2011/1

Ataunen Goierri Telebista UHF-33 kanaletik ikusgai

 Ataun ›Ataungo Udalak bando bidez jakinarazi du telebistaren seinalea San Martingo errepikagailutik hartzen dutenek Goierri Telebista ikusteko aukera ere badutela jada. UHFko 33 kanalean emititzen du tokiko telebistak. Bizitza bakarreko etxeetan ...

Aimar Maiz

Ziklo-indoor ikastaroa emango dute Lazkaon

Urtea hastearekin batera beste kirol ikastaro baten eskaintza egin du Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegiak, barruko bizikletarena (ziklo-indoorra edo spinning-a). Astearteetan eta ostegunetan 09:00etatik 10:00etara emango dute ikastaroa. Musikaren...

Aimar Maiz

Hasi da bola denboraldia

Gipuzkoako bolate denboraldia aurreko igandean hasi zen Idiazabalen, herrialdeko taldekako txapelketaren lehen jardunaldiarekin. 11 taldek parte hartuko dute bi jardunalditako lehiaketan; bigarrena eta azkena igande honetan, urtarrilak 16, jokatuko da Ategorrietan (Donostia). Goierrin bost talde eratu dituzte, seina bolarikoak: Liztormendi (Zerain), Osinalde (Gabiria), Danantzako A eta B (Legazpi) eta Txoritegi (Segura). Idiazabalgo saioaren ondoren zeraindarrak daude lider. Idiazabalen joko murritza egin ahal izan zuten parte hartu zuten 70 bolarietatik gehienek. Talde guztien bataz besteko joko indibiduala bost birlatik beherakoa izan zen. Joko aldutak egiteko zail zegoen bolatokia. Banakako sailkapenean Bixente Gerra ormaiztegiarrak irabazi zuen (47), bigarren Joakin Izagirre segurarra (47), hirugarren Jabier Zabaleta aztiriarra (47) eta laugarren German Gereñu legazpiarra (45) zirela. Baina taldekako txapelketa denez, sei bolarien lana batuta geratzen den puntuazioak balio du. Lehen jardunaldiko emaitzak ikusita, goierritarrei dagokienez Zeraingoek, Segurakoek eta Legazpiko talde batek du txapela janzteko aukera igandean Ategorrietan. Idiazabal, urtarrilaren 9ko sailkapena: Liztormendi (Zerain), 235 birla. CD Hernani, 233. Txoritegi (Segura), 231. Urnieta, 231. Danantzako A (Legazpi), 221. Elur-Txori (Hernani), 216 CD Ategorrieta (Donostia), 190. Osinalde (Gabiria), 162. Urmia (Ereñotzu), 158. Ortzadar (Lasarte), 153. Danantzako B (Legazpi), 150. Taldekako Gipuzkoako bola txapelketa 2011ko egutegi ofizialeko lehena da. Ondoren Gipuzkoako binakakoa etorriko da (4 jardunaldi), gero Lehendakari [...]

Aimar Maiz

Bi emanaldi egingo ditu asteburuan Legazpi Zine Klubak

Legazpi Zine Klubak bi emanaldi egingo ditu aste honetan. Lehena ostiralean, hilak 14, egingo dute eta bigarrena aldiz, igandean, hilaren 16an. Bi egunetan ere 80 egunean filma proiektatuko dute, Jon Gareñak eta Jose Mari Goenagak zuzendua. Biak ere L...

Legazpiko Hitza

‘This is bizi’ proiektua aurkeztuko dute ostiralean

Ostiral honetan, urtarrilak 14, This is Bizi: Malaysiatik Vietnamesa bi gurpilen gainean proiektuaren aurkezpena egingo dute Legazpin. Proiektua aurrera eraman duten bi gazteek eurek aurkeztuko dute, Yerko Ortiz legazpiarrak eta Iñaki Berriotxoa urret...

Legazpiko Hitza

DVD bidezko opera emanaldia egingo dute gaur iluntzean

Gaur iluntzean Don Giovanni, Mozart konpositorearen operaren lehen zatiaren proiekzioa eskainiko dute Legazpin. 20:30ean hasiko dut emanaldia, kultur etxean. Herritar guztiei zabalik dagoen ekintza da. Operaren bigarren zatia urtarrilaren 19an eskainik...

Legazpiko Hitza

Eixalen aldeko zenbaki sariduna: 9517

Zingizango.com• Zapatuko itsuen zozketari zegokion zenbakiak behar zuen irabazlea eta hala izan da. Zapatuko bertso saioan nahastetxo txiki bat izan zen eta aurkezleak okerreko zenbakia esan zuen mikrofonotik. Txekorraren irabazlea, beraz, 9517 da. O...

Legazpiko Hitza

Gazte Asanbladak bilera deitu du inauteriak prestatzeko

Etzi arratsaldean aurtengo inauteriei buruz hitz egiteko bilera egingo du Legazpiko Gazte Asanbladak. Kultur etxean bilduko dira, 19:00etan, eta bertan mozorroen tematika edota eguna bera aurrera ateratzeko aukerarik ba al den aztertuko dute. Asanblada...

Legazpiko Hitza

Urbeltz bete egin zen Egizabalen aldeko bertso jaialdian

Pasa den zapatuan, hilak 8, Egizabal baserriaren aldeko bertso saioa ospatu zuten Legazpin. Jon Maia, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Julio Soto eta Miren Amuriza aritu ziren kantuan eta Urbeltz pilotalekua bete egin zen. Bertso Olaria...

Legazpiko Hitza

Beasainen abiatuko da ostiralean Antzerki Garaia zikloaren 17. ekinaldia

Gaitzerdi produkzioak taldearen Euria esan eta euria erortzea antzezlanarekin hasiko da ostiralean Usurbe Antzokian Beasaingo eta Ordiziako udalek elkarlanean antolatzen duten Antzerki Garaia zikloaren 17. ekinaldia. Zortzi antzezlan ikusteko aukera izango da aurten, lau Ordizian eta beste lau Beasainen. Ttanttakaren No me hagas daño antzezlanarekin bukatuko da antzerki zikloa Usurben, apirilaren 15ean. Belen Maiza Ordiziako Udaleko kultura zinegotziak eta Aitor Aldasoro Beasaingo alkateordeak aurkeztu dute gaur Barrena kultur etxean Antzerki Garaia ekimena. Bi herrien arteko lankidetza nabarmentzeaz gain, bi udaletako ordezkariek argi dute “borondateak batuta eta ahaleginak koordinatuta” ateratzen dela aurrera ekimena. Irizpidea, kalitatea Iazko ekitaldiaren balorazioa “oso positiboa” izan zen, jendearen erantzuna “oso ona” izan zelako. Eta helburuak iazko zikloaren bertsuak dira: antzerki obretara joateko ohitura galdu duen publikoa berreskuratzea batetik, eta publiko berria erakartzea –batez ere gaztea–, bestetik. Taldeak eta obrak aukeratzeko irizpidea “kalitatea” izan dela adierazi dute: “Muntaia, lengoaiari emandako trataera, hizkuntza, konpainiaren eskarmentua eta profesionaltasuna, eta obren arrakasta ere kontuan hartu ditugu zikloaren egitaraua arrakastatsua izan dadin”. Zortzi saioetarako bonoa Beasainen martxoaren 18an izango den 100 metro koadro antzezlanaren bi saio (20:00 eta 22:15) egingo dituzte, eta sarrerak 12 euro balioko du, baina gainontzeko zazpi taldeek saio bakarra egingo dute, 22:15ean eta 10 euroren truke. Hala [...]

Ordiziako Hitza

Beasainek 1-0 irabazi du etxean Elgoibarren kontra

Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren, Beasainek garaipen batekin hasi du urtea. Gaurkoa ez da bere zaleen aurrean jokatu duen partidarik onena izan, baina hiru puntuak bertan gelditu dira behintzat. Lehen zatian etxekoen jokoak markatu du partidaren erritmoa. Artola eta Arregi izan dira etxekoen partetik arrisku gehien sortu duten jokalariak. Elgoibartarrak, noizean behin baino ez ziren iristen beasaindarren areara. Hala ere, aukera bat edo beste izan dituzte. 30. minutuan, bisitarien aldeko penaltia adierazi du epaileak, area barruko jokaldi nahasi batean. Julen Landa elgoibartarrak egindako jaurtiketa ordea, zutoina ukituz kanpora joan da. Hutsean joan dira bi taldeak aldageletara. Atsedenalditik bueltan, beasaindarrek estutzen jarraitu dute, baina kosta egin zaie gola egitea. Partida bukatzeko ordu laurden falta zela, hegaleko sake luze bat buruz errematatu du Aritz Arabiourrutiak, eta atezainaren gainetik, sarera bidali du baloia. Golarekin erlaxatu egin da etxeko taldea, eta Elgoibar gizon bat gutxiagorekin gelditu bada ere, azken minutuetan estuasunen bat edo beste pasa behar izan dute. Etxekoen gol bat ere baliorik gabe utzi du Gonzalo Zubiaur epaileak. Gaur lortutako hiru puntuei esker, sailkapenaren aurrealdean jarraituko du Beasainek. Beste partiden emaitzen zain, bosgarren postuan daude, 33 punturekin.

Beasaingo Hitza

Hasi dute txotx denboraldia Ataungo Urbitarte sagardotegian

Eguberrietako oporraldiaren ondoren, ostiralean zabaldu zituen ateak Ataungo Urbitarte sagardotegiak, txotx denboraldiari ekiteko prest. Ehundik gora lagun bildu ziren eta trikitilarien eta bertsolarien laguntzarekin, giro ederra sortu zen, bai afari garaian eta baita afalondoan ere. Goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zen festa. Pasa dena, urte ona izan da bertako sagarrarentzat, eta aurten, Goierriko sagardogile gehienek, dena bertako sagarrarekin egin dute. Aukeran gainera, hala nahiago izaten dute ekoizleek, inguruko sagarra erabili, bertakoaren alde apustu egiteko batetik, eta erabiltzen duten sagarra hobeto kontrolatzen dutelako bestetik. Legorretako Aulia izaten da urtero denboraldiari ekiten aurrena, Santa Lutzi egunean zabaltzen baitute. Ataungoaren ondoren, hurrengoa Zeraingo Otatza sagardotegia izango da; hilaren 14an zabalduko dute. Tabakoaren legea Tabakoaren kontrako legearen eragina ere hasi da nabaritzen; tabernetan ez ezik, sagardotegietan ere jarri dituzte “erretzea debekatuta” dioten kartelak. Jendeak ondo erantzun dio lege berriari, errespetatuz. Erretzaileek atarira atera behar izan zuten, eta haientzako, prest zituzten hautsontziak kanpoaldean.

Goierriko Hitza

Bilkoin elkarteak mus eta toka txapelketak eta urteko festa egingo ditu

Legorretako Bilkoin elkarteak urteko festa ospatuko du hilaren 23an. Egun horren bueltan antolatu dituzten ekitaldiak ordea, datorren asteburuan hasiko dira. Bazkideen arteko toka txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte larunbatean, 16:00etatik 18:0...

Goierri Ekialdeko Hitza

Hilaren 20an zabaldu nahi dute Plazape taberna

Dagoeneko azken ukituak ematen ari dira Loinazko San Martin plazaren azpian egiten ari diren tabernari. Plazape izena hartuko du eta hilaren 20an, San Sebastian egunean, zabaldu nahi dute. Hasierako asmoa Eguberrien aurretik irekitzea zen, baina hainba...

Beasaingo Hitza

Gipuzkoako 200 bat ikaslek parte hartuko dute Goierri Garaiko 14. krosean

Berritasun gisa atleta federatuek eta popularrek proban parte hartzeko aukera izango dute igandean.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa