteko bederatzi urtean zehar. Hori da Mertxe Aizpurua (Ordizia, 1967) ipuin kontalariaren marka, oraingoz. Ordiziako udal liburutegian 4 urtetik 9 urtera arteko haurrei ipuinak kontatzen dizkie. Kontaketarekin uztartzen ditu Jakintza ikastolan egiten duen antzerki irakasle lana eta gozoki denda batean egiten duena; «umeak dauzkat beti inguruan», dio. Urtetan San Joan suan Marirena ere egin du; aurten ez da aterako Mari bezala, «baina sorgin arruntarena» egiten jarraituko dut. Antzerkiko ikasketak egin zituen Donostian, «duela denbora asko…».

Goierriko Hitza

Gipuzkoko skate lehiaketa ari dira jokatzen Lazkaon

http://youtu.be/06G13JquhpE Gipuzkoako sei eta 18 urte bitarteko irristalariak Gipuzkoako skate txapelketako lehenengo saioa ari dira jokatzen Lazkaoko skate gunean. 19:00ak bitartean bakoitzaren abileziak erakusten ariko dira haurrak eta nerabeak. Martxoren 22an Bergaran eta apirilaren 12a jokatutako kanporaketen ondoren, Donostian jokatuko da finala maiatzaren 17an. Hiru mailatan banatu dute txapelketa: 12 urtez beherakoak, 15 urtez behekoak eta 18 urtez behekoak. Kanporaketetatik, mailako bakoitzeko hiruna irristalari sailkatuko dira, maila bakoitzeko.

Goierriko Hitza

Udalbiltzak euskal ikurrak erabiltzeko deia egin du Ordiziatik

http://youtu.be/uYIKSqHUKSI Euskal Herriko 120 udal hautetsi bertan zirela, Udalbiltzak batzarra egin du gaur goizean Ordizian. 12:15ean Barrenako parkean ekitaldi publikoa egin dute eta bertan, Udalbiltzak Euskal Herritartasuna eta Euskal Herriaren aitortza sustatuko dituela jakinarazi dute. Euskal Herritaratsuna ildoari helduta, “Euskal Herritarrak gara” egitasmoa eramango du aurrera.

Goierriko Hitza

Astigarretako ikasleak

Goierriko Hitza

Correos posta enpresaren egoitza berritu dute

Correos y Telegrafos enpresa publikoaren Zumarragako egoitza, Elizkale kalean dagoena, berritu egin dute. Bezeroen gunea handiagoa da orain eta irisgarritasuna ere hobetu dute. Aldaketa hauek orain hilabete batzuk egindako aldaketaren

The post Correos posta enpresaren egoitza berritu dute appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Iparragirre lehiaketako sari banaketa ekitaldia, gaur

Bertsopaperak, narratiba eta poesiako Iparragirre lehiaketako sariak banatuko dituzte 19:30ean, gaur Urretxuko udaletxean. Guztira 220 lan aurkeztu dira, eta goierritar bakarra dago sarituen artean: Alex Areizaga zumarragarra. The post Iparragirre lehi...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa