
Abenduaren 9tik 20ra bitartean proba egiteko aukera izango dute 2011-2012 urtean jaiotako igerilariek.

HerriLab egitasmoaren barruan, erantzunkidetasuna ikastetxeetako gurasoekin lantzeko ikastaroak abiaraziko dituzte Beasainen. 1.700 haurren familiek formazio esperimentala izango dute eskuragarri, gero esperientzia lurralde osoan hedatzeko asmoz.

Altsasun alkoholemia kontrol batetik ihes egin eta Etzegaraten barrena jarraitu zuen Ertzaintzak. Atxilotuak ez zuen gidabaimenik eta positibo eman zuen drogen testean.

Aparkaleku mugatuko eremuak arautzen dituen udal ordenantza aldatzea onartu du Ordiziako udalak. Egoiliarrek, momentuz, doan eskuratu ahalko dute txartela.

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute Goierriko herri eta ikastetxeetan. Euskara «gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan» erabiltzeko eskatu dute

2016ko irailean Itsasoko bizilagunek udalerri izatea erabaki zuten eta 2017ko urtarrilean eratu zuten udala. Ordutik, Gorka Sasieta (Urretxu, 1977) da herriko alkatea.

EAJren botoekin onartu da. EH Bildu abstenitu egin da eta PSE-EEk aurka bozkatu du. Ezkiagako uholdeen arriskuak saihesteko lanen lankidetza hitzarmena onartu da

Irati Arzelus lazkaotarrak eta Mirari Apaolaza arrasatearrak osatutako bikoteak irabazi du asteburuan Zaldibarren jokatu den Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa.

Ekialde Hurbilean adituak hitzaldia egingo du ostegunean, 19:00etan, Legazpiko Kultur Etxean Beti Gazte elkarteak antolatuta

Urte bukaera bitartean lau saio egingo dituzte. 2020an 25. urteurrena beteko du Beasaingo zine klubak.

Egunkariaren astebeteko orrialdeak begiratuta, egunerokoaren hariekin ehundutako hamaika koloreko oihala ageri da. Ez dago albiste nabarmenik, baina denak dira garaiko bizimoduaren isla

Larunbatean, 11:00etan, hari matazak puskak lotuko dituzte Loinazko San Martin plazan.

Abenduaren 29ko 21:00etan amaituko da izena emateko epea.

Koke Lasa mendizale ormaiztegiarrak Ama Dablamera egindako espedizioaren berri eman zuen, gaur 15 urte. San Martin jaiak ospatzen ari ziren Ataunen, Araman eta Gaintzan. Eta Arantzazuko Artzain Eskolakoak, Ordiziako azokan izan ziren.

San Martin egunarekin bukatuko dituzte festak, gaur. Jubilatuen bazkarian 95 lagun elkartu dira. Artzain txakurren erakustaldia ere egin dute lau artzainek.

Irrati Bidezko Aizkorpe Bertsolari Txapelketa egin zuten aurrenekoz, Seguran. Ataunen San Martin jaiak ospatzen ari ziren, eta Zumarragan, Antonio Oteizak erakusketa jarri zuen, duela 15 urteko Hitzak jasotzen duenez.

N-1 errepidera atera da behia eta Ertzainek tiroz hil dute, trafikoarentzat arriskutsua zela eta.

Urretxuko Kultur Etxean botoa eman eta gero izan du bihotzea. Berehala artatu badute ere, hil egin da gizonezkoa.