Lazkaoko Elkartasun egunean herriko presoen alde aldarria bihar

Lazkaoko lau preso eta iheslari politikoen egoera gizarteratzeko, seigarren aldiz Elkartasun Eguna ospatuko dute Lazkaon, bihar. Euskal presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte, oro har, eta herrikideen egoerari buruzko azalpenak emango dituzte, berezi...

Aimar Maiz

Uraren eta zaborraren tasak kobratzeko epea Gaintzan

Gaintzako zergadunek egunotan bi zerbitzugatiko tasak ordaindu beharko dituzte. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak uztailetik irailera arteko uraren, estolderiaren eta saneamenduaren zerga bihar arte kobratuko du, aurrezki kutxen bidez. Bestetik, zabor bilketari dagokion tasa urriaren 31ra kobratuko du Udalak, urteko lehen seihilekoari dagokiona.  

Aimar Maiz

Lurrarekiko errespetua lantzen

Matematika, euskara, ingelesa eta gainerako ikasgaiak ikasteaz gain, letxugak, tomateak eta beste hainbat barazki landatzen ere ikus litezke Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolako haurrak. Eskolako Baratze proiektua 2010-2011 ikasturtearen hasieran jarri zuten martxan ikastetxekoek. Aloña Galarraga eskolako kontsultorea eta proiektuaren koordinatzailea Aita Iparragirre herri eskolan lanean hasi aurretik, beste ikastetxe batzuetako baratze proiektuetan parte hartua zen, esate baterako Segurako Laiotz herri eskolakoan, eta balorazio positiboa egiten du. «XXI. mendean teknologia berriek dakarten abiadura ikusita, gure lurrarekiko lotura eta konpromezua berreskuratzea garrantzitsua iruditzen zait. Nire ustez, ez diegu gure ondorengoei hori ahazten utzi behar». Aita Iparragirre ikastetxeak hainbat proiektu zituen abian une hartan, besteak beste, Eskola Agenda 21, Bizikidetza eta Kalitatea Hezkuntzan. Eskola Agenda 21aren barruan martxan zeuden Oinezkoen Trena eta trukerako Azoka Txikia proiektuekin batera, Joxe Goikoetxeak eta Aloña Galarragak Eskolako Baratze proiektua martxan jartzea proposatu zuten. Gainerako kideek begi onez ikusi zuten, eta horrela eman zituzten lehen urratsak. Haur eskolaren ondoan dagoen lur sailean baratzea jartzeko baimena eskatu zioten Udalari, eta baiezkoa eman zien. Lurra prestatu eta lanabesak erosi zituzten. Baratzean zegoen txabola txikia ere txukundu zuten. Bertan gordetzen dituzte lanabesak, katiuskak eta gainerako materialak. Helburu ugari Proiektuaren helburuak asko dira: elika katearen prozesu osoa ikustea, zuzenean bizi eta [...]

Estitxu Imaz

Segurako eta Mutiloako hainbat proiektu diruz lagunduko ditu Kutxak

Zerkale kalea, Seguran Segurako eta Mutiloako hirigintza alorreko hainbat proiektu diruz lagunduko ditu Kutxa Fundazioak. Bi udalekin sintatutako hitzarmenari esker, 109.000 euroko inbertsioa egingo du Kutxak bi herrietan. Segurako Udalak 70.000 euro jasoko ditu, eta diru horrekin Zerkalde kalean egiten ari diren lanak eta Ama Jasokundearen elizan egingo dituztenak finantzatuko ditu fundazioak. Diruaren beste zati bat, Kultur Ondasun kalifikazioa duen alde zaharra birgaitzeko eta babesteko planean inbertituko dute. Eraikina birgaitzeko Mutiloako Udalak berriz, 39.000 euroko diru-laguntza jasoko du, herriko eraikin bat birgaitu eta bertan haurrentzako ludoteka, liburutegia eta medikuaren kontsulta eraikitzeko. Diruaren beste portzentaje bat, lur sail bat erosteko erabiliko du Mutiloako Udalak. Lur sail horretan, garai batean herriak meatzaritzarekin izan zuen lotura jasoko duen interpretazio zentroa eraiki nahi dute.  

Goierri Mendebaldeko Hitza

Bikote legazpiar batek Gipuzkoako XV. Kantu Txapelketan parte hartuko du

Lehen aldia da legazpiar batek txapelketa honetan parte hartzen duena. Noraezean izena du parte hartuko duen talde legazpiarrak. talde bat da, baina kantariak bi direnez, bikoteen arloan hartuko dute parte. Noraezean taldeak Bergaran izango du kanp...

Goierriko Hitza

Ezker abertzaleak herri batzarra egingo du ostiralean Legazpin

Zingizango.com• Legazpiko Ezker Abertzaleak herri batzarra deitu du ostiral honetarako. Egoera politikoaren inguruko batzarra izango da, 18:30ean, Lekanazpi elkartean. Legazpiko abertzale eta ezkerzaleak daude bertara deituta.

Legazpiko Hitza

Edukiontzi marroirako poltsak hartzeko txartelak banatuko ditu Sasietak

Sasieta Mankomunitateak postaz bidaliko die beasaindarrei edukiontzi marroirako poltsak makinatik hartu ahal izateko erabili behar den txartela. Gaur goizean eraman dituzte gutunak postetxera, eta lehen txartelak bihar jasoko dituzte beasaindarrek. Au...

Beasaingo Hitza

D-Pintxos taldearen agur kontzertua larunbatean gaztetxean

D-Pintxos taldea Zingizango.com•2009ko otsailean hasi zen D-PINTXOS taldea Subeltza kolektiboko musika lokaletan ensaiatzen. Orduan, Joseba Guirrutxagak (ahotsa), Oier Gabiriak (baxua), Iñaki Ormazabalek (bateria), Mikele Gurrutxagak (tronpeta), A...

Legazpiko Hitza

Kreditu eta lanpostu aldaketak hizpide gaurko plenoan

Ordiziako udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur iluntzean. Landuko dituzten gaien artean, kredituena dago. Batetik, urte arteko kredituak onartuko dituzte; bestetik, kredituen transferentzia bat onartuko dute. 2011ko lanpostuen zerrendan izango diren...

Ordiziako Hitza

Astelehenetik aurrera irekita egongo da ludoteka, Mutiloan

Astelehenetik (urriak 3) aurrera berriz ere martxan izango da ludoteka zerbitzua. Haurrek astelehenetik ostiralera bitartean egon ahalko dute bertan, 16:30etik 19:00etara bitartean. Iazko arautegiak jarraituko du indarrean. Ume bakoitzeko 20 euro ordai...

Estitxu Imaz

Gripearen aurkako txertoak urriaren 6an jarriko dituzte, Mutiloan

Gripearen aurkako txertoak urriaren 6an, ostegunean, jarriko dituzte Mutiloako osasun zentroan, 10:00etatik 11:00etara bitartean. Txertoa jarri nahi duenak Beasaingo osasun zentroko telefono zenbakira, 943 02 77 00ra deitu behar du. Bertan emango diote...

Estitxu Imaz

Odol emaileak omenduko dituzte aurten Boluntario Egunean

Javier Arroyo, Odol Emaileen elkarteko lehendakaria Hamargarren aldiz ospatuko dute aurten Boluntarioen Eguna. Larunbatean izango da, eta guztira, Beasaingo hamazazpi elkarte irtengo dira kalera egunero-egunero egiten duten lana zein den herritarrei azaltzera. Urtero bezala, aurten ere, herriko elkarte baten lana narbarmenduko dute. Odol emaileek jasoko dute oroigarria aurten. 1969az geroztik ari dira lanean odol emaileak Beasainen. Javier Arroyok, elkarteko lehendakariak, azaldu dunez, “edozein kasutarako, edozein pertsonentzako eta edozein momentutarako odola ematea da” odol emaileen lana. Lan “altruista eta boluntarioa” izanda, askotan kosta egiten da lanerako prest dagoen jendea aurkitzea, baina Beasainen “urte guztian zehar odola emateko prest dagoen jende talde bat osatzea” lortu dute. Izan ere, elkarteko kideen lana ere bada behin elkartera gerturatzen diren emaileak berriz ere joan daitezen lortzea. Garrantzitsuena kopurua mantentzea  Arroyok azaldu duenez, 900 lagunekin osatutako taldea hasi zen Beasainen odola ematen. Baina bizitzak berezkoak dituen zergatien ondorioz jendea uzten joan da. “Adinak aurrera egiten duenean jendearen osasunak behera egiten du, eta gaixotasunak, heriotzak… etortzen dira eta odol emaileen kopuruak behera egiten du”. Hala ere, gaur egun ia 700 emaile inguru daude Beasainen, “zerbait gertatuz gero, herri guztiari odola emateko adina”, zehaztu du Arroyok. Izan ere, garrantzitsuena urte guztian zehar odol emaile kopurua mantentzea da, eta [...]

Beasaingo Hitza

Alzheimerrari buruzko hitzaldia egingo dute etzi AFAGI elkartekoek

AFAGI Gipuzkoako Alzheimer gaixoen senitartekoen elkarteko kideek alzheimerrari buruzko hitzaldia egingo dute etzi 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Gaixotasuna dutenekin batera bizitzeak zaintzaileengan sortzen dituen arazoez hitz egingo dute Koldo Aulestia AFAGIko lehendakariak eta Naroa Diaz gizarte langileak. Hitzaldia irekia izango da.  

Beasaingo Hitza

Hainbat ikastarotan izena emateko epea bihar arte

Hainbat ikastarotan izena emateko epea luzatu dute Legazpin. Modu honetan, eskulan ikastaroan, josteko konponketa txikiei dagokienean edota altzariak berritzekoan bihar arte eman ahalko da izena. Lehen biak urte osokoak dira. Eskulanena astearteetan et...

Legazpiko Hitza

Artisautza lanak gertutik ezagutzeko ikastaro bana antolatu dute Ordizian

Urriaren 7tik 9ra bitartean, Ordiziako XIII. Artisautza Jardunaldiak egingo dituzte. Asteburu horretako ekitaldiak girotzeko, ordea, artisauen lana gertutik ezagutzeko aukera eman nahi diete herritarrei. Horretarako, Ordiziako Udalak eta Gabiltza elkarteak bi ikastaro antolatu dituzte datozen asterako; batean telarrak egiten erakutsiko dute, eta bestean, artilearekin egin daitezkeen artisau lanak. Aurtengo artisautza jardunaldien gai nagusia, «ardia eta artisautza» izango da. Horregatik, gai hori jorratu nahi izan dute ikastaroetan ere. Helduentzako saioak izango dira, eta Barrena jauregian emango dituzte. Gerriko telar ikastaroa, urriaren 3tik 5era izango da, 10:00etatik 13:00etara. Mireia Segurak emango du, eta bertan, artilearekin oihal bat nola egiten den ikasi ahal izango da. Bigarren saioa, berriz, artilearekin egin daitezkeen artisau lanetarako hastapen ikastaroa izango da. Urriaren 4tik 6ra emango dute, Mar Joaquin del Riok gidatuta. Saio horren helburua, artilea nola erabil daitekeen ikasteaz gain, ardatz eta goruaren bidezko irutea edota fieltroaren eta tindaketen teknikak ikastea da. Bi ikastaro horien matrikula 20 eurokoa izango da, eta aurrez eman behar da izena, 615 76 62 87 telefono zenbakira deituta edo difusion@gabiltza.net helbidera mezu bat bidalita. Eskoletan tailer ibiltariak Datorren asterako, helduentzako ikastaroez gain, umeentzako tailerrak ere antolatu dituzte. Herriko ikastetxeetan emango dituzte, urriaren 3tik 6ra bitartean. Sandra Cliville artisauak artilearen prozesu osoa azalduko [...]

Ordiziako Hitza

Lazkaoko Udalbatzak hileko osoko bilkura egingo du gaur

Iraileko ohiko osoko bilkura du gaur Lazkaoko Udalbatzak, 19:30ean hasita, udaletxean. 2010eko kontu orokorra onartuko dute batetik. Kiroldegia berritzeko 4. fasearen bi obra egiaztagiri aurkeztuko dituzte, baita diru bilketarako Foru Aldundiarekin egi...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa