Zortzi establezimendu berrik hartu dute elkartearen gidaritza: Oreka belardenda, Uriba, Ness by Esti Garcia, D’Elikatuz – Erro Koop, Vicuña Sport, Maos ileapaindegia, Kirkil eta Josune & Klaude.


Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, hamabost ekitaldi antolatu dituzte Goierriko hamar herritan, irailaren 20tik azaroaren 2ra bitartean.

Oraingoa Legazpitik joaten da Arrasatera, baina Udana itxi egin behar dute Oñatiko zubi batzuk konpontzeko. Zerbitzu berria datorren astelehenean jarriko da martxan

Zuhaiztian egingo dute Ordiziako Sagardo Eguna eta 12 sagardo egongo dira aukeran. Tximistak eta Oihartek Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoian parte hartuko dute irailean

Sinadura bilketa ere egiten ari dira osasun publiko eta kalitatezko baten alde.

Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azokak eta 46. Gazta Lehiaketak utzi dutenaren laburpena, bideo eta argazkitan.

Bihar, 14:30era arteko epea dago saria jasotzeko. Zenbaki irabazlerik agertzen ez bada, bigarren zenbaki saritua 0988 da.

Bi urtean jarraian irabaztea lortu duen lehena da. Bigarren Joseba Intsausti ordiziarra izan da, eta Ander Barandiaran idiazabaldarra hirugarren. Enkantean, 9.000 euro ordaindu dute, iaz baino 250 gehiago.

Ordiziako Gazta Lehiaketan aukeratu dituzte 14 finalistak. Aizpea gaztandegia, Ander Barandiaran, Joseba Insausti eta La Leze daude horien artean.

Forum Ambiental fundazioak eta Smart City Expo World Congress erakundeek ematen duten Hiri Jasangarria saria jaso du Zumarragak, atmosfera atalean. Zumarragako Udalak geltoki intermodalaren proiektua aurkeztu zuen sarietara. Espainiako Ingurumen Ministerioak babestutako sari hauek jasangarritasunaren aldeko proiektuak burutu dituzten udalerriak nahiz erakunde lokalak saritzen ditu.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna izango da datorren astelehenean, azaroaren 25ean. Aurora Iturrioz (Ordizia, 1978) Urola Garaiko Mankomunitateko berdintasun teknikariaren iritziz, arazoa konpontzetik urruti dago oraindik eta, horregatik, beharrezkoa da, batez ere, prebentzioaren alorrean lan egitea.

Indarkeria sexistaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, biolentzia mota hori salatzeko mobilizazioak egin dituzte Urretxuko eta Zumarragako kaleetan, Eraldatzen elkarteak deitua. "Biolentzia matxistari Stop!" zioen kartela atera zuten, batukadaren doinuek lagunduta. Horrez gain, postua ere jarri zuten Areizaga-Kalebarren plazan.

