Txertaketa-prozesua amaitu ez duten bi langilek positibo eman dute. Prebentzioagatik, egoitzako 0 eta 1 solairuak konfinatu dituzte. Egoiliar guztiek negatibo eman dute PCR probetan
Ezohiko irudia izan da San Prudentzio festen txupinazoan: plaza huts-hutsik. Drindots musika taldeak egin du pregoia, "Ezer ez eta festa" testua aurrez grabatuta megafoniatik jarrita. Udaltzain batek bota du suziria.
Gorka Hermosa (Urretxu, 1976) akordeoilariak diskoa aurkeztu behar zuen maiatzaren 16an Berlingo Filarmonikan. Kontzertua atzeratu egin behar izan dute eta diskoa datorren ostiralean aurkeztuko du, Facebook-en.
Legazpiko Musika Bandak ekimen dotore batekin hasi dute konfinamenduko hirugarren asteburua. 'Isil-isilik' abestia jo dute balkoietatik, bakoitzak bere tresnarekin.
Espainiako Gobernuak beste hamabost egun luzatu du etxeko bakartzea, bigarren aldiz. Luzapen gehiago izango direla aurreratu du. Industria eta lan jarduera, aldiz, Aste Santuaren ondoren atzera martxan jarri ahalko dira.
Izurriteak eta horren ondoriozko etxeratzeak agenda soziala bakarrik ez, oroimena ere zilipurdikatu du. Ia ahaztu zaigu gaur zela hausnarketa eguna izatekoa, eta bihar Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde igandea. Datorren igandean, Aberri Eguna.
"Gazte sentitzen diren guztien" jai eguna izango da, Gazte Herexak taldeak deituta. Poteoarekin hasi –etxean, noski–, eta umore ukitu handiarekin, hainbat ekitaldi garatzeko deia egin dute.
Umeen aldeko txalo zaparrada eta disko festa egingo dituzte arratsaldean, eta LegoReggae jaialdikoekin konexioa iluntzean.