Garcia eta Elosegi nagusi Ataunen, nesken errekorra ondu duten urtean

David Garcia durangarrak eta Leire Elosegi trintxerpearrak irabazi dute Ataungo Hiru Auzoetako 31. Korrikaldia. Mutilezkoetan irabazleak 1:02: 04ko denbora behar izan zuen probaren 17,3 kilometroak osatzeko, eta nesketan aurrenekoak 1:07:13, iaz Maite Maiora elgoibatarrak jarritako errekorra bi minutu pasatan hobetuz. Maider Gaztañaga ordiziarrak ere Maioraren marka ondu zuen, igandeko proban bigarren postua eskuratuz. 139 lagunek bukatu zuten lasterketa. Ataun Kirol Elkarteko antolatzaileek diru sari gehigarria ematea erabaki zuten aurten denbora-marka baino azkarrago helmugaratzen direnentzat, eta ematea egokitu zaie. Mutilezkoak markatik oso urrutik gelditu dira. Probaren errekorra 56:12 minutuan dago, Pello Garinek jarria. Haize zakarra aurka igoeran Lasterketa 11:00etan abiatu zen herenegun San Martingo plazatik. San Gregorio igaro, Kaxetara iritsi, handik Aiako plazaraino igo, eta atzera itzulian Kaxeta-San Gregorio-San Martin bidea egin zuten parte hartzaileek. Pako Urrestarazu antolatzailearen arabera, «dena oso ondo» atera zen, baina haize zakarrak zertxobait baldintzatu zuen lasterketa. «Gorakoan kosta egin zitzaien joatea, haizea aurka baitzuten, baina beherakoan alde izan zuten, eta hori ere antzeman egiten da denboretan». Lehen lau mutilezko sailkatuek elkarrekin egin zituzten bukaerako kilometro gehienak, baina azken metroetan Garcia izan zen indartsuena. Helmugan 47 segundu eskaseko aldea egon zen lehen lauen artean. Nesketan nabarmen irabazi zuen Elosegik, baina Gaztañagari 23 segunduko aldea atera zion soilik. [...]

Goierriko Hitza

Entsegu festa Altamiran

Helburu bikoitza lortu zuen Ampo Ordiziak igandean Sanitas Alcobendas taldearen aurka. Batetik, partida irabaztea (55-26), eta bestetik, irabazteaz gain, erasoko puntu gehigarria lortzea. Bost puntu gehiago ditu orain Goierriko taldeak, eta hirugarrena da sailkapenean, 19 punturekin, Santboiana liderrarengandik puntu eskas batera eta VRAC Valladolidekin berdinduta. Haize zakarra zebilen igandean bazterretan, baina partidari uste baino gutxiago eragin zion. Bi aldagai nagusi izan zituen lehiak; lehena, hamabi entsegu ikusi ahal izan zituztela zaleek (zortzi etxekoek eta lau kanpokoek); bigarrena, horrenbeste entsegu ikusi ahal izan zirela bi taldeak ez zirelako fin ibili defentsan. Fin ibili ez, huts asko egin zituzten bi taldeek, eta teknikarien errieta bat baino gehiago aditu behar izan zituzten. Epailea ere ezinean Ampo Ordiziako kapitain Xabier Lermak eta entrenatzaile Axio Arañak irakurketa bera egin zuten partidaren bukaeran. Taldea ez zela ondo aritu defentsan, biguin ibili zirela, eta datozen konpromisoei begira hori zuzendu beharra dagoela. Lehen zati eskada egin zuen Ordiziak defentsan, eta bigarrenean hobetu bazuen ere, ez zuen espainiarren erasoa gelditzerik lortu. Badute lana aste osoan, datorren asteburuan Sevillara joan beharko baitute Cajasolen aurka jokatzera. Arañak epailearen lana ere aipatu zuen. Haren ustez, epaileak ez zuen partida kontrolatzea lortu, jokalariek gain hartu zioten, eta atera behar ez zituen txartelak atera [...]

Ordiziako Hitza

Zazpi hiriburuak lotuz mendi ibilaldia

Bukatu du Goierriko mendizale beterano taldeak Euskal Herriko itzulia. Hiriburuz hiriburu, herriz herri eta mendiz mendi Euskal Herria hobeto ezagutzeko eta gozatzeko aukera izan dute. Hilean behin orri hauetan kontatu digute egin dutenaren berri. Orain, egitasmoa burututa, mahaiaren inguruan elkarturik, Juanjo Mujikak, Joxe Mari Barandiaranek, Pedro Irastorzak eta Koldo Auzmendik patxadan kontatu dute bizitako esperientzia. Ibilbidea zenbakitan 35 etapa egin dituzte (16 etapa 2010 urtean eta 19 2011n). Guztira 930 Km eta ia 273 ordu (atseden eta guzti). Bataz beste etapa bakoitzean 26,6 Km egin dituzte 7 ordu eta 20 minututan, 1.065 metro gorantza eta 1.055 metro beherantz. 2010ean bataz beste 30 lagun joan zen irteera bakoitzean, 2011n 40 eta azken bi etapetan 46 mendizale. Astean behin egin dute irteera, eguraldia lagun, asteartea eta osteguna bitartean. Beraz, horretarako astia dutenak dira denak, 60-70 urte arteko jubilatuak edo aurre-jubilatuak. “Astean etapa bat egiteko 2-3 egun aukeran edukitzea pribilegio bat da, oso gustura gabiltza funtzionatzeko modu honekin”, azaldu du Barandiaranek. Jarraitu beharreko bidea Billabonako Ezkardi mendizale taldeak Mugalarirekin kaleratutako liburua eta ondoren Lekeitioko mendizaleek GPSarekin ibiltzeko jarritako datuak erabili dituzte oinarri bezala. “Aurretik GR 10 eta 11 egin genituen, baina hura erraza da, ondo dago seinaleztatuta. Oraingoan, ordea, beldur nintzen nola moldatuko [...]

Goiberri

Etxe apainketa 2011

Egin klik alea deskargatzeko Etxearen dekoraziorako gomendioak eta azken berrikuntzak aurkituko dituzu Goierritarra aldizkariaren gehigarrian.

Goiberri

Bera / berdina

Maiz antzean nahasten ditugu. Nola behar dute? Ea ondorengo egoerek ulertzen laguntzen duten… 1. egoera: Anek eta Josunek ezkontza berean egin dute topo. Elkar ikustean barrez (negarrez ere izan zitekeen) hasi dira, bataren soinekoa bestearen berdina dela jabetzean (bi soineko, berdin-berdinak). 2. egoera: Aneri izugarri gustatu zaio Josunek aurreko larunbateko ezkontzara eramandako soinekoa. Anek ezkontza izango du larunbat honetan bertan eta Josuneren soinekoa eraman nahi du soinean. Honek utziz gero, soineko bera eramango du (soineko bakarra). Bera hitzak badu, bestalde, beste zeregin bat: aurreko hitzak adierazten duena azpimarratzea. Horrelakoetan aurreko hitzak ere hartzen du deklinabide-marka. Adibideak: a) Aurreko astean Donostiako alkatea izan genuen Ordizian. Datorren astean ere bera izango dugu. Hau da, alkate bera* (aurrekoan etorri zena) etorriko da atzera. Eta horrela: sukalde berean sartu zen (aurrekoan sartu zen sukalde berean, eta ez beste batean), kale 0 joango gara (aurrekoan joan ginenetik)… b) Aurreko astean Donostiako zinegotzi baten bisita izan genuen Ordizian; datorren astean, ordea, alkatea bera etorriko da. Hori ohorea, hori! Eta horrela: alkatearekin berarekin hitz egiteko aukera izango da, alkateari berari galdetuko diogu, sukaldera bertara sartu da eskalea (sarrerako atea ireki eta sukalderaino sartu ez da, bada!), kalean bertan saltzen dute droga hori (ez dugu diskoteketara eta horrelako [...]

Goiberri

Memoria guztiona delako

Goierriko Hitza

‘Baginaren elkarrizketak’ antzezlana ikusgai ostiralean, Idiazabalen

Ostiralean , urriak 14, Baginaren elkarrizketak antzezlana ikusteko aukera izango da Guraso Elkartean, gaueko hamarretatik aurrera. Antzezlan horretan Aitziber Garmendiak eta Ainhoa Garaik parte hartuko dute.  Pertsona bakoitzak bost euro ordaindu be...

Estitxu Imaz

Jende mordoxka bildu du Arrastoakek, Ormaiztegin

Eguraldi hezea egin arren, jende mordoxka bildu du Jatorrizko Euskal Animalia Espezieen XII. Erakusketak, Ormaiztegin. Antolatzaileen hitzetan, «iaz baino gehiago, eta ez da gutxi, egin duen eguraldia ikusita». Horrenbestez, gustura daude jasotako erantzunarekin. Bisitariei dagokionean gehiengoa goierritarra zen, baina baziren besteak beste, Oñatitik, Antzuolatik, Arrasatetik eta Zarautzetik gerturatutakoak ere. Azokara joandakoen adinari dagokionean berriz, asko helduak ziren, baina horrelakoetan ohikoa den moduan, guraso ugari ere ikus zitekeen beraien seme-alabekin. Igandean, 10:00etik aurrera ireki zuten jatorrizko euskal animalien azoka, 7.000 metro koadroko azaleran, eta bertara hurbildutako askok berehala ikusi zituzten animaliak. Batez ere baserritarrek, interes handia izaten baitute. Ganaduari begiratu eta beraien artean hizketan eta kalifikazioak jarriz entzun zitezkeen batzuk. Animaliak ikusteaz gain, jatorrizko euskal animalia espezietatik ekoiztutako produktuak ere erosi zituzten bisitariek. Informazioa eskuragarri Goizeko hamaiketatik aurrera hasi ziren elkartekideak animalia bakoitzari buruzko argibideak ematen, megafonia bidez. Asko izan ziren animaliak zeuden itxituretara inguratu eta beraiei buruzko galderak egin zituztenak: galtzeko zein arrisku duten, zein lan egiten den arriskua ekiditeko… Elkartekideek ahalik eta xehetasun gehienekin erantzun zituzten bisitarien galderak. Goizean 11:30etan hasi zen Pottoka Arrazaren Gipuzkoako VIII. Txapelketa. Lau sailetan banatuta egin zuten: sementalak, 3 urtetik gorako behorrak, 6tik 36 hilabete arteko behokak eta 6tik 36 hilabete arteko zaldikoak. Sementalen, [...]

Estitxu Imaz

Lapurreta egin dute bart Alzuri argazki dendan

Lapurreta egin dute bart gauean Nafarroa etorbidean dagoen Alzuri argazki dendan. Ateko sarraila apurtuta sartu dira dendara, eta segurtasun kamerak sabaira begira jarri ondoren, dendan zeuden argazki kamera guztiak eta gainerakoak lapurtu dituzte. Ez ...

Beasaingo Hitza

Asfaltatze lanak egingo dituzte bihar Errekarte kalean

Asfaltatze lanak egingo dituzte bihar, 08:00etatik aurrera, Igartza auzoko Errekarte kalean. 48. zenbaki pareko plazatxotik bidegurutzeraino asfaltatuko dute kalea, eta lanek irauten duten bitartean, hainbat aldaketa egingo dituzte trafikoan. Hala, Errekarte kaleko 48. zenbaki paretik  eta Ikasleen zeharbidean zehar (haurtzaindegi paretik aurrera) kontrako norazkoan bideratuko dute bihar trafikoa, Karobi eta Igartza Oleta kaleetarantz. Trafiko aldaketak seinale bidez adieraziko dituzte, eta seinaleei kasu egiteko eta arretaz gidatzeko eskatu dute Udaltzaingotik.  

Beasaingo Hitza

Martxan da dagoeneko, Ostadarren Mendi eta Naturako VI. Argazki lehiaketa

100 bat argazkilarik bidali dituzte jada euren lanak, munduko txoko ezberdinetatik; datorren urriaren 23an, gauerdian itxiko da lanak aurkezteko epea.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gazteek Zaldibia hartu dute, beraien eguna ospatzeko

Gaur gazteak dira jaun eta jabe Zaldibian, Santa Fe jaien barruan beraien eguna ospatzen ari baitira. Eguerdian, 13:00etatik aurrera nesken sokatira txapelketa jokatu dute. Herritarrez osatutako neska taldeak Anoetako taldea izan du aurkari. Udaran bota zieten erronka zaldibiarrek anoetarrei, eta haiek baiezkoa esan zieten. Gaur izan du talde batak zein besteak  beraien abilezia agerian uzteko aukera. Jende ugari bildu da norgehiagoka ikusi asmoz:  Zaldibiako zein Anoetako helduak, gazteak eta haurrak. Berdintsu ibili dira biak ala biak, baina azkenean anoetarrek irabazi dituzte bi ekinaldiak. Gaur galdu arren, datorren ekainean, Anoetako jaien barruan, hartuko omen dute errebantxa goierritarrek. Zaldibiarrek dena den anfitrioi onak direla erakutsi dute, eta anoetarrak bazkaltzera gonbidatu dituzte. Lehia bukatu eta gero,  pilotalekuan bazkarirako mahaiak eta aulkiak jartzen aritu da gazte talde bat. Gainerakoek triki-poteoa egin dute herriko tabernetan zehar.  14:30ak inguruan berriz, bazkaldu egin dute 110 gazte inguruk. Gazte batek irribarrez azaldu duenez, hainbat herritarrek lagundu diete menua prestatzen “gaur fundamentuz arituko zenik ez baitzen gure artean”. Makarroiak tomatearekin, albondigak saltsan eta postrea jan dituzte. Nahi zuenak kafea eta kopa hartzeko aukera ere izan du. Bazkal ondoren Gartxot kantautorearen laguntzarekin kantu herrikoiak abesten aritu dira. Giro ezin hobea sortu da Zaldibiako gazteen artean. Iluntzean manifestazioa  Iluntzean, 20:00ak aldera [...]

Goierri Ekialdeko Hitza

Ricardo Remiro gaztagilea, txapeldunetan txapeldun

Ricardo Remiro Eulateko (Nafarroa) gaztagilea izan da Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa irabazi duena, gaur eguerdian. Lehiaketa horretan, azken hamar urte hauetan Ordiziako Ardi Latxaren Gazta Lehiaketan lehen saria jaso duten gaztagileek parte hartzen dute. Bigarren postua Ricardo Remirok berak eskuratu du, eta hirugarrena Pascual Lopez de Uraldek. Lehiaketari 11:30etan eman diote hasiera Ordiziako plazan. Lehiakideen artean zeuden: Pascual Lopez de Uralde (Larrea), Angel Errasti (Azpeitia), Jesus Ansola Mausitxa (Elgoibar), J. Aranburu elkartea (Idiazabal) eta Ricardo Remiro (Eulate). Jesus Ansola Mausitxak  3 gazta lote aurkeztu ditu  hiru urtetan iraileko Gazta Lehiaketa irabazteagatik, J. Aranburu elkarteak eta Ricardo Remirok bina gazta lote eta gainerakoek bana. Hiru atal baloratu dituzte  Epaimahia Marta Albisu eta Patxi P. Elortondo Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikariek, Mikel Soro Diario Vasco-ko kazetariak,  Joxean Eizmendi Donostiako Illarra jatetxeko sukaldariak, Ana eta Irene Usabiaga ordiziako txirrindulariek, Roberto Ruiz Tolosako Fronton jatetxeko sukaldariak eta Tito Irazusta Tele-Donostiko zuzendariak eta kazetariak osatu dute. Hiru ataletan banatu dute beraien puntuazioa. Lehenengo kanpoko itxurari erreparatu diote. Ondoren gazta moztu eta kolorea, zuloak eta prentsatua nolakoak dituen aztertu dute, eta azkenik zaporea, jan eta gero ahoan uzten duen zaporea eta usaina baloratu dituzte. Azken atal horrek du garrantziarik handiena. Behin lehiaketara aurkeztutako gaztak dastatu eta gero, epaimahairen [...]

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa