2010/11

Banatu dituzte argazki pintura lehiaketetako sariak Urretxun eta Zumarragan

Larunbatean izan zen sari banaketa ekitaldia Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean; Carlos Mediavilla zumarragarrak eta Gonzalo Iza urretxuarrak bi sari jaso...

Goierriko Hitza

Aurten ere herritarrak bikain aritu dira Donostia-Behobian

99 herritarrek (ez da broma gero) amaitu duten 46. edizio honek gertaera tristea ekarri digu; izan ere, korrikalari bat hil da bihotzekoak...

Goierriko Hitza

J.Aranburu elkarteak irabazi du San Martin Feriako artzain gazta lehiaketa

Egun haizetsua izan da gaurkoa Zegaman, baina eguzkiak lagunduta, jende ugari bildu da urtero ospatzen duten San Martin Ferian. Artisauen postuak, bertako produktuak eta ganadua ikusteko aukera izan dute beste behin herrigunera gerturatu direnek, baita gaztaina erreak eta Tolosako babarrunak probatzekoa ere. Eguerdi partean bildu da jende kopururik handiena, orduan hastekoak baitziren eguneko bi lehiaketak. Aurrena, herri mailako abere eta ganadu lehiaketa egin dute; ardi, behi, zezen, zaldi eta behorrik dotoreenak saritu dituzte bertan. Segidan, Aizkorri eta Urbiako Artzainen arteko XII. Gazta Lehiaketa egin dute. Aurten, sari guztiak pilatzen ari den J.Aranburu elkartearen gazta aukeratu du epaimahaiak. Eguna bukatu aurretik, arratsaldean buruhandien kalejira eta pilota partidak egitekoak dira Zegaman. Bihar jarraituko du egitarauak. Zegamako San Martin Feria dagoeneko egin badute ere, honen inguruko ekitaldiak igandera arte luzatuko dituzte. Igande goizeko 11:00etan, binakako pilota partidak izango dira pilotalekuan. Aurreneko partidan, Urbieta eta Larunbe ariko dira, Tainta eta Zinkunegiren kontra. Bigarrenean berriz, Elezkano eta Otxandorena, Ezkurgia eta Galarragaren aurka. Arratsaldeko bostetan, umeentzako Izenaduba basoa antzezlana eskainiko dute Aitxuri herri eskolako gimnasioan. Eguna bukatzeko, txokolate beroa banatuko dute ikusleen artean. Aizkorri eta Urbiako Artzainen Gazta Lehiaketa: J. Aranburu elkartea (Idiazabal)    208 puntu. Aizpea gaztandegia (Olaberria)      199 puntu. Olano SAT (Egino)                            193 puntu. Abere [...]

Goierriko Hitza

Elkartasun denda irekiko da gaur Zumarragan abenduaren 23ra arte

Herriak Elkarlanean erakundea eta mertzedariarrak Haitin eraikitzen ari diren eskolan inbertituko dira irabaziak.

Goierriko Hitza

‘Ogiyik karri etzun semia’ antzezlana azaroaren 13an Idiazabalen

Larunbatean azaroaren 13an, Idiazabalgo ezker abertzaleak antolatuta, ‘Ogiyik karri etzun semia’ antzezlana ikusteko aukera izango da Idiazabalgo Guraso Elkartean, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Estitxu Imaz

‘Txerriketan berriketan’ txotxongilo lana ikusgai Idiazabalen azaroaren 12an

Azaroaren 12an, ostiralean, Idiazabalgo udal liburutegiak antolatuta ‘Txerriketan berriketan’ txotxongilo lana ikusteko aukera izango dute haurrek, 18:00etan udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Lan horren zuzendaria Kixka taldea da.

Estitxu Imaz

Gazta eta abere lehiaketak egingo dituzte larunbatean Zegamako San Martin ferian

Larunbatean, azaroaren 13an San Martin azoka egingo dute Zegaman, bertako Udalak antolatuta. Beste hainbat ekitaldiren artean Aizkorri eta Urbiako Artzainen Arteko XII. Gazta Lehiaketa eta Herri Mailako Abere eta Ganaduen Lehiaketa egingo dituzte. A...

Estitxu Imaz

Ehunka goierritar irten dira kalera “Goierriko segurtasunaren alde”

Azken asteetan Goierrin gertatu diren “gertaera larriak” salatzeko  manifestazioa egin dute Beasainen, “Goierriko segurtasunaren alde” lelopean. Goierriko herritar talde batek antolatuta, ehunka izan dira Beasaingo ...

Beasaingo Hitza

Inauguratuta gelditu zen atzo Urretxuko liburutegi berria

Liburutegi modernoagoa, osatuagoa eta zerbitzu aldetik hobea izango da Urretxukoa, atzotik aurrera ordutegi zabalagoan irekita egongo dena.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa