Finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatu da. Bilbon kantatuko du, abenduaren 5ean. Sarrerak salgai daude Interneten.


Euskal Gaztaren Azoka ospatu dute asteburuan zehar Idiazabalen. Gaur, gazta txapelketa egin dute eta herrian geratu dira lehen bi sariak. J.Aranburu gaztandegia izan da irabazlea eta Gaztañaditxulo bigarrena. Bestetik, Juanita Irastorza gaztagilea omendu dute.

Gipuzkoako Erroten Eguna dela eta, jarduerak antolatu dituzte Goierriko zenbait errotetan. Aramako Ibaresen bisita gidatuak eta talo tailerrak egin dituzte.

Irati Larrañagak irabazi du 15 kilometroko proba motza emakumezkoetan. 25 kilometroko lasterketarik luzeenean Walter Becerra izan da lehen gizonezkoa eta lehen emakumezkoa Oihana Zubillaga.

Ordiziako Plazan Emaneurre taldeak antolatuta, artisau garagardo azoka ari da egiten, musikak eta janariak lagunduta.

30 gaztagileren gaztak dastatu eta erosteko aukera izango da gaur eta bihar. Mami lehiaketa Julita Imazek irabazi du.

Lazkaomendin festak ari dira ospatzen asteburuan. Goizean haurren pilota partidak eta junior mailako 46. Lazkaomendiko txirrindulari proba jokatu dira. Bihar arte ekitaldi ugari izango dira.

Aztiritik Motxorrora arteko bidean egingo da goitibehera lasterketa, 16:00etan hasita. Santikutz jaietako bigarren goitibehera saioa izango da, maiatzaren 3ko sputnik jaitsieraren ondoren.

El Salvador taldearen aurka jokatuko dute larunbatean 16:00etan. 18 urtez azpiko taldeak ere Valladolidera bidaiatuko du lagunartekoa jokatzeko.

Ospakizuna herrira zabalduko dute larunbatean plazan egingo duten jaialdiarekin

ETBko Gailurra Xtreme telebista saiokoek, Goierriko 2 Handiak (G2H) mendi lasterketaren ibilbidea ezagutu dute. Ibon Gaztañazpik eta bere taldeak, 80 kilometroko ibilbidea ...

Urteroko moduan, Musti Taldeak Realaren bazkide bezala 25 urte bete dituzten herritarrak omenduko ditu. Afaria egingo dute ostiralean, 21:30ean, batzokian. Aurtengo omenduak Juanjo Aranburu Amilleta, Antonio Aranzadi Asenjo, Iñigo Cantero

Udaletxe ondoan daude egutegian ageri diren arbolak, artean ez dute saria eman

Kilometroak 2018ko kanta eta bideoklipa ostiral honetan aurkeztuko dituzte, 19:30ean, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Eguraldi txarra egiten badu, aurkezpena Ederrena pilotalekuan izango da. Kilometroak 2018ren leloari jarraituz, Urretxu-Zumarraga ikastolak herriko

Egungo eszenan ohikoa ez den taldea da Erein. Beste batzuen artean betiko euskal kantak jotzen badituzte ere, lau neska gaztek osatzen dute, ...

Zumarragako Udalak Ekimena egitasmoa jarri du abian langabetuei lana bilatzen irakasteko eta parte hartu dutenen erdiak lana aurkitu du: hamalau lagunetik zazpik. Ekimena urrian jarri zuten abian. Sei hilabete horietan



