2010/11

Gaur jarriko da abian eskualdeko VIII. Berdintasun Foroa

Otamotz.com • Gaur eta bihar hitzaldi bana eskainiko du Erik Pescador adituak; gaur Urretxuko kultur etxean eta bihar gaztetxean.

Goierriko Hitza

Kulturen arteko bitartekotzari buruzko tailerra egingo dute larunbatean

Jatorkin Gipuzkoako etorkinen aldeko elkarteak prestakuntza eta informazio lantegia antolatu du Beasainen, etorkinen eta bertakoen artean topaleku eta integrazio gune bat sortzeko asmoz. Hala, Asoziazio mugimenduaz eta kulturen arteko bitartekotzaz hit...

Beasaingo Hitza

Laugarran emanaldia iragarri dute Vaya Semanitakoek

Hasieran iragarrita zeuden bi emanaldiez gain beste bi ere egingo dituzte Beasainen asteburuan Vaya Semanitako taldekideek. Antzezlanak piztu duen interesa tarteko, lau emanaldi egingo dituzte beraz, Usurbe antzokian: ostiralean eta larunbatean, 20:00e...

Alex Areizaga

‘Vaya Semanita’ taldekoek hiru emanaldi egingo dituzte asteburuan

Telebistan duten sona nahikoa ez eta antzokietako eszenatokietara ere eraman dute Vaya Semanitakoek euren umorea. Beasainen asteburuan egongo dira telebistako aktoreak eta hasieran iragarrita zeuden bi emanaldiez gain, hirugarren bat ere emango dute, b...

Beasaingo Hitza

Joseba Tapia musikariak parte hartuko du azaroaren 17an ‘Bixi-Bixi’ irratsaioan

Bihar, azaroaren 17an, 12:15netatik aurrera, Joseba Tapiak parte hartuko du ‘Bixi-Bixi’ saioan, Segura irratiko mikrofonoetan. ‘Eta tira eta tunba’ bere azken diskoa ardatz hartuta egin duen ikerketa lanaz, kantuez… hit...

Estitxu Imaz

Hamaikabatek egoitza ireki du Urretxun

Labeaga kalean dagoen egoitza ''adostasun eta akordioen lorpenerako foro bat'' izango da, aurkezpen ekitaldian Hamaikabateko ordezkariek esan zutenez.

Goierriko Hitza

Tapiaren karlistaldi musikala

Nekez aurkituko zukeen bere azken diskoa aurkezteko toki aproposagorik. Joseba Tapiak, II. Gerra Karlistako bertsoak eta kantak berreskuratu, bildu eta musikatu ditu Eta tira eta tunba lanean, eta aurkezpen lanetan dabil orain, batean eta bestean kontzertuak emanez. Larunbatekoa ordea berezia izan zen, karlistadekin zerikusi zuzena duen Zumalakarregi museoan jo baitzuen. Ez da antzoki handia;  museoaren areto nagusia ehun lagunentzat egokitu zuten, eta goraino beteta zegoen Tapia eta konpainia eskenatokian agertu zirenerako. Ekitaldiak ikusmina sortu zuen seinale. Ironia finez ala umore sanoz, elkarri sekulakoak eta bi botatzen zizkioten karlistek eta liberalek gerra garaian. Liberalei tropei, “jornaleruak” izatea leporatzen diete karlistek, eurak “boluntariyuak” baitziren. Liberalek berriz, apaizak tenpluak utzi eta mendira eskopetak hartuta nola joaten ziren gogoratzen dute. Abesti hauetako gehienak, galdu egin dira urteen joanean, baina badira gaur egunera arte iritsi diren estribillo edo errepikak ere; hauetako batzuk dira diskoari izena ematen dion “eta tira eta tunba, eta tira beltzari”, edota Azpeitiko neskatxak kantua. Publikoak ere gustora abestu zituen buruan erraz gelditzen diren zati hauek. Beste kanta batzuen letrak berriz, antolatzaileek eman zituzten, jendeak taldearekin batera abestu zitzan. Joseba Tapiaren kontzertuan fandangoak eta arin-arinak espero zituenak ezustekoa hartuko zuen, gerra garaiko kantu hauei musika jartzerakoan, ez baitu ohiko bideetatik jo. Agur [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza

Fidel-Etxeko bizilagunen alde jaialdia egingo dute hilaren 19an

Gas leherketa bat zela medio, urriaren 23an su hartu zuen Lazkaoko Fidel-Etxek. Eraikina erabat kiskalita gelditu zen eta goitik behera zaharberritu beharko dute. Egoera hau ikusita, boluntario talde bat sortu da Lazkaon eta Fidel-Etxeko bizilagunen a...

Goierri Ekialdeko Hitza

«Kantautorea oso egiazkoa da, gitarra eta armonikarekin abestea naturala da»

Lehenbiziko diskoa, ‘Antilla’, atera du Abarlotz Olano kantautore zaldibiarrak. Hamabi abestitan folk, pop eta rock ukituz plazaratu ditu sentimenduak, tradizioari emari pertsonal interesgarria jarriz.

Goierri Ekialdeko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa