Albisteak

Legazpiko nerabe bidaiariak

Uztailean Legazpiko Nerabe Zerbitzuaren bitartez 47 gazte Madrilen eta Castelldefelsen egon dira

Goierriko Hitza

Dendarien euskara ezagutza %9 igo da 2006. urtetik gaurdaino

Goierri garaiko dendariei inkesta bat egin diete, Merkataritzan Euskaraz planaren barne. Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako 170 denda eta establezimendutan bete da eta emaitzak 2006an egindako inkestako emaitzekin alderatu dira. Dendarien

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

San Inazio auzoko katu koloniarekin lanean ari dira Lau Katu elkartekoak

Legazpiko Udalarekin kolonien kontrola egiteko egitasmoa martxan jarri zuten 2016an

Goierriko Hitza

«Haur txikienak beldurtu egiten dira gu ikusitakoan»

Opor bereziak bizitzen ari da aurten Leire Garmendia, 19 urteko ordiziarra. Yes, we help fundazioarekin Ghanara joan da, kostaldean dagoen Winneba herrira. ...

Goierriko Hitza

Ordiziako kaleetan egin den euskararen erabileraren neurketa aurkeztuko dute gaur

Ordiziako kaleetan egin den euskararen erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztuko dituzte Udaletxeko Pleno Aretoan arratsaldeko 19:00etan. Neurketak Soziolinguistika Klusterrak egin ditu 2011 urteko urrian, Udalak eskatuta eta gaurko aurkezpenean luze eta zabal azalduko dituzte ikerketaren emaitza orokorrak eta euskararen erabilerak Ordizian izan duen bilakaera. Ikerketatik ateratako ondorio nagusiak ere azalduko dituzte, eta bertaratzen direnek aukera izango dute emandako azalpenen eta emaitzen inguruan galderak egiteko. Soziolinguistika Klusterrak iazko udazkenean egin zuen kale-neurketan, esaterako, Ordiziako kaleetan izandako 1.592 elkarrizketa eta 4.754 herritarren arteko hizkuntza-jarduna neurtu zituen.

Goierriko Hitza

PSE-EEko ordezkariak azokan izan dira, larrosak banatzen

Egun hauetan eskualdeko beste hainbat herritan izan diren bezala , PSE-EEko ordezkariak Ordizian izan dira gaur. Azokan zebiltzan erosleei hauteskunde programak eta sozialisten ikur diren larrosak banatu dizkiete, eta arkatzak oparitu. Gudarien etorbid...

Ordiziako Hitza

Legorretako film labur lehiaketara 192 lan aurkeztu dituzte

Sinistu ezinik daude Legorretan, Aitzol Aramaioren omenezko lehen film laburren lehiaketak hartu duen tamainarekin. «Baikorrenak» ere espero ez zuen lan sorta ugaria eta kalitatezkoa jaso dute. 192 film guztira, mundu osotik bidaliak. Zinemagile ondarrutarra oroitzeko aurten eman diote lehiaketari haren izena, Legorretan lehenago egiten zen deialdian epaimahikide eta laguntzaile izan zelako Aramaio. «Aurreikuspen guztiak txiki geratu zaizkigu. Gezurra badirudi ere, ia berrehun lan izan dira aztergai», azaldu dute antolatzaileek, harrituta bezain pozik. Euskal Herriko pelikula motz asko jasotzeaz gain —tartean Goierriko egileenak—, Argentina, Haiti, Kolonbia, Irlanda eta Saharatik bidalitakoak ere iritsi dira Legorretara. Guztien artetik bederatzi bereizi dituzte, finalera pasatzeko. Jose Mari Goenaga ordiziarraren Lagun mina lana dago finalisten artean. Beste zortziak Abril (Victor Palacios zuzendariarena), Foto (Ismael Ferrer), Growing Leo (Ruben Mateo Romero), L’equip petit (Roger Gomez eta Dani Resines), La cruz (Alberto Evangelio), Lone-illnes (Virginia Llera), Luminaris (Juan Pablo Zaramella) eta Oxitocina (Jose Luis Santos) dira. Epaimahaikideek lehiaketara aurkeztutako lanen «maila altua» nabarmendu dute, «bai teknikoki, bai artistikoki». Nazioarteko lehiaketetan sariak jasotakoak dira zenbaitzuk, Espainiako Goya izendapena, kasu. Sari ematea urriaren 20an Finalean diren bederatzi lanekin emanaldi bat egingo dute, urriaren 20an, Legorretako Herri Zineman. Sariak ere orduan emango dituzte. Aurrez, ordea, larunbat honetan, Ondarroako Marabilli sormen jaialdian [...]

Aimar Maiz

Arerian asteburuan hasiko da zinema denboraldia

Lazkaoko Areria antzokian asteburu honetan hasiko dira zinema pelikulak ematen. Larunbatetan, igandeetan eta astelehenetan —ikuslearen eguna, sarrera merkeago— dira emanaldiak.

Aimar Maiz

Atletismo erakustaldiaren emaitzak

Joan den larunbatean Ordiziako herrigunean atletismo erakustaldi bat egin zen, eta egun horretan jokatutako proben emaitzak helarazi du Txindoki Atletismo Taldeak. Gorako jauzia, pisu jaurtiketa, erreleboan proba eta hesi lasterketa izan ziren jokatu ziren probak. Egun horretan laguntzen aritu ziren boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkie Txindoki taldeak, baita etorri ziren atleta guztiei eta udal teknikari Jesus Mari Larizi. Hona emaitzak: GORAKO JAUZIA Mutilak 1- Pablo Cid (Real Sociedad, Donostia) 2m 8zm 2- Edorta Aranburuzabala (Real Sociedad, Eibar) 2m 5zm 3- Igor Legarda (Real Sociedad, Donostia) 2m 4- Asier San Sebastian (Real Sociedad, Donostia) 1m 95 zm 5- Mikel Matey (Super Amara BAT) 1m 90zm 6- Julen Iruretagoyena ( Atletico SS, Hernani) 1m 85zm (Jubenila) Neskak 1- Nahikari Acebo (CEligutia, Gasteiz) 1m 65zm   PISU JAURTIKETA Sailkapenik ezin da egin, hainbat mailatako tiralariak daudenez bolen pisua ere ezberdina delako. Odei Lopez 6,25kg bola: 16m 55zm Aitor Arraiza 6,25kg bola: 13m 24zm Gari Garmendia 4kg bola: 13m 87zm Ane Torres, Amets Otaegi,  3kg bola: 8m pasatxo Marina Etxeberria 4kgko bola: 9m 15zm   HESIAK Mutilak 1- Igor Legarda 2- Asier San Sebastian Neskak 1- Irati ikardo ( Atletico SS, Irun) 2- Estibaliz Lozano ( Txindoki AT, Ordizia)   ERRELEBOAK Mixtoak 1-Pablo [...]

Ordiziako Hitza

Idiazabalen bihartik larunbatera Gaztaren Mamia egingo dute Idiazabal Jatorri Izendapenaren 25 urteak ospatzeko

Bihartik hasi eta larunbatera bitartean ekintza ugari egongo da egunero Idiazabalen.  Idiazabal Jatorri Izendapenak 25 urte bete ditu aurten, eta festa handia eginez ospatuko dute. Hiru zatitan banatu dute egitaraua, hiru egunetan gauza mota jakinak eginez. Bihar, osteguna, hitzaldi sorta handi batekin hasiko dute. Goizeko 09:00etan hasi eta 17:30ean egingo dute azken hitzaldia. Tartean kafe bat hartzeko atsedenaldia izango ute  eta bazkaria ere egingo dute.Hona hemen egitaraua: 09:00-10:30: 25 URTE MENDETAKO TRADIZIOA EGIAZTATZEN Jose Maria Ustarroz: 25 urte hauen esanahia Jose Mari Hualde: Jatorri Izendapenaren jatorria Amelia Jauregi: Ekoizleentzako erronka nagusiak Fermin Jauregi: Ikuskapenen eta kontrolen garapena eta bilakaera 10:30-11:30: 25 URTE ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN ABANGOARDIAN Patxi Perez Elortondo, UPV-EHU: Ikerketa eta kalitatearen hobekuntza. Saioa Elizalde, ARTZAI GAZTA: Elikagaien segurtasuna Roberto Ruiz, NEIKER: Mugarriak esne ekoizpenaren ikerketan. 11:30-12:00: ATSEDENALDIA KAFERAKO 12:00-13:30: 25 URTE IZEN BAT BULTZATZEN Jesus Mari Ormaetxea, IDIAZABAL GAZTAREN ORDIZIAKO KOFRADIA: Kofradiaren lana Josu Butron, ITESA, SUSTRAIA: Sektorearen nortasuna eta lanaren zabalkundea. Javier Diaz, ALHAMBRA JATETXEA: Sukaldaritza-Idiazabal Gazta arteko sinbiosia Alazne Uribarri, HAZI: Egiaztatutako produktuen sustapena. Cristina Lecumberri, INTIA: Egiaztatutako produktuen sustapena. 13:30 BAZKARIA 15:30-16:30: IDIAZABAL GAZTA MERKATUETAN Jose Luis Martin: Idiazabal gazta denda espezializatuetan Igor Acero, EROSKI TALDEA: Idiazabal gazta banaketa handian Tokiko merkataritzaren arduraduna: Salmenta zuzena [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza

Emakumeak buru dituzten familiak dira baztertze arrisku gehien dutenak

 Zumarragako gizarte zerbitzuak bideratzen dituen larrialdietarako diru laguntzei erreparatuta, hiru dira talde ahulenak: emakumeak, gazteak eta etorkinak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Elkartasunezko tapoi bilketa bukatu dute Olaberrian, Aratz bisitan etorrita

Olaberriko Herri Eskolan Eskoriatzako Aratz mutikoaren bisita jaso zuten aurreko asteazkenean. Sendabide garestiko gaixotasun bat du, eta horretarako dirua biltzeko plastikozko tapoiak batu dituzte Olaberriko ikasle-irakasleek, herri osoaren laguntzarekin. Beasaingo La Sallek eta Zeraingo eskolak ere parte hartu dute. «Umeen begitarteak erabat aldatu ziren Aratz etorritakoan. Pozik sentitu ziren egindakoa lanarekin», azaldu dute eskolatik bisita hunkigarria. Aratzen amak 25 tona tapoi jaso dituztela azaldu zuen, eta beren beharrak bete dituztela.

Aimar Maiz

Legorretan doaneko informatika ikastaroa izango da

Legorretako Udalaren Kultura lan-taldea informatika ikastaroak antolatu ditu. Doan izango dira. Izena emateko epea zabaldu dute, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean. Urriaren 31, ostirala, da apuntatzeko azkeneko eguna.

Aimar Maiz

Comenius programa garatzen jarraituko dute aurten Oianguren ikastetxeko ikasleek

Ordiziako Oianguren ikastetxeko ikasle eta irakasle talde bat Llandudnotik (Galesetik) itzuli da Comenius proiektuaren 2. ikasturtearen nondik norakoak zehaztu ondoren. Alemaniako Worbis-eko Staatiches Gymnasiun Marie Curie ikastetxearekin eta Galesek...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa