Haur jolasak, mus txapelketa eta krosa Gabon asterako Legorretan

Udalak eta herriko elkarte ugarik Gabon asterako ekitaldi sorta bat prestatu dute Legorretan. Abenduaren 27an eta 29an, asteartea eta osteguna, haur jolasak egingo dituzte, 16:00etan, Gazte Piku taldeak antolatuta. Hilaren 30ean, mus txapelketa jokatuk...

Aimar Maiz

Txistor jana Lazkaon eta feria Legorretan, gaur, santomasetan

Lazkaoko Orobione jubilatu elkarteak San Tomas eguna ospatuko du, gaur. Bazkideentzat txistor jana egingo dute, 10:30ean. Bestetik, Legorretan nekazaritza feria jarriko dute. 11:30ean herriko txistulariak ibiliko dira kalerik kale. 12:30ean, gabon abes...

Aimar Maiz

Pello Agirrezabalek irabazi du Segurako Argazki Lehiaketa

Segurako Udalak herriko dendarien laguntzarekin antolatutako Argazki Lehiaketa Pello Agirrezabalek irabazi du The Joselontxo´s txaranga Segurako jaietan argazkiarengatik. Bigarren Eskeine Legorburu sailkatu da Zopa pertza argazkiarekin. Sariak joan den ostiralean banatu zituzten Botikaxahar kultur gunean, liburu, disko eta jostailu azokaren barruan. Lehiaketara zazpi lagunek bidali zituzten argazkiak. Guztira hamasei argazkik lehiatu dute, eta 2012ko egutegian sei argazki argitaratu dituzte: Julen Legorbururen Erromatarren martxa, Pello Agirrezabalen The Joselontxo´s txaranga Segurako jaietan eta Letaniak errezatzen euria egin dezan, Eskeine Legorbururen Zopa pertza eta Zerura begira argazkiekin eta Mertxe Fernandezen Korpus Eguna. Argazki bakoitzean bi hilabete agertzen dira. Egutegiak eskuragai 2012ko egutegiak herriko dendari eta zerbitzu batzuekin batera atera ditu Udalak, eta jada eskuragai daude leku hauetan: Laura fruta dendan, Itziar harategian, Miren Imaz estankoan, Ana Berbel botikan, Izaskun ileapaindegian, Beheko Okindegian, Ondarre zerbitzu dendan eta Oreka fisioterapia zentroan. Poltsikoko egutegiak berriz, etxeetako postontzietan banatuko dituzte. Bestalde, Segurako Udalak jakitera eman duenez, 2013ko Argazki Lehiaketako gaia ere zehaztu dute dagoeneko: Nekazaritza Seguran.

Goierriko Hitza

Olentzeroren etorrera iragartzeko lau marrazki aukeratu dituzte aurten

Marrazki lehiaketako saridunak, Jokin Telleria epaimahiko kidearekin eta Zezilia Herrador zinegotziarekin Olentzeroren etorrera iragarriko duten kartelak aukeratu dituzte. Guztira, 915 lan aurkeztu dituzte lehiaketara eta herriko ikastetxe bakoitzek...

Beasaingo Hitza

Etzi amaituko da Goienizen zikloa

Gau Laburra iragartzeko kartela Goieniz zine klubak antolatutako 34. zikloa etzi amaituko da. Zhang Yimou zuzendariaren Una mujer, una pistola y una tienda de fideos chinos filmak emango dio amaiera zikloari, eta ohi bezala, 21:00etan hasiko da etzi ere emanaldia, Usurbe antzokian. Goienizek emandako informazioaren arabera, Sangre Facil filmaren luzapena da Yimourena. Jatorrizko gidoia mantendu du zuzendariak, baina kokapena aldatu du, oraingoan kontakizuna Txinako mendebaldeko jatetxe batean kokatu baitu Yimouk. Goienizen zikloa bihar amaituko bada ere, abenduaren 29an, zinema alternatiboaz gozatzeko aukera egongo da berriro. Izan ere, egun horretan Gau Laburra jaialdia egingo dute Usurben Goienizek antolatuta. Guztira, 12 film ikusi ahalko dira jaialdian, eta film bakoitzeko zuzendariak aurkezpenean izango dira, film bakoitzari buruzko informazioa emateko. Jaialdia. 21:00etan hasiko da, Usurbe antzokian, eta sarrera lau euro kostako da. Film bakoitzaren inguruko informazioa goieniz.wordpress.com helbidean jarri dute Goienizekoek.  

Beasaingo Hitza

Txikitero Eguna ospatuko dute abenduaren 28an Legazpiko gazteek

Legazpiko Gazte Asanbladak txikiteroen Eguna ospatuko du abenduaren 28an. Egun osoko festa izango da, mariatxien kantuez jantzia. Gazte Asanbladako kideek «txapela buruan jantzita» joateko gomendioa egin diete herritarrei. «Gabonetako giro konts...

Legazpiko Hitza

Bizikleta «normalizatzen» ari da Legazpi barruan ibiltzeko ibilgailu gisa

Legazpiko herri barruko bidegorrian ehun pertsona ibiltzen dira egunero bizikletaz. Gune horretako ibilgailu zirkulazioaren %9a da, eta udalak «garrantzitsutzat» jo du. Lanegunetan 119 pertsonek igarotzen dute bidegorriaren gune hau egunero bizik...

Legazpiko Hitza

Aritz Lasak txapelketako lehen puntua lortu zuen atzo

Aritz Lasak eta Zubietak eskuz binakako txapelketako lehen puntua eskuratu zuten atzo, Tolosan. Xala eta Laskurain 22-12 hartu zituzten mendean....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Irizar enpresako Orcasitasek, kooperatibei buruzko hitzaldia egingo du

Beasain Institutuak antolatuta, Irizar enpresako Jose Manuel Orcasitasek kooperatibei buruzko hitzaldia egingo du bihar, 18:30ean, Txindoki egoitzako areto  nagusian. Orientazio jardunaldien barruan antolatu du ikastetxeak “Kooperatiba sektorearen egoera Goierrin, Euskadin eta Mundu mailan” hitzaldia. Hitzaldia ikasleei eta gurasoei zuzenduta egongo da.  

Beasaingo Hitza

Goi tentsioko lineak ez duela “inongo justifikaziorik” esan dute Goierriko 11 udalek

Urretxuko Udalak, Goierriko beste 10 herrirekin batera autobide elektrikoari desadostasuna agertzeko mozioa onartu dute; Nafarroa eta Ezkio-Itsaso artean eraiki nahi dute goi...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Mendiko federatu txartela atera edo berritu liteke Ataunen eta Lazkaon

Euskal Herriko mendizale federazioa datorren urterako mendiko karnetak berritzen ari da, edo lehen aldia dutenei berria ateratzen, herrietako elkarteen bidez. Ataunen, Ataun Kirol Elkarteak atzo eta gaur jarri du aukera, 18:00etatik 20:00etara, Aizkoat...

Aimar Maiz

Legorretan San Tomas feria egingo dute bihar

Gabonetako ekitaldietan lehenbizikoa bihar goizean izango da Legorretan. San Tomas eguna dela-eta, ohiturazko feria egingo dute, 11:30etik aurrera, nekazaritza jakiekin. Txistulariak, gabon kantu saioa (12:30), urdaiazpikoaren zozketa (12:45) eta txist...

Aimar Maiz

Euro baten truke ardoa eta pintxoa aukeran, Idiazabalen

Ostegunero bezala, abenduaren 22an euro baten truke ondutako ardoa edateko eta pintxoa jateko aukera izango da arratsaldeko seietatik gaueko bderatzietara bitartean, Idiazabalgo tabernetan: Xumen, Batzokian, Xaloan, Odein eta Pilarrenean.

Estitxu Imaz

Olentzeroren errondak 24ean legazpin

Abenduaren 24an olentzeroren kantu errondak egingo dituzte Legazpin. Herriko eskoletako haurren kantu-jira 11:00etan abiatuko da Laubidetik. Arratsaldean, berriz, Olentzero herrikoiak 17:00etan elkartuko dira, Goierri tabernaren parean (Urtatza auzoan)...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa