Albisteak

Haritz Maiz eta Amaia Eskisabel, harrikalaririk onenak

Ormaiztegiko San Migel jaietan, harrikalari txapelketa jokatu dute gaur. Haritz Maiz eta Amaia Eskisabel izan dira harria urrutien bota dutenak.

Herritarren arteko lehia, Gaintzako festetan

Gaintzako San Migel jaietan, herritarren arteko herri kirol desafioa egin dute. Gauean, mozorro festa eta play back lehiaketa izango dituzte.

Klima aldaketaren kontra etena egin dute Ordizian

Ordiziako Plaza Nagusian egin dute elkarretaratzea eta Ordiziako Udala, Landarlan eta hainbat herritar batu dira.

Mutiloa eta Gabiria arteko bidea berritu dute

3,5 kilometroko zatian egin dituzte lanak. Markel Olano diputatu nagusia bi herrien arteko errepide zatian egindako lanak ikusten izan da goizean.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Gipuzkoako Txapelketak Zumarragan du hurrengo geltokia

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako saioa egingo dute bihar Zumarragan; Mikel Tapia eta Nerea Elustondo ariko dira, besteak beste. Igandean, Endika Igartzabalek Elgoibarren kantatuko du.

Zegamako Mendi Duatloiak ibilbide berria estreinatuko du bihar

Elkartu Nahi taldekoek ibilbide berria prestatu dute biharko. EHko Mendi duatloi zirkuituko probetako bat da. Datorren astean Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute Arriaranen

Eneko Galdos (dantzaria)

«Dantza egitetik bizitzea ez da batere erraza; nik lortu dut nire ogibide izatea»

Urriaren 3tik 20ra Jesus Guridiren 'El caserio' zarzuela ospetsua antzeztuko dute Madrilgo Teatro de la Zarzuelan. Parte hartzaileen artean Eneko Galdos (Zumarraga, 1987) dantzaria dago.

Lazkaon hasi eta bukatuko da Josetxo Imazen oroimenezkoa

Majori kiroldegiko obrak direla eta, Lazkaon egingo dute 19. edizioa izango dena. Datorren urtetik aurrera, hainbat aldaketa izango ditu lasterketak

Inbertsioak nagusituko dira 2014ko Zumarragako udal aurrekontuetan

Zumarragan aurrekontuei buruzko osoko bilkurak Gabonen atarian izan ohi dira urtero. Hastear dagoen urteari dagozkion aurrekontuak aurkezteaz gain, udal gobernuaren kudeaketari buruz jarduteko bilkura izan ohi da eta hala izan zen atzokoa ere. 2014ko aurrekontuak onartu zituzten hiru ordutik gorako eztabaida baten ondoren. PSE-EEk eta PPk aldeko botoa eman zieten, EAJko zinegotziak abstenitu egin ziren eta Bildukoek kontra bozkatu zuten. Datorren urteko aurrekontua 13 milioi eurotik gorakoa izango da eta inbertsioak izango dira nagusi.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa