Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Lehen aldiz irabazi du elite mailako ziklo-kros txapelketa ormaiztegiarrak. Bigarren haren anaia Gorka sailkatu da eta hirugarren Jonathan Lastra. Bi anaiek Astanako elastikoarekin korritu duten azken proba izan da.

EAJ eta PSEren aldeko zazpi boto, Legazpiko Berdeen aurkako bat eta EH Bilduren sei abstentzio jaso ditu 2022rako udal aurrekontuak. Gizarte zerbitzuen partida da nabarmenena

Olentzero solidarioa antolatzen duten zazpigarren urtea izango da. Mandio eta Ostatu tabernetan bilduko da dirua, urtarrilaren 9ra arte. Iaz ere Gipuzkoako Elikagaien Bankura bideratu zuten

Urola, Hernani eta Txingudi eskubaloi kluben emakumezkoek parte hartuko dute. Dirua Biodonostiari emango zaio, neuroendekapenezko gaixotasunen ikerketarako

Koronabirusaren datuen gorakadak ez du etenik momentuz; azken hiru egunetan 436 positibo atzeman dituzte Goierrin. Gehienak Beasainen eta Legazpin.

Lau urtean izan da Donostiako taldeko abeslaria. "Bihotzak eskatzen" dionari jarraituta, bukatutzat eman du aro hori. Azken kontzertua Madrilen izango du, urtarrilaren 15ean.

Gaur Donostiako Izotz Jauregira joan dira patinatzera herriko 24 neska-mutik. Urtarrilaren 2an zerbitzuak 20 urte beteko ditu eta Gazte-txokoan disko festa egingo dute ospatzeko.

Parrokian izango da, 19:00etan. Elizako ateak 18:30ean irekiko dituzte. Emanaldiaren errepertorioan Gabon kantak izango dira nagusi.

2017-2018 ikasturtea hasteko zorian dago. Urko Garmendiak (Legazpi, 2000), beste askok bezala, Legazpin egingo du Batxilergoko bigarren maila. Baina berezia izango da ...

Labeaga kaleko obra aurrera doa. Bertan, etxebizitzez gain, plaza handi bat egongo da. Urretxuko Udalak parte hartze prozesu bat jarri behar du abian, nolako plaza egin eta zein erabilpen eman



