Albisteak

Garbiguneak erabiltzeko deia egin du Sasietak, kaleak garbiago izateko

Ia 5.000 kartel jarri ditu Goierriko etxe atarietan ‘Erabili ezazu garbigunea. Oso gertu daukazu’ leloarekin .Goierrin hiru Garbigune daude: Ordizian, Urretxun eta Beasainen

Goierriko Hitza

Goierriko odola duten Bizkaiko bi harribitxi

Markinako (Bizkaia) bi gaztek zeresan handia eman dute bi lehiaketa garrantzitsutan: Nerea Ibartzabal Bertsolari Txapelketa Nagusiko errebelazioa izan da eta Andoni Aretxabaleta primeran jokatzen ari da eskuz binakako txapelketan. Bizkaiko bi

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Igeriketaren elitea Ordizian

Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa abenduaren 29an jokatuko dute Majori kiroldegian .Nazioarteko puntako igerilariak etorriko dira

Goierriko Hitza

Itsasondo eta Legorreta arteko errepidea itxita

Larrialdiko lanak egin behar dituzte zorua egonkortzeko

Goierriko Hitza

Gainzuriko baserritar txikiak

Gainzuri ikastetxeko ikasleek urtero egutegi bat egiten dute gai baten inguruan. Aurten, herriko baserriei buruz egin dute eta egindako lana Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan ikusgai jarri dute. Gainzuri ikastetxeak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Manex Aranburu: «Estrategia bat azoka profesionalizatzea da»

Manex Aranburu (Ordizia, 1972) Goimen elkarteko teknikaria da eta ederki ezagutzen du Ordiziako azoka. Eskualdeko landa eremuaren alde lan egiten du Goimenek, eta azokaren batzordeko kidea da. Zein izan da Ordiziako azokaren ekarpena historian zehar? Jendeak uste baino garrantzia handiagoa izan du azokak gure historian. Gure industria maila lortzeko eta ekonomiaren egituraketarako funtsezkoa izan da. Izan ere, langile kopuru altu bat hornitzeko aukera eskaini du eta, horrek, azpiegitura industrialak ahalbidetu ditu. Ordiziako azoka jabe askoko azalera handiko saltokia izan da. Zergatik Ordizian? Salmenta puntuak herri ezberdinetan egongo ziren, hiribilduetan batez ere. Baserriko jendea puntu horietara jaisten zen bertako zerbitzuak erabiltzera eta, aldi berean, hiribilduetako beharrak asetzera. Trena heldu zenean, azoka asko indartu zen. Segura ere hiribildua zen, baina ez zuen trenbiderik. Tolosa ere beste azoka eremu garrantzitsu bat izan da, trenari esker. Noiz hasi zen gainbehera? Azokak industria indartzea ahalbidetu du, baina industriak lan baldintza erakargarriak eskaintzen ditu. Gainera, baserritarrak aproposak dira lan horietarako: sufrituak dira, erremintak zaintzen dakite… Hori dela eta, jende asko baserriko lana utzi eta lantegira joan zen. Gainera, enpresek ekonomatoak ireki zituzten, azalera handiko saltokiak ziren, eta kanpokoa bertakoa baino hobea dela sinistu dugu… Bertakoa ez dugu babestu eta, poliki-poliki, azoka eta elikadura subiranotasuna ahuldu ditugu. [...]

Goierriko Hitza

Aipuen zerrenda

Goierriko Hitza

Bertsomovieda: bertsoa gaur egunera ekarrita

Bertsolaritza berebiziko oparoaldia bizitzen ari dela gauza jakina da. Azken hamarkadetan erabat modernizatu da eta gaur egungo gizartean ere bere lekua egin du. Oinarrian muina mantendu badu ere, forma eta eredu ezberdinetara moldatu da, eta bide berriak irekitzea ere lortu du. Ez da gauza erraza guztiak gustura uztea, baina badirudi bertsolaritza jorratzeko modu berri horiek oraingo eta lehengo zaletuengan errotu direla. Eta oraindik bide berriak bilatzeko ahaleginean jarraitzen dute. Beasainen, adibidez, Neguko Bertsopaper Lehiaketa zaharkitua gelditu zela eta zerbait berria eskaintzeko ahalegina egin du Arrano Kultur Elkarteak. Iaz ez zen lehiaketarik izan. Aitor Sarriegi bertsolariaren eta elkarteko kidearen arabera, lehiaketa hartara aurkezten ziren lanei beste irteera bat ematea zen asmoa eta, «aurten, guztiz ezberdina eta berritzailea den txapelketa batekin» datoz: bertsomovieda. Horixe da azken batean Bertsomovieda: bertsoa eta irudia uztartzen dituen lehiaketa. Lehenengo urtea izanik, «ez dugu irizpide zehatzik jarri nahi izan», azaldu du Sarriegik, «ez baitakigu zer lan aurkeztuko diren eta hori jakin gabe mugak jartzea oso zaila da». Lehiaketara aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintza bakarra «oinarrian gutxienez bertso bat izatea izango da». Bertsoa ez da zertan lehiaketarako propio egindakoa izan behar. «Lanak banaka edo taldeka egin daitezke, nahi den formatoa erabilita, nahi den neurrian eta nahi den [...]

Goierriko Hitza

Esnaola maisua

Sekundino Esnaola Zumarragan jaio zen 1878ko maiatzaren 21ean. Musikarako zaletasuna txiki-txikitatik izan zuen, eta Donostiako Orfeoiko zuzendaria izan zen 1902tik 1929ra bitartean. Sari ugari irabazi zituen. Sekundino Esnaola izena ezaguna da Zumarragan, herriko musika eskolak eta kale batek izen hori baitute. Donostian ere bada izen bereko kale bat. Baina nor zen Sekundino Esnaola? Zumarragan, 1878ko maiatzaren 21ean jaio zen Sekundino Esnaola Berrondo. Zumarragako Jasokundeko Andre Mariaren elizan, Juan Lino Leturia organistarekin izan zuen lehengo harremana musikarekin. Berehala nabarmendu zen kantuan. 7 urterako, soprano bezala kantatzen zuen elizako abesbatzan. 14 urte zituela, Bergarako seminariora joan zen ikastera, eta handik Salamancako apaiztegira. Musikarako, apaizetarako baino bokazio handiagoa zuen, eta 1900ean, apaiz ikasketak utzi eta Donostiara joan zen. San Bizente parrokiako abesbatzan zuzendari plaza lortu zuen. Solfeoa eta kantua irakatsi zituen. 1902an, Norberto Luzuriaga, Donostiako Orfeoiko zuzendaria zen hil zenean, Esnaolak hartu zuen Orfeoiaren zuzendaritza. Esnaolaren garaian, sari asko irabazi zituen Orfeoiak. Besteak beste, Parisko Grand Prix d’Honneur. Donostiako Orfeoiaren etorkizunerako garrantzia handiko erabakia hartu zuen Esnaola maisuak 1909an: emakumezkoak sartzea. Hainbat kexa jaso zituen erabakiak, baina aldaketa hari esker, errepertorioa handitzea eta esparru sinfoniko-koralean sartzea lortu zen. Donostiako Kasinoan abestea oso gustukua zuen Esnaolak. Euskal kantu tradizionaletan oinarrituta landu zuen bere obra: [...]

Goierriko Hitza

Maider Gaztañagak irabazi du Oñatiko duatloia

Maider Gaztañaga ordiziarrak irabazi du Oñatiko XXI. Duatloia, 2:12:26ko denbora eginda. Euskal Herriko zirkuiturako Euskadin jokatzen den bosgarren proba puntuagarria izan da Oñatikoa, eta Gipuzkoako Duatloi Motzeko Txapelketa ere bai. Hirugarren T...

Ordiziako Hitza

Irabaziz ekin dio Biok OKEk A-2 mailari

Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako saskibaloi taldeak Ceniceroko (Errioxa) La Alcoholera taldeari irabazi hasi du A-2 mailako ibilbidea (65-44). Partida oso txarra izan zen, eta entrenatzaileak ostiralean jokalariei esandakoa gertatu zen: entrenamendu txar baten ondoren, partida txar bat jokatzen da. Ordiziako jokalariek ez zuten inongo momentu jarrera egokia erakutsi kantxan, eta horren adibide dira bai defentsan eta bai erasoan egindako akats guztiak, eta baita huts egindako 15 jaurtiketa libreak. Atsedenaldira markagailu eskas batekin iritsi ziren, 25na, eta Ordiziak bigarrenean markagailua txukundu eta partida irabazi zuen aurkarien ahulezietaz baliatuz.  

Ordiziako Hitza

Ampo Ordiziaren beste garaipen bat (36-15)

Markagailuak bestelakorik erakusten duen arren, Ampo Ordiziak borroka latz eginda hartu zuen mendean atzo Cajasol Ciencias Sevilla Altamiran (36-15). Espainiarrek talde sendoa dutela eta edonori irabazteko gai direla erakutsi zuten, eta atsedenaldira aurretik joan baziren ere, bigarrenean goierritarrak askosaz ere hobeto aritu ziren, eta lehia irabazteaz gain, erasoko puntu gehigarria ere lortu zuten bost entsegu sartu zituztelako. Ampo Ordizia bigarrena da orain sailkapenean Santboianarekin 55 puntura berdinduta –kataluniarrak partida bat gutxiagorekin daude–, eta VRAC Quesos Entrepinares jarri da lidera, La Vila iazko txapeldunari erraz irabazi baitio asteburuan. Valladolideko taldeak 57 puntu ditu. Ordizia Rugbyren webgunean ikus daiteke sailkapen osoa. Datozen bi asteburuetan ez da Espainiako Ohorezko Mailako partidarik jokatuko, eta apirilaren 1ean jokatuko du Ampo Ordiziak hurrengo partida Alacanten La Vila taldearen aurka.

Ordiziako Hitza

Beasainek bana berdindu du Baskoniarekin, eta puntu bat ekarri du Bizkaitik

Beasainek bana berdindu eta puntu bat ekarri du Basauritik. Sailkapenaren erdialdean dabilen Baskonia izan dute aurkari asteburuan. Partida parekatua eta bizia jokatu zuten bi taldeek. Bizkaitarrak hobeto aritu ziren aurreneko zatian, eta Sabinek egi...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa