
Hurrengo asterako 'Bizimoduak' jarduera antolatu du Igartubeitirekin eta Urola Garaia Truismoarekin batera, garai bateko baserriko bizimodua eta aiton-amonen eskola ezagutzera emateko, baina toki guztiak beteta daude. Txillida Lantokian arte saioak eta Igaralden ogia egiteko aukera ere izango dira. Gainera, Mirandaola burdinola martxan jarriko da igandeetan, eta Txillidari buruzko erakusketa ere jarriko da ikusgai.

Udaberriarekin batera lorez bete da Segurako plaza 22.Lore eta landare azokarekin. Lore desberdin ugari eta jendetza izan da goiz osoan zehar.

Goierriko ekoizle ugarik jarriko dituzte postuak. Kontsumoaren inguruan hausnartzeko aitzakia izan da aurten azoka. Jende ugari espero dute igande goizean.

Gaztaiñaditxulo eta J. Aranburu gaztandegietara bisitak egingo dira. Gaztaren Interpretazio Zentroan ordutegi zabala izango dute. Haur eta gazteentzat ekintza bereziak, Gaztelekuan.

12:30ean bota dute txupinazoa gazte asanbladako kideek gaztetxeko balkoitik. Arratsaldean, mozorroen desfilea dago eta gauean, kontzertua.

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren harira Seguran, hilabeteko kultur agenda antolatu dute. Gaur hasiko da Julen Axperen bakarrizketarekin.

Irailaren 18rako antolatu dute ikasturteko lehendabiziko irteera. Izena emateko aukera izango da irailaren 8an eta 9an.

Datorren ostiralean, hilaren 12an, bukatuko da GOIERRIKO HITZAren Udako XX. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea. Bidali zure argazkia!

Antzezlan bana Ordizian eta Zumarragan, Beasainmendiko eta Lierniko festak, 'Emaneurre euskarari' eguna Ordizian, Antioko 42. Musikaldiaren hasiera, Artzain Eguna Legazpin, ospakizunak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Kintoen zapi banaketa eta bertso poteoa izango dira bihar, asteburuari hasiera emateko.

Familia eta lagun taldeei zuzendutako aisialdi ekintza bat da.

'Magiaz blai' ikuskizunaren helduentzako bertsioa eskainiko du mago legazpiarrak. Emanaldia 22:30ean izango da.

Uztakale programaren lehen hitzordua da. Plazan izango da, 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Animalia basatiak ikusteko irteera antolatu dute larunbaterako eta Frai Bartolomeren misterioa eskapu jolasa, iganderako.