2011/5

«Beasainek aldaketarako behar duen motorra izateko» lan egingo du Bilduk

Proposamen «zabala, integratzailea, parte hartzea bultzatuko duena eta herritarren eskubideen alde egingo duena» aurkeztu du Bilduk Beasainen. Hala eman du jakitera Koldo Agirrek, Beasaingo alkatetzarako hautagaiak. Herritarren interesak defendatzeko gogoz, ilusioz eta indarrez daude hautagaiak, eta horregatik, «Beasainek aldaketarako behar duen motorra» izateko lan egingo dutela iragarri dute. Idoia Baztarrika hautagaiak azaldu duenez, «esperientzia eta gaztetasuna partekatuz» egingo dute lan, «herritarren interesak, alderdien gogoen aurretik jarrita, politika egiteko beste modu bat posible dela frogatuz». Parte hartzea bultzatuz Bilduk, eredu parte hartzailea proposatzen du Beasaingo gizarteko alor guztietarako. Batzordeak irekiak izatea eta osoko bilkurak arratsaldez izatea ezinbestekoa da koalizioarentzat parte hartzea bultzatzeko. Horregatik, gazteei, baztertze egoeran daudenei, immigranteei, presoen kolektiboei eta gizarteko gainerako taldeei laguntzeko, beharrezko «baliabide informatikoak eta giza baliabideak» erabiliko dituztela diote: «Horiei guztiei erantzunak eta irtenbideak eman behar dizkiegu, ezkerreko euskal politikaren bidez», Iñaki Saldaña hautagaiak esan duenez. Udaleko sail guztietara berdintasuna zabaltzeko asmoa ere agertu du Bilduk, immigranteentzako eta emakumeen parte hartzerako kontseiluak sortuz. Euskara eta kultura Bilduk Igartza jauregian egindako aurkezpenean aurreratu duenez, «gure hizkuntzari, euskarari, zor zaion lekua emanez» lan egingo du. Hala, «udaleko arlo guztietan euskara lehentasunezko izatea» izango da hautagaien helburua, «modu horretan, euskara herrian erreferente izateko». Kultur arloak eta euskarak eskutik emanda [...]

Eskeine Legorburu

Ampoko lehiaketarako idazlanak maiatzaren 23ra arte aurkeztu daitezke

Idiazabalgo Ampo enpresak antolatu ohi duen Euskara Egunaren harira, V. Idazlan Lehiaketa du abian enpresako Euskara Batzordeak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, maiatzaren 23ra arteko epea dute interesatuek idazlanak aurkezteko. Lehiaketa hori lehen kooperatibetara bideratzen zuten, baina duela bi urtetik eskualde mailara zabaltzeko erabakia hartu zuten Ampokoek. Aurten ere enpresako kideek zein 18 urtetik gorako edozein goierritarrek parte hartu ahal izango dute bertan. Prosa edo poesia Lehiaketan parte hartu nahi duenak prosara edo poesiara jotzeko aukera izango du. Idazlana egiteko erabakia hartzen duenak gai moduan Indarra erabili beharko du. Lanek gehienez lau orrialdekoak izan behar dute eta Times New Roman 12 hizki motan idatzita aurkeztu beharko dira. Poesiari dagokionean bertso paperak edo olerkiak idatzi ahal izango dituzte parte hartzaileek. Olerkiek 64-96 lerro arteko luzera izan beharko dute. Antolatzaileek aipatu dutenez, atal bat baino gehiagoz osatuta egotea onartuko dute. Bertso paperak aukeratzen dituenak berriz, zortzi eta hamabi bertso bitartean aurkeztu beharko dituzte, doinu eta gai librean. Dena den, antolatzaileek erabilitako doinua zein den adierazteko eskatu dute. Lanak bi modutara bidali daitezke Ampora, posta arrunta erabilita (Euskara Batzordea, Ampo Kooperatiba Elkartea, 20213 Idiazabal) edota posta elektroniko bidez (bultzada@ampo.com). Posta arrunta erabiltzen duenak kartazal itxi batean lan orijinala eta kopia bat bidali beharko ditu, [...]

Goierriko Hitza

Sozialistak bakarrik kanpainako lehen feria egunean

Harritzekoa izan da, baina PSE-EEko ordezkariek soilik baliatu dute Ordiziako feria eguna gaur. Jendearengana gerturatzeko aukera polita izaten duten hautagaiek halakoetan, baina sozialistak bakarrik ibili dira arrosak banatzen. Barretxe etxearen parean hauteskunde furgonetan utzi, eta arrosak banatu dituzte Iñaki Dubreuil Ordiziako alkategaiak, Julio Astudillo eta Oscar Renedo –Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Oria barrutiko lehena eta bigarrena zerrendan– eta Manuel Huertas Gipuzkoako PSE-EEren lehendakaria. Gaur zortzi bestelako irudiren ikusiko dela pentsa liteke; alderdi gehiagotako ordezkariak bilduko dira ferian, alegia.

Ordiziako Hitza

Iñaki Dubreuil (PSE-EE): “Gogotsu nago, Ordiziarako zer nahi dugun oso argi baitakagu”

Laugarren aldiz aurkeztuko da Ordiziako alkatetzara, eta bukatzear den legealdian gobernuan egon eta gero, ez du baztertzen berriz egotea; «gobernatzeko prest gaude». Iñaki Gurrutxaga Urteek eta eskarmentuak ematen duten ikuspegiaren hitz egiten du politikaz eta hauteskundeez Iñaki Dubreuilek (Ordizia, 1957). Politika sozialean sakondu nahi du, azken lau urteetan egindako bideari segida eman. Bilduren presentziak egoera iraul dezakeela badaki, “babes zabala” jasoko duela uste baitu. [Elkarrizketa joan den ostiralean egina dago]. Aste berezi samarra izan da zuretzat, zure aurkako atentatua ustez egin zutenen epaiketan deklaratu behar izan duzu. Nola bizi izan duzu momentu hori? Bai. Saiatzen naiz gauza horietaz ahazten, baina egia esan, ezin naiz sekula ahaztu horrekin. Zure burmuinean gai hori alde batera uzten saiatzen naiz. Aste honetakoarekin hirugarren epaiketa da ni joan naizenena, eta espero dut azkena izatea. Nire bizitzaren atal hori pixkanaka ahazten joan nahi nuke, baina badakit sekula ez dudala ahaztuko. Laugarren aldiz aurkeztuko zara Ordiziako alkatetzara PSE-EEren hautagai moduan. Zer egoera pertsonalean aurkitzen zara? Egoera onean, hala uste dut. Udaletxeko martxa barru-barrutik ezagutzen dut, herritarren beharrak zein diren ere badakit, eta herriko elkarte eta kolektiboekin ere bilera asko egin ditugu legealdi honetan. Herriko beharrak eta arazoak gertu-gertutik ezagutu ditugu. Lehen bezainbesteko gogoarekin aurkezten naiz hauteskundeetara, eta [...]

Ordiziako Hitza

Aretoko dantza ikuskizuna ostiralean Areria zineman

Lazkaon aretoko dantzak ikasten ari den taldeak ikuskizuna egingo du etzi, ostirala, 19:30ean Areria antzokian. Sarrerak udaletxean ari dira ematen, dohain, eta pertsona bakoitzeko gehienez bi txartel har daitezke. Jaialdian boleroak, salsa, arabiar da...

Aimar Maiz

Zortzi herritako 63 haur pilolari hasi dira Goierriko Beheko Txapelketan

Pilotaren harrobia lantzeko eta Eskola Kirolak apiriletik aurrera izan ohi duen etenaldia ordezteko, hasi da Goierri Beheko Eskolaumeen Pilota Txapelketa. Lazkaoko Lazkao Antzar pilota-kirol elkarteak antolatuta, Lazkaoko bertako, Beasaingo, Idiazabalgo, Ordiziako, Zaldibiako eta Zegamako haurrak ari dira parte hartzen. Ataungoek eta Segurakoek ere badute aukera, nahiz aurten talderik osatu ez. Herri horietan guztietan jokatuko dira partidak. Aurreko larunbatean hasi zen txapelketa eta denera zortzi jardunaldi izango ditu, ekainaren 25ean Lazkaoko plazako frontoian finalak lehiatu bitarte. Zapaturo izango dira partidak, 16:00etan hasita. 9, 10 eta 11 urteko haurrek jokatuko dute –neska nahiz mutil–: 2000n jaiotakoek (alebinak), eta 2001 eta 2002koek (benjaminak). «Eskola adinekoen lehiaketak Eskola Kiroleko jardunaldietara mugatzen dira, azarotik apirilera artean. Eta, beraz, bost hilabete baino gehiagoan lehiaketarik gabe gelditzen dira haurrak. Txapelketa honen asmoa Goierri Beheko eskola adineko haurrei pilotan lehiatzen jarraitzeko aukera ematea da. Sustatzen dena parte hartzea da, errendimendua baino gehiago», dio Lapke elkarteak. Joko moldea ere berezia du pilota lehiaketak: jokotako sistema erabiltzen dute. 9na puntuko bi joko irabaztea da helburua, eta joko bakoitzean talde banak egiten ditu sakeak. Berdinduz gero, lau puntuko kitarako jokoa jokatzen da. Irabazitako partida bakoitzeko bi puntu lortuko ditu taldeak, galduz gero bat, eta frontoira azaltzen ez bada batere ez. Bigarren [...]

Aimar Maiz

“Udalarekiko harremana gertuagokoa izatea gustatuko litzaiguke Gaztetxekooi”

Ander Telleria Idiazabalgo Gazte Asanbladako kidea da, eta herriko beste hainbat gazterekin batera hainbat ekitaldi antolatzeaz arduratzen da. Zer nolako balorazioa egiten duzu Idiazabalgo Udalaren azken lau urte hauetako agintealdiaz? Lehenik esan, ez dudala oso gertutik jarraitu azken lau urteotako Udalaren jarduna. Batez ere nire interesekoak diren gaiei egin diet jarraipena. Nire ustez Udaleko informazioa ez da behar bezala iristen herritarrengana, eta gazteongana oraindik gutxiago. Gazte Asanbladako kideok ez dugu komunikazio jarraiturik izan Udalarekin, eta bakoitza bere aldetik ibili da lanean. Gazteok Udalera laguntza eske joan izan garenean, ez dugu kolaboratzeko jarrera gehiegirik ikusi; batzuetan ez dugu ez baiezko ez ezezko erantzunik jaso, eta horretan geratu izan da kontua. Bestalde, herrian egiten den edozein aldaketaren berri, gauzatu eta gero izaten dugu. Beraz, uste dugu komunikazio falta hori ez dela Gazte Asanbladarekin bakarrik gertatzen, orokorrean herri mailan gertatzen den zerbait da. Oro har, zer eskatuko zenioke hurrengo udal gobernuari? Udal gobernu berriari parte-hartze bideak zabaldu ditzala eskatzen diogu, herritarrekiko harremanak zuzenagoak izatea. Eta gardentasuna ere bai: ezetza jaso behar badugu, egokiagoa iruditzen zaigu ezetza jasotzea erantzunik gabe gelditzea baino. Erabakiak hartzerakoan determinazio gehiago ere eskatzen dugu. Gazteen hitza aintzat hartzea gustatuko litzaiguke. Gazteok herriari egiten diogun ekarpena errekonozitzea nahi genuke. Aipatu [...]

Goierriko Hitza

Udal-tasak ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

Laguntzak ekainaren 20a bitartean eska daitezke Udaleko Gizarte Zerbitzuen egoitzan, Itarte-etxean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Baratza kendu dietela salatzeko, landatuta zituztenak udaletxera eraman dituzte ikastolakoek

Beasaingo Ikastolak baratza ekologikoaren proiektua garatu du azken hilabeteetan ikastetxe aurreko lorategian. Hainbat barazki eta fruta landare landatu zituzten, eta lorategia hesi baten babestu. Udaletxetik baratza aurrean jarrita zuten hesia kentze...

Beasaingo Hitza

Ilegalizazioen kontra gehiengo sindikalak gaurko deituta zituen elkarretaratzeak ez dituzte egingo

Gaur, ostirala, Goierriko 22 tokitan –enpresa, udaletxe, ikastetxe, industrialde…– elkarretaratzeak egiteko deialdia bertan behera utzi du euskal gehiengo sindikalak, ez dira egingo. ELAk, LABek, STEE-EILASek, EHNEk eta Hiruk Bildu legez kanp...

Aimar Maiz

Urkiko antxumearen zozketan 564D zenbakia da saritua

Aurreko asteburuan eta asteartean ospatu dituzte Itsasondoko Urkia auzoan maiatzeko Gurutze Deunaren festak. Ohitura duten legez errifak saldu dituzte, saritan antxumea jarrita. Asteartean egin zuten zozketa, eta txartel saritua 564-D zenbakia duena iz...

Aimar Maiz

Joxe Arizmendi, Hamaikabaten alkategaia Ordizian

Hamaikabat alderdiak Joxe Arizmendi aurkeztu du gaur Ordiziako alkatetzarako. Aurkezpen ekitaldian Pello Gonzalez Ogasun diputatu eta Batzar Nagusietarako Oria eremurako hautagaia  izan du lagun. Hamaikabat alderdia “alderdi berria” dela esan du, baina zerrenda “ibilbide luzeko pertsonek” osatzen dutela. “Ordizian zazpi zerrenda aurkeztu gara, eta horrek erakusten du Ordizia anitza dela. Frentismoa alde batera utzita, abertzaletasun instituzionala da defendatuko dugun proiektua”. Arizmendik nabarmendu du bere lehentasuna “ordiziarrei eguneroko bizitzan sortzen zaizkien arazoak konpontzea” izango dela. Joxe Arizmendi ordiziarra da, eta 46 urte ditu. 1995tik 2003ra Ordiziako Udaleko alkateorde izan zen, eta 2007. urtetik Foru Aldundiko Politika Sozialeko departamenduaren planifikazio eta inbertsioetarako zuzendaria da. Hauteskunde programaren laburpena Datozen egunetan aurkeztuko duten programaren laburpena egin du Arizmendik aurkezpenean. Hirigintza arloan, esaterako, Ordiziako kasko historikoaren izaera indartzearen alde azaldu da, eta oinezkoentzat espazio gehiago sortuko dituztela iragarri du. “Aparkalekuena ez da Ordiziak duen gabezia nagusia, baina Arboladian lurpeko aparkalekua egitea proposatzen dugu”. San Joango hirigintza proiektuari ere jarraipena eman beharko zaiola gogoratu du, baina aurrera begira alokairuzko etxebizitzak sortzearen alde hitz egin du. Era berean, San Bartolome auzoa “liberatzeko” trenbidea lekuz mugitu beharko dela esan du. “Hori egin bihur dadin lan egingo dugu”. Ekonomia biziberritzeko, berriz, Arizmendik esan du enpresa mailan Ordizia “mugatuta” dagoela, [...]

Ordiziako Hitza

Jose Migel Santamaria da EAJren alkategaia Ordizian

Orain lau urte bezalaxe, Jose Migel Santamaria Ordiziako Udaleko gaur egungo alkatea da EAJren Ordiziako hautagaia Ordiziako alkatetzarako. Judith Otegi, Arantxa Garin, Jose Inazio Iturriotz, Ion Txurruka –gaur egungo ogasun eta kirol zinegotzia– eta Inma Goiburu dira EAJren zerrendan hurrenak. EAJren Ordiziako hautagai zerrendak “berrikuntza eta esperientzia” batzen dituela esan du Santamariak. “Hautagaien artean politikak eta lan arloko esperientziak bat egiten dute”. 2007ko zerrendarekin alderatuz, 13 hautagaietatik 10 berriak dira. “Helburua Ordiziako behar eta erronka nagusiei aurre egitea da, lidergo tinko batetik abiatuz, ondo definitutako lehentasunekin eta horiek exekutatzeko ahalmenarekin”. Zerrendako pertsona gehienak “herriko mugimendu sozial eta kulturaletan duten inplikazioak” zerrendari “balio erantsia” ematen diola nabarmendu du EAJren alkategaiak. “Ordiziako nortasuna, jendea eta beharrak ondo ezagutzen dituzte”. Santamariak adierazi du ez dutela zailtasunik izan zerrenda osatzerakoan, eta hautagai guztien inplikazioa eskertu du: “Eskerrik asko Mireni eta Joni bereziki, lau urteotan egin duten lan guztiagatik, eta gainontzekoei ere bai, Ordiziarekiko duzuen ilusioa eta esperientzia eskaintzeagatik”. Alderdiak hauteskundeetara eramango duen programa laster ezagutaraziko dutela esan du hautagaiak. Epe ertain eta luzean pentsatuta egin dela dio: “Ordiziak aurrez aurre ditu hainbat proiektu estrategiko eta guk horien alde segituko dugu borrokan. Horiek gauzatzeko gurea bezalako alderdi indartsu batek lideratutako gobernua behar dugu”. Euzko Alderdi [...]

Ordiziako Hitza

Zahartze prozesu aktiboak adinekoengan onura ugari dituela nabarmendu dute

Zahartze prozesu aktiboak adineko pertsonengan onura ugari dituela nabarmendu dute Monica Marañon eta Iñaki Dubreuil Ordiziako Udaleko partaidetza eta ongizate zinegotziek. Zu zara giltza ekimenaren barruan aurten egingo duten ekimenari Zahartze aktiboa izena eman diote, eta mezu hori kaleratzeko gaiari lotutako film eta antzezlan bana izango dira Ordizian datorren astean. Afagi elkarteko Koldo Aulestiaren eta Kimetz elkarteko Chari Campanoren laguntza izan dute bi zinegotziek aurkezpenean. “Zahartze aktiboak nagusien osasuna mantendu, eta adinekoen autonomia eta menpekotasun eza luzatzen laguntzen du”, Dubreuilen ustez. Helduen bizitza kalitatea hobetzeko “osasuna, hezkuntza, eta menpekotasunaren prebentziorako eta autonomiaren sustapenerako politikak” lehenetsi behar direla dio. Marañonen arabera, berriz, administrazio publikoaren eta gizartearen ardura da adinekoen parte hartzea sustatzeko beharrezko organo, instrumentu eta foroak sustatzea. “Ordiziako gizarteak helduen benetako parte hartzea antolatzeko gai izan behar du, horien ongizatea bermatu eta beraien esperientzia, ezagupena, zuhurtasuna, zentzutasuna eta moderazioa bezalako gaitasunak aprobetxatzeko”. Hori da, Marañonen iritziz, “gizarte orekatuagoa eraikitzeko” bidea. Film eta antzezlan bana Zahartze prozesu horretan genero ikuspegia ere aintzat hartu behar dela adierazi dute, eta «emakumeak, eta osasuna eta autonomia mugatua» dutenak gogoan, partaidetzarako delegazioak bi ekintza antolatu ditu datorren asterako. Hilaren 10ean, asteartea, Cuidadores filma proiektatuko dute doan antzokian, 19:00etan, eta hilaren 14an, larunbata, Ellas bailan solas [...]

Ordiziako Hitza

Bildu legez kanporatzearen aurka bilkurak deitu dituzte sindikatuek Goierrin

Goierriko gehiengo sindikalak udaletxe, ikastetxe eta industrialdeetan denera 22 bilkura antolatu ditu, biharko –ostirala–, ilegalizazioen kontra. Bildu koalizioari maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko aukera utzi ala ez Auzitegi Konstituzionalak gaur gauerdirako erabaki aurretik egin dute deialdia ELAk, LABek, STEE-EILASek, EHNEk eta Hiru sindikatuek. Legez kanporatzeen aurka elkarretaratzeak bihar goizean dira, 22 tokitan. Ordu erdiko iraupeneko bilkurak izango dira, Eskubide guztiak denontzat, ilegalizaziorik ez! leloarekin, Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak legez kanpo jarri izana errefusatzeko. Epai hori Espainiako Gobernuaren «erabaki politiko baten ondorio» dela baloratu dute sindikatuek, «euskal auzian Zapaterok goitik behera politikako eta hedabideetako eskuin muturrak ezartzen dion agenda betetzen baitu». Bildu legez kanporatzeko erabakia epaileen esku utzi izana «koldarkeria nabarmena» da, «parlamentuko oposizioaren presioa gainetik kentzeko». Eskubide demokratikoen alde eta aukera guztiek politikan parte hartzea defendituko duela adierazi du euskal gehiengo sindikalak. Bestetik, Espainiako Gobernuari eskatu dio «egoera politikoaren arabera» joka dezala, «normalizazio eszenatoki baten aldeko konpromisoa» hartu eta herritar guztiei politikan aritzeko eskubidea bermatuta. Langileei dei egin diete gaurko antolatutako elkarretaratzeetan parte har dezaten. Elkarretaratzeak, bihar Beasain: Udaletxea (11:30), CAF (11:00), Guerra (13:45), Indar (13:30), Estanda (12:00). Idiazabal. Jaso (10:00). Itsasondo. Jaso (11:30). Lazkao. Udaletxea (11:30), ikastola (11:30), Legaia/Goian enpresak (09:30). Legazpi. Udaletxea (11:30), industrialdean (13:30). [...]

Aimar Maiz

‘Obras son amores’ antzezlana ikusgai bihar Zegaman

Bihar ostirala, maiatzak 6,  ONCEko Donostiako Oroimenak antzerki taldeak J. Malangaren Obras son amores antzezlana egingo du Aitxuri herri eskolako gimnasioan, 19:00etan. Antzezlan horrek bere etxean konponketak egiteko ideia izan duen familia bat...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa