Ehunmilak

Ostegunean zabalduko dute Ehunmilak probarako izen-ematea

Arratsaldeko bostetan zabalduko dute Ehunmilak, G2H eta MariMurumendi probetan izena emateko aukera. Azken bi probetan, berrikuntzak izango dira izena emateko moduan.

Aitor Zabaleta, Master 50 mailan nagusi

Aitor Zabaletak beste titulu bat lortu du, jaioterriko proba irabazita. Oso gustura agertu da garaipenarekin eta aurten egiten ari den denboraldiarekin. Bederatzi legazpiarrek parte hartu dute aurten proban.

Urteagak irabazi du aizkora apustua

Berrogeita hamar bat lagun bildu dira asteburuan Otsaurten, Xabier Urteaga eta Aitor Azalza beasaindarren arteko apustua ikusteko.

Lanak Aizkorri kalean

Aizkorri kalean zirkulazio aldaketak daude asfaltatze lanengatik

Lanek asteazkenera arte iraungo dute, Legazpiko postetxearen parean

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Zazpitik lauk egin dute aurrera

Asteburuan jokatu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako azken saioa; Goierriko zazpi ordezkarietatik lau pasako dira final erdietara.

Ampo Ordiziak sendo jarraitzen du Altamiran

Cajasol Ciencias Sevillari 48-19 irabazi dio Altamiran. Etxean jokatutako lau partidetan nagusi izan da, eta lauretan puntu gehigarria lortu du. Alcobendas taldearekin puntutan berdinduta dago hirugarren postuan.

Jentilen etorrera, jendetsu bezain ikusgarri

Ataungo Jentilen Etorrera ikuskizunak 1.400 lagun bildu ditu asteburuan, bi saiotan. Antzezlanean 150 herritarrek eta hainbat taldek parte hartu dute.

Poesia eta musika, Artzeren oroimenez

Andoni Salamerok eta Mixel Ducauk 'Artze... Joxan, oroituz!' ikuskizun poetiko musikatua egingo dute igandean, Ordiziako San Bartolome ermitan.

Bi zapelatz eta amiamoko zuri bat askatuko dituzte Aralarren

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hegaztiak Lizarrusti Parketxean askatuko dituzte, hilaren 22an. Bertatik bertara ikusteko, izena eman behar da.

Aitor Azkonobieta ataundarra, 'El Conquistador' saioko hautagaien artean

ETBko 'El Conquistador' saioan parte hartzeko hautagaien artean dago Azkonobieta. Haren aldeko botoa eman daiteke:

Beasaingo hizkuntza errefortzurako udal zerbitzuan izen eman daiteke hilaren 20ra arte

2008 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrentzako euskararen erabilera indartzea da zerbitzuaren helburua.

Carlos Mediavilla argazkilariak erakusketa irekiko du gaur Urretxun

'Iparraldeko argiak' erakusketan Norvegian eta Islandian ateratako irudiak ikusi ahal izango dira. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da, Juan de Lizarazu aretoan

Aizkorri mendi taldekoak mendian hildakoen Besaideko omenaldira joango dira

Igandean, 08:00etan, Gipuzkoa plazan autobusa hartuta joango dira

Txokoa

Artzain Eguneko gaztak badu sariduna

Agurtzane Allur legorretarrak jaso du Artzain Eguneko lehiaketa irabazi zuen Mausitxa gazta.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa