Maiatzaren 24an jokatuko da Zegama-Aizkorri mendi maratoia

Hemeretzigarren edizioa izango du mundu mailan ezaguna den lasterketak.

Euskal Herriko mendi duatloiko txapelak Arriaranen daude, irabazleen zain

Bihar, 16:00etan, hasiko da helduen lasterketa. Euskal Herriko mendi duatloien zirkuituko laugarren proba puntuagarria ere izango da.

Urrian antzerki emanaldiz aberastuko du Antzeztaun egitarauak Ataun, 6 saiotan

Hiru asteburutan bina antzezlan ikusi ahalko dira Ataunen. Formatu, genero eta espazio desberdinetan garatuko da. Gaur eskolan eta etzi udaletxean, gehien bat haurrei zuzenduak dira

Aitor Aldasoro Iturbe, Beasaingo alkatea (EAJ):

«Gauza handia da herriaren babesarekin lanean hastea»

Bigarren agintaldia izango du Aitor Aldasorok (Beasain, 1967) Beasaingo alkatetzan. Goiekiko lehendakaria ere izango da datozen lau urteetan. «Gogotsu» hasi du agintaldi berria.

Goierriko Hitzak 15 urte

Hitza, irakurleen begietatik

Hamabost urtean, makina bat goierritar atera dira Goierriko Hitzaren orrialdeetan. Arlo ezberdinetako sei goierritarrek, Goierriko Hitza nola bizi duten azaldu dute.

Goierriko Hitzak 15 urte

Hamaika albisteren lekuko

Goierriko Hitza makina bat albiste eta gertakariren lekuko izan da urteotan. Horietako askok toki bat merezi dute eskualdearen historian. 15 urte horien errepasoa egin dugu, 15 iruditan.

Azaroaren 7an irekiko dute Ehunmiletan izena emateko epea

17:00etan hasiko da eta Rock The Sport webgunearen bidez egin beharko da.

Goierriko Hitzak 15 urte

Bi bokazio asetzetik eskualdea egituratzera

Larunbatean hamabost urte beteko dira GOIERRIKO HITZA egunkariak argia ikusi zuenetik. Euskara bizitzea eta Goierri mailako informazioa ematea izan ditu langai eta helburu

Festak

Auzoak festa giroan

San Pedro jaiak ospatuko dituzte bihar eta larunbatean Ezkiagan, eta larunbatean Arriaranen. Zapatari kalean ere egun osoko festa egitaraua antolatu dute auzotarrek larunbaterako

Zumarragako plaza, haurrena

Haurrak dira urte osoan zehar Zumarragako plazari zuku gehien ateratzen diotenak. Jaietako haur parkea ireki dute bertan, eta gaur eta bihar ere zabalik egongo da

Zaldibian Gazte Festak ospatuko dituzte bihartik zapatura, 22. aldiz

Arkakusoaren jaitsierarekin hasiko du egitaraua Gazte Asanbladak, gaztetxean. Baltsa jaitsiera etzi da. Bi gautan musika saioak. Sagardo eta pilota, larunbaterako

OREk 20. Garagardo Festa egingo du, bihar hasita

Ordizia Rugby Elkarteak XX. Garagardo Festa egingio du, bihar hasi eta igandera arte. 22 garagardo desberdin eta jatekoa aukeran izango dira.

Zeraingo etxebizitza sozialetarako izena ematea zabalik

Zerainen egiten ari diren alokairu sozialeko etxebizitzetan izena emateko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Ormaiztegin nesken eskubaloi taldea osatzeko atezain bila

Ormaiztegin nesken eskubaloi taldea sortzekotan dira, baina atezaina behar dute.

Zirku ikuskizun batekin hasiko da bihar Uztakale egitaraua

Bihartik uztailaren 19ra arte Legazpiko kultur ekintzak kalera aterako dira. Bertako artistak eta kanpotik datozenak arituko dira. Jolas parkeak, astelehenetan

Aittu euskara elkartea eratzeko batzarra, bihar

Udaletxeko batzar aretoan izango da, 18:30an. Beasaindar guztiei gonbita luzatu die, euskararen erabilera areagotzeko helburu duen taldean parte hartzera

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa