2011/9

Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu auto batean lapurreta egitea egotzita

Ertzaintzak 22 eta 29 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo gauean Ordizian, Juan de Amezketa kalean utzita zegoen auto batean lapurreta egitea egotzita. Herrizaingo sailaren arabera, herritar baten deia jaso zuen Ertzaintzak, esanez Ordiziako kale horr...

Ordiziako Hitza

Euskal musika, bertsoak, herri kirolak eta sagardoa Euskal Jaiak bukatzeko

 Euskal Jaietako aparteko azokaren hondarrak gainean direla, kultur eta kirol ekitaldiak emango diete amaiera festei asteburuan. Atzoko eguna indarrak berritzeko baliatu zuten Ordizian, baina gaurtik igandera izango da zer ikusi eta zer entzuna. Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok gaur aurkeztuko duten On ikuskizuna Barrena parkean izango zela iragartzen zuen egitarau ofizialak, baina azkenean D’elikatuzen izango da. Musika bizitzeko eta ulertzeko antzeko bi modu elkartzearen ondorio da On ikuskizuna. Hiru dira proiektuaren zutabe nagusiak: batetik, sorkuntzako bide berriak bilatu eta esperimentatzeko beharra; bestetik, proposamen instrumental berritzaile eta original bat aurkeztea; eta azkenik, herrialde ezberdinetako folklorean oinarritutako hainbat doinuen errekreazioaz osatutako errepertorio atsegin bat eskaintzea. Larunbat bete-betea Kuadrillen arteko herri kirol saioak emango dio hasiera larunbatari. Zortzi laguneko hamalau talde ariko dira lehian. Lehiak binaka jokatuko dituzte, eta denbora onena egiten duten bi taldeek finala jokatuko dute. Korrika, zakua eramaten, ingudea altxatzen, oskolekin, trontzan, txingak eramaten eta harria jasotzen ariko dira parte hartzaileak. Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako 12 sagardotegitako uzta dastatzeko aukera izango da plazan, tartean Ataungo Urbitartekoa. Edalontziak 3,5 euroan salduko dituzte, eta tortilla, txorixo eta gazta pintxoak ere izango dira. Ordiziako dantzarien erakustaldiaren ondotik, Xabier Amurizak eta Anjel Mari Peñagarikanok Pello Mari Otaño bertsolaria gogoratzeko ikuskizuna egingo dute. Gozategiren dantzaldiarekin bukatuko [...]

Ordiziako Hitza

Bihar inauguratuko dute ‘Argizaiola 2011′ erakusketa Usurben

Usurbe antzokiko erakusketa aretoan, Argizaiola 2011 sariketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa zabalduko dute bihar, 19:00etan. Erakusketaren irekieran egongo dira Beasaingo Udaleko ordezkariak eta Argizpi Beasaingo argazkizale elkarteko kideak. Aurten Argizaiola saria Iosu Garai legazpiarrak irabazi du, Senegal izeneko argazkiarekin. Erakusketa irailaren 25era arte egongo da irekita, egunero ohiko ordutegian.  

Beasaingo Hitza

Itsasondoko Urkia auzoan iraileko Santikutz jaiak dituzte, hiru egunerako

Itsasondoko mendialdean kokatuta dagoen Urkia auzoan urteko bigarren festa aldia prest dute. Maiatzean eta irailean ospatu ohi dituzte Santikutza jaiak. Agorreko eguna datorren asteazkenean bada ere, asteburura aurreratu dituzte ekitaldi gehienak. Zain...

Aimar Maiz

Ampo Ordiziak irabazi egin du aurredenboraldiko lehen partida

Ampo Ordiziak aurrendenboraldiko lehen partida jokatu du gaur Elorrion, Getxo Artearen kontra. Ordiziarrek 16 eta 19 irabazi badute ere, uste baino gehiago sufritu behar izan dute. Aldapa gora jarri zaie partida aurreneko bi laurdenetan. Getxokoek 11-0...

Ordiziako Hitza

Barruko igerilekuan egin behar izan dute Antzizar sariketa

Aurten lehen aldiz, barruko igerilekuan egin behar izan dute Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia. Goizean goiz hasi du euria, eta antolatzaileek barruko igerilekuan antolatu behar izan dituzte txapelketa egin ahal izateko kaleak. Goiko sorailuan kirola egiten ari zirenak, gurasoak, lagunak, entrenatzaileak, epaimahiko kideak eta gainerako igerilariak begira zituztela aritu dira lehian Beasaingo, Ordiziako, Legazpiko, eta Usurbilgo igerilariak. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoiaren 24. lehiaketa eta Leire Contrerasen omenezko hamargarrena izan da aurtengoa. Aurreko urteetan bezala, aurten ere 150 igerilarik parte hartu dute txapelketan, nahiz eta lehiaketa baino gehiago festa izan. Hala adierazi dio aste honetan Goierriko Hitzari Igartza igeriketa taldeko Gorka San Sebastianek: «Lehiaketa ondo pasatzeko egun bat izan behar zela uste genuen, eta horregatik aldatu genuen dinamika». Hamar urte badira lehiaketa itxura baino igerilarien festa batena duena sariketak. Lehiaketaren helburua, ordea, berdina izan da hogeita lau urte hauetan: Aurreko denboraldian igerilariek egindako lan bikaina goraipatzea, eta denboraldiari berriari hasiera on bat ematea. Adinka eta igeriketa motaren arabera banatuta aritu dira igerilariak, eta goizari amaiera emateko Australiana estiloan igeri egin dute. Igerilari guztiek batera uretara salto egin eta hamar metro egiteko denbora gehien behar dutenak kanporatzen joaten dira, azkena geratzen den arte. Huraxe izaten da irabazlea. San Sebastianen arabera, proba oso polita [...]

Beasaingo Hitza

Iaz baino gazta gaztagile gehiagok parte hartuko dute Ordiziako lehiaketan

Datorren asteazkenean egingo dute Ordiziako Euskal Jaietako aparteko feria. Latxa Ardien Gazta Lehiaketa izan ohi da ikusmin handiena sortzen duen ekitaldia, baina horrekin batera, ganadu, oilo, fruta eta barazki lehiaketak ere egingo dituzte egun berean. Gaur goizean Donostiako Kutxaren egoitzan egin duten ekitaldian, azokaren eta Idiazabal Jatorri Izendapenaren inguruko berri eman dute. Idiazabal Jatorri Izendapenean 125 ekoizle daude aurten, iaz baino 6 gehiago. Gehienak gazta ekoizten hasi nahi duten artzain gazteak direla azaldu du Miriam Molina, jatorri izendapenaren batzordeko lehendakariak. Ordiziako lehiaketan ere iaz baino gaztagile gehiagok hartuko dute parte. Izena emateko epea ixteko ordu batzuren faltan, 70 bat ekoizlek parte hartuko dutela aurreratu du Molinak (iaz 64 izan ziren). Aurten 38. urtea beteko du lehia horrek. Bihar goizeko 10:30ean hasiko da epaimahaia gaztak probatzen, Juan Mari Arzak sukaldaria epaimahai-buru dela. Sari banaketa eta ondorengo enkantea berriz, 13:30ak aldean izango dira. Berrikuntzak ferian Euskal Jaia, «euskal kultura eta nortasuna aldarrikatzeko eta zabaltzeko festa» dela azaldu du Igor Eguren alkateak, Donostian egindako aurkezpen ekitaldian. Bere ustetan, «baserritarrak izaera horren parte» dira, eta feriak, «haien lana ezagutarazteko eta bultzatzeko» balio du. Horregatik, ordiziarren eta inguruko herrietako jendearen partehartzea eskatu du. Asteazkeneko feriak izango dituen berritasunak ere azaldu ditu Egurenek. Batetik, Jose Castillo [...]

Arkaitz Apalategi

Kantu Afaria irailaren 9an egingo dute Legazpin

Legazpiko kantu afaria irailaren 9an egingo dute aurten. 21:00etan Euskal Herria plazan elkartuko dira. Antolakuntzan aldaketak egingo dituzte aurten, eta ez dute ez ogitartekorik ez ardorik eskainiko. Abestien liburuxka salgai jarriko dute eta ogitart...

Legazpiko Hitza

Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia egingo dute bihar goizean

Igartza Igeriketa Taldeak antolatuta, XXIV. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia, eta Leire Contrerasen omenezko hamargarrena jokatuko da bihar Antzizar kiroldegian. Goizeko 10:30ean hasiko da festa giroko txapelketa, antolatzaileen arabera, «sariketa bat baino gehiago festa bat» izango baita. Igartza elkarteko Gorka San Sebastianek azaldu duenez, «herriko eta inguruko gazteen eta helduen artean igeriketa bultzatzea da helburua», eta horrek emango dio beste urte batez festa itxura biharko txapelketari. Azken urteetan bezala, bihar ere Legazpiko, Ordiziako eta Usurbilgo (Gipuzkoa) igeriketa taldeetako igerilariak Beasaingoekin batera ariko dira, Igartza taldeak gonbidatuta. Hala ere, txapelketa irekia dela azpimarratu du San Sebastianek, eta nahi duten igerilari guztiek parte hartu dezaketela. Iaz 150 parte hartzailek eman zuten izena, eta aurten dagoeneko 120 igerilaritik gora daude apuntatuta. San Sebastianen arabera, aurten ere iazko kopurua berdintzera iritsiko dira. Oraindik izena eman ez dutenek, gaur eta bihar dute aukera. Gaur arratsaldean Antzizar kiroldegian egongo dira Igartza taldekoak, eta bihar 10:00ak arte ere eman ahalko da izena. Haurrek, gazteek eta helduek parte hartu dezakete sariketan. Bihar egingo duten festarekin, aurreko denboraldian igerilariek egindako «lan biakina» agerian utzi nahi dute antolatzaileek, eta «aurtengo denboraldiari hasiera on bat eman». Txapelketatik festara saltoa Hogeita lau urte hauetan ez du etenik izan Antzizar Igeriketa Sari Herrikoiak. Ezta [...]

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa