Parte-hartzea historikoa izaten ari da. Estatu mailan %68koa izan da 18:00ak arteko parte hartzea; Gipuzkoan, %68,80koa, 2023an baino %15,98 gehiago.


Gainzuri ikastetxeko ikasleek urtero egutegi bat egiten dute gai baten inguruan. Aurten, herriko baserriei buruz egin dute eta egindako lana Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan ikusgai jarri dute. Gainzuri ikastetxeak

Hitzak eta UZ Ikastolak hitzarmena sinatu dute Kilometroak 2018ren harira; Goierriko Hedabideen agerkariek urtean zehar antolatutako ekitaldien era egunaren jarraipen berezia egingo dute

Itsasoko eta Gabiriako auzoko bizilagunek, Gasteizko gotzaindegiari ermita eliza bihurtzeko eskatu zioten 1927an, meza igandero entzun nahi zutelako.
Santa Maria Magdalena ermita aspaldikoa ...

Bigarren urtea da Usurbilgo taldearen kontra finala jokatzen dutela, "arerio latza" da entrenatzaileen esanetan

Goiargik Gabonetako kontzertua egingo du larunbatean, 20:00etan mertzedariatarren elizan, Iubilo Bilbao abesbatzarekin. Aurtengo Gabonetako kontzertua elkartasunezkoa izango da. Itxulapikoak jarriko dituzte eta dirua Hirugarren Munduko biztanleen ikusmen arazoak konpontzeko lan

Legazpin musika mugimendua oparoa izan da beti. Asko dira azken urteetan bertan sortu diren taldeak, eta gaur egun ere indarrean jarraitzen dutenak. ...

Dokumentala aurkeztuko dute Kultur Etxean abenduaren 19an, 19:00ean



Uneotan Arrano tabernako XXII. mus txapelketa jokatzen ari dira Beasainen. 83 bikotek eman dute izena, eta txapelketa 21:00ak aldera amaituko dela aurreikusi dute. Udaletxeko plaza azpiko arkupeetan jarri dituzte jokorako mahaiak, eta sariak adin guzti...

Gaur eguerdian aurkeztu dute Herrira plataforma Beasainen. Herritar askok babestu dute ekimena. Herri bilgune hau “euskal preso politikoen eta iheslarien gaiak ikutzen duen beasaindar ororekin” osatu nahi dutela adierazi dute. Talde “...

Lazkaotarrak ardatz eta protagonista izango dituen kanpaina abiarazi du Lazkaoko Lazkaon merkatari elkarteak. Ekimen berritzailearen bitartez, herritarrei estudioko argazkiak aterako dizkiete, eta horiek erakutsiko dituzte, poster neurriko irudi handietan, elkarteko kide diren zein ekimenerako apuntatu nahi duten dendetako eraskuleihoetan. Gaur aurkeztu dute kanpaina, eta herritarrei “berehala” parte hartzeko deia egin diete, San Prudentzio jaietarako (apirileko azken bi asteburuetan) gauzatu nahi dutelako. Herritarrek bakarka, familian, binaka, taldean, kuadrillakoekin… parte har dezakete. Ados argazkigintza dendan estudioko argazkia aterako diete. Lazkaon elkarteko kide diren 15 establezimenduek parte hartuko dute, printzipioz. Saltoki bakoitzeko produktu edo zerbitzu jakinekin zerikusia duten motiboak azalduko dira erretratuan. Esaldi batekin hornituak joango dira. Izena emateko telefonoz hots egin behar dute herritarrek (943 08 60 00). Martxoaren 20an bukatuko da epea. Ondoren, beraiekin zehaztuko dute estudiora joateko hitzordua. Merkatari elkarteko bazkide ez direnek ere parte hartu ahalko dute, beren erakusleihoa apaintzeko kanpainan. Argazkia egitearen eta ateratzearen kostua beren kargu joango da Lazkaon-ekoak ez diren establezimenduentzat. Egoera ekonomiko orokorraren baitan, merkataritza ere “une zailean” dagoela azaldu dute, eta ekimen honekin herriko komertzioei eta dendariei babesa adierazi ahalko diete lazkaotarrek, “baita oroigarri polita eraman ere”, argazkia bera opari jasoko baitute partaideek.

Emakumearen egunaren harira, Beasaingo udal euskaltegiak Zientziatik Zientzi@ra lehiaketa egin du, eta atzo banatu zituzten sariak. Astebetez, emakumezko zientzialari baten izena asmatu behar izan dute parte hartzaileek. Bide batez, “emakume hori...

Deustuko Unibertsitateak infomazio saioa antolatu du datorren astearterako, hilak 13. Bilera Ordiziako Barrena jauregian izango da, 19:00etan. Ekimenaren helburua Deustuk Donostiako eta Bilboko campusetan 2012-2013 ikasturtean eskainiko duen graduen be...

Gaur goizean bi bat kilo angula handiri jaregin diete Agauntza ibaian, Ataunen. Adituek jakitera eman dutenez 4.000 eta 5.000 ale artean askatu dituzte. Bi hilabetez Mutrikuko Akuikultura Eskolan eduki dituzte gizentzen, eta handik eraman dituzte Ataunera. Guztiek ez dute berdin neurtzen baina 15bat zentimetro dituzte, batez beste. Adituen nahia ahalik eta kopururik handiena aurrera ateratzea da. Goizeko hamarretan Ataungo San Martin plazan elkartu dira ekimenaren antolatzaileak, angulen arrantzaleak eta komunikabideak. Handik autoetan sartu eta San Gregorio aldera jo dute. Auzora iritsi aurretik gelditu dira guztiak, Agauntza ibaia igarotzen den leku batean. Han Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Ura ur agentziako eta Azti fundazioko ordezkariek adierazpenak egin dituzte. Goizeko hamaikak aldera, aurreikusitakoa baino apur bat beranduago iritsi dira angula handiak. Ibilgailu bati erantsitako atoian heldu dira, edukiontzi batean. Adituek esan dutenez “poliki ekarri dituzte, bidean ez hiltzeko”. 11:10ak aldera hasi dira Agauntza ibaian askatzen, eta 11:45ak inguruan bukatu dute lana teknikariek. Proiektu instituzional baten parte Ekimen hori proiektu instituzional baten parte da. Europan aingiren populazioak beherakada nabarmena izan du azken 25 urte hauetan. Horregatik, Europako Ministroen Kontseiluak arautegi bat publikatu zuen, estatuak beraien kudeaketa planak egitera behartuz. Euskal Autonomia Erkidegoan egin zuten kudeaketa plana, eta ondorioztatu zuten une hartan ez zutela [...]

Jakintza Ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko LHko 6. mailako ikasleek 60 zuhaixka landatu dituzte gaur eguerdian Oianguren institututik Majori kiroldegira doan bidegorriaren ertzeetan. Udal lorazainen laguntza izan dute horretarako. Gurbitz, ezpel eta gorosti landareak dira aldatu dituztenak. Azken bi landare horiek EAE Euskal Autonomi Erkidegoko espezie mehatxatuen katalogoan sartuta daude, eta interes bereziki babes maila dute. Urdanetakoak izan dira aitzurrak hartu eta landaketekin hasten lehenak, eta ondoren Jakintzakoen txanda izan da. Ordiziako Udalak urteak daramatza udalerriko berdeguneetan bertako zuhaitz espezieen landaketak egiten. Iaz, esaterako, 60 ezpel landare aldatu zituzten Oreja parkean bi ikastetxe horietako ikasleek. Ordiziako Udaleko Agenda 21 eta Mugikortasun delegazioaren ekimena da herriko parkeetan eta berdeguneetan halako landaketak egitea.