beasain

Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia jokatuko da larunbatean Beasaingo kanpoko igerilekuan

Igartza Igeriketa Taldeak antolatzen du. 10:00etan hasiko da lehiaketa.

Goierriko Hitza

Beasainmendiko festak izango dira asteburuan, Usurbe Igoerarekin batera

Imitegi baserriko Joxe Mari Peñagarikano eta Mari Arizkorreta omenduko dituzte. Bazkarirako txartelak aurrez edo egunean bertan eros daitezke .Usurbeko lasterketa 11:30ean hasiko da.

Loinaz Agirre

Islandian dira dagoeneko Ander Arrese, Beñat Iturriotz, Eñaut Tolosa euskal baleazaleen dokumentala grabatzen

Aurkikuntza arkeolegikoak egingo dituzte. Urpean eta lurrean hartuko dituzte irudiak eta adituak elkarrizketatuko dituzte. Urte amaierarako 'Euskal Baleazaleen Triskantza' dokumentala bukatuta egotea aurreikusten dute.

Loinaz Agirre

Beasaingo Jazpana Fest jaialdiak dirua biltzeko kanpaina abiatu du

2.000 euro lortzea dute helburu; 5 eta 105 euro arteko laguntzak eman daitezke 'karena.eus' webgunearen bitartez.

Goierriko Hitza

Igartzako lasterketarekin hasiko da mendi duatloien zirkuitua

Larunbatean 16:00etan izango da Beasainen; haurrentzako probak ere antolatu dituzte. Gaur zirkuitua ezagutuko dute 19:00etan. Guztira hamabost lasterketa jokatuko dira

Loinaz Agirre

Gema Urteaga bertsolaria Lizardi Sariko finalista

Zarauzko Modelo aretoan jokatuko da finala ostiralean

Goierriko Hitza

Gaizka Sotil izan da azkarrena XXXIV. Beasain Proban

Junior mailako mundialaren aurreko lasterketa izan zen larunbatekoa; 44 talde eta 200 txirrindulari elkartu ziren

Goierriko Hitza

Pagorriaga etxaldeko kideak Ekainberrin egongo dira bihar

Uztailaren erdialdik Zestoan dituzten oreinen eta baserrian egiten duten lanaren berri emango dute

Eskeine Legorburu

La Salleko ikasleek ehun zuhaitz landatu dituzte

Zuhaitz Eguna egin dute gaur goizean Beasainen. Aurten La Salle ikastetxeko ikasleak hartu dute parte zuhaitzen landaketan. Guztira 51 gaztetxeko bildu dira. Goizeko 10:30ean egin dute hitzordua. N-etik Bernedo aparkalekurako sarreran dagoen maldan egin dute ekimena. Guztira, 100 urki landatu dituzte. La Salle ikastetxeko ikasleek Goroldi taldeko langileen laguntza izan dute landaketa aurrera eramateko orduan. Urtero bezala ekimen honek Beasaingo Udalaren babesa jaso du. Ekimenaren helburua bertako lurretan bertako espezieen presentzia bermatzea da. Baita, bide batez, herritarrak gai honen inguruan kontzientziatzea ere.        

Beasaingo Hitza

Arrano elkarteko 22. Mus Txapelketa jokatuko dute hilaren 10ean

Beasaingo Arrano elkarteak urteroko mus txapelketa egingo du martxoaren 10ean. Aurten 22. urtea beteko du lehiak, eta ehundik gora bikote espero dituzte antolatzaileek. Txapelketa Loinazko San Martin plaza azpian jokatuko dute, larunbat arratsaldeko 16:30ean hasita. Sariei dagokionean, bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak jasoko ditu. Txapeldun ordeek berriz, 800 euro jasoko dituzte; hirugarren bikoteak 400 euro eta laugarrenak 200. Final laurdenetara iristen diren gainontzeko lau bikoteentzat, arkumea, ardo kaxa, bi tarta eta bi cava botila gordeko dituzte. Jokoa lau erregetara izango da, eta 30 tantoko 3 ustel egiten dituenak irabaziko du partida. Izena emateko, Arrano tabernara joan behar da, 15:30ean. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko du.

Beasaingo Hitza

Herrira! presoen aldeko ekimena aurkeztuko dute Beasainen

Herrira! euskal preso politikoen aldeko herri bilgunea aurkeztuko dute Beasainen, hilaren 10ean. Bete dezagun plaza preso eta iheslarien alde lemapean, herri mailako argazkia aterako dute. Larunbatean bilduko dira, 12:00etan, udaletxe parean.

Beasaingo Hitza

Besaingo dendariek stock azoka egingo dute asteburu honetan, aurreneko aldiz

Beste herri batzuetan antzeko feriek izan duten harrera ona ikusita, Beasaingo Bareak merkatari elkarteak ere stock azoka antolatzea erabaki du, aurreneko aldiz. Asteburuan egingo dute, eta denera, herriko 25 dendak parte hartuko dute ekimenean. Antolatzaileen arabera, «kalitatezko produktuak preziorik onenetan» erosteko aukera izango da. Aitor Mertxan Bareak elkarteko teknikariaren hitzetan, salgai jarriko dutena denboraldi honetako arropa eta produktuak izango dira, alegia, «dendetan saldu gabe gelditu dena». Hala, dendariek, denboraldi berriko produktuak etorri aurretik, pilatuta gelditu zaiena saltzeko aukera izango dute; bezeroek berriz, produktu horiek prezio hobean lortu ahal izango dituzte. Merkatari elkarteak Bareak elkarteko dendei ez ezik, Beasaingo gainontzeko komertzioei ere zabaldu die azoka horretan parte hartzeko deia. Hala, denera 25 dendek izena eman dutela jakinarazi dute; horietatik 24 dira elkarteko kideak. Parte hartze maila ikusita, gustura agertu dira elkarteko kideak. «Eskari asko jaso ditugu eta leku faltagatik askok kanpoan gelditu behar izan dute». Azokan, arropaz gain, denetariko produktuak jarriko dituzte salgai: oinetakoak, bizikletak, eskulanak, barne-diseinuko osagaiak, lurrinak, etxeko produktuak eta kirol materiala, besteak beste. Baina dendetako postuez gain, Bareak elkarteak ere bere stand-a jarriko du azokan. Bertan, bezeroei eta elkarteko kide ez diren dendei elkartearen inguruko informazioa emango diete. Asteburu osoan zabalik Stock Azoka larunbatean eta igandean egingo dute, udaletxeko plaza azpian. Larunbatean 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik [...]

Beasaingo Hitza

Udal gobernuak eta H1!-ek aurrera atera dituzte aurrekontuak, EAJren abstentzioarekin

Beasaingo udal gobernuak aurrera atera ditu 2012. urteko aurrekontuak. Bilduko eta Aralarreko zinegotzien aldeko botoez gain, H1!-eko Joxi Intsaustik ere alde bozkatu zuen; EAJk berriz, abstentziora jo zuen, “aurrekontuak ez blokeatzeko”. Hala, udalak 17,7 milioi euroko aurrekontu osoa izango du; horietatik 13,5 dira udalaren berezko aurrekontua, eta 3,6 milioi, Beasain Lantzenena. Luze jo zuen atzo iluntzeko osoko bilkurak. Gai zerrendan zeuden hamabi gaien artean, ordea, aurrekontuek hartu zuten garrantziarik handiena. Koldo Agirre alkateak, aurrekontu horiek egiteko prozesua azaldu zuen aurrena. “Herritarrekin egin ditugun bilkuretan jasotako ekarpenak” jaso dituztela esan zuen, nahiz eta parte hartze hori ez den izan beraiek nahi zuten adinakoa. Horrez gain, “alderdiekin bilera erronda bat egin dugu, eta proposamenen %80 jaso ditugu”.  Gainontzeko alderdiek ere, eskertu egin zuten bilera horiek egin izana eta beraien zenbait proposamen aurrekontuetan jaso izana”. Agirrek, udala “egoera ekonomiko onean” dagoela azaldu zuen, zorpetzerik gabe, nahiz eta fondo foralari itzuli beharreko diru kopuruaren eragina nabarituko duten. Hala ere, aurten udal tasak igo ez dituztenez, sarrerak ere ozta-ozta mantenduko ditu udalak. Zentzu horretan, aurtengo helburu nagusiak, dituzten baliabideei “ahalik eta etekin handiena” ateratzea eta “gastua kontrolatzea” direla azaldu zuen. Emendakinak Aurrekontuei egindako emendakinen artean, Aitor Aldasorok (EAJ) aurkeztutako sei aldaketetatik bi onartu zituen udalbatzak. [...]

Beasaingo Hitza

Amiantoaren ondorioz hildako lankideak omendu dituzte

CAFeko enpresa batzordeak, azken aste eta hilabeteetan hildako bi lankide omendu ditu gaur, ordubeteko lanuztearekin. Amiantoak eragindako kalteak salatzeko bilkura izan da, eta minutuko isilunea eta lore eskaintza ere egin dituzte. Abenduan hil zen Pa...

Goierriko Hitza

Inauterietako ekintza sorta izango da egunotan

Inauteriak direla eta, herriko ikastetxeek eta kultur taldeek hainbat ekintza antolatu dituzte. Gaur, 16:00etan, Andramendi Ikastolakoek eta La Salle ikastetxekoek jaialdi bana egingo dute. Bihar, Ostadar dantza taldekoen jaialdia izango da, 11:00eta...

Beasaingo Hitza

PSE-EEk edukiontzi marroia babestu du eta atez ateko bilketaren kontra agertu da

Zaborraren eta bilketa sistemen inguruko eztabaida indarra hartzen ari da, berriz ere. Beasain, Ordizia eta Lazkaoko PSE-EEko zinegotziek edukiontzi marroiaren aldeko apustua egin dute, eta hiru herri horietako alkateek, «berain kontura» atez ateko bilketaren alde egin dutela salatu dute. PSE-EEko kideen arabera, Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko alkateek, hiru herri horietan atez ateko bilketa sistema jartzeko eskatu diote Gipuzkoako hondakinen kontsortzioari, gutun baten bitartez. Horren aurrean, «beraien kontura» eta oposizioko alderdien iritzia kontuan hartu gabe jokatu izana leporatu diete. Alfonso Segade, Iñaki Dubreuil eta Juan Manuel Serna zinegotzi sozialistek sinatutako agiriaren arabera, PSE-EEk «bosgarren edukiontziaren aldeko apustu sendoa» egiten du, eta bere garaian edukiontzi horren erabilera bultzatzeko Sasieta Mankomunitatean hartutako erabakiak babesten ditu. Apustu hori, «sistema garbiagoa, erosoagoa eta merkeagoa delako; atez atekoa, aldiz, zikinagoa, deserosoagoa eta garestiagoa» dela uste dute. PSE-EEko hiru kide horiek, «gure herriek egunero hobetzen jarraitzea» nahi dutela diote, eta horretarako, «itxita eta toki publikoetan modu egokian ordenatutako edukiontziak» nahi dituzte. Birziklatzearen alde daudela diote, «baina ez jendea behartzen duten neurrien bidez; hori egiten du atez atekoak, eta guk hori baztertu egiten dugu». PSEko kideen ustez, atez atekoak «gure herrietako bizi kalitatea kaltetu» egingo luke; hala, etxe atarietan ez dutela «zabor poltsarik zintzilik ikusi nahi» esan dute. Azalpen eske Segadek, Dubreuilek eta [...]

Goierriko Hitza

Jose Maria Setienen hitzaldia

Jose Maria Setien Gipuzkoako gotzain ohiak Bakeratze bidetik berradiskidetzera hitzaldia egingo du, asteazkenean, 19:00etan, Beasaingo udaletxeko areto nagusian. Andre Mari Zeruratuaren parrokiak antolatuta.

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa