Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Ordiziako klasikoaren bezperan aurkeztu dute Euskaltel-Euskadik Espainiako Vueltan erabiliko duen autobusa. Ormaiztegin ekoitzi dute

Uztailaren 5ean hasita eta gaur arte, 252 haurrek hartu dute parte 27 taldetan banatuta. Udalak, guztira, 30 pertsona kontratatu ditu aisialdi eskaintza hau gauzatzeko: 29 begirale eta zuzendaria.

Ekainean hasi zituzten Urretxu eta Azkoitia arteko GI-631 errepideko lanak, eta hamabost hilabete iraungo dute. Joan-etorrietan segurtasuna eta erosotasuna hobetzea da asmoa.

Uggasa garapen agentziak eta hiru udalek bultzatutako kanpainan, Juli Bidegain urretxuarra, Begoña Zabalo zumarragarra eta Milagros Etxeberria legazpiarra saritu dituzte

Osasun Sailak beste 53 kasuren berri eman du gaur, Goierriri dagokionean. Beasainen, Ordizian, Legazpin eta Idiazabalen daude gehienak.

Ordiziako Klasikoaren 98. jardunaldian goren mailako 18 taldek parte hartuko dute. Jose Mitxelena txirrindulari ohi oiartzuarra omenduko dute

Wimbledon txapelketa irabazi izanagatik aitormena egin nahi izan dio Espainiako Erret Etxeak.

Udaleko zinegotzi abertzaleek lehen bi urteetan oposiziotik egindako lanaren balorazioa kaleratu dute. «Elkarlana eta lankidetza giroan lan egitea zaila» dela diote

DSS2016 Europako Kultur Hiriburuaren baitan egindako ekimena da joan etorrian. Atzo hasi zuten ibilaldia Orexan eta abenduaren amaierara bitarte Gipuzkoako 12 herritan egingo dute geldialdia.

Zintzo-Mintzo euskara elkarteak antolatuta Zumarragako kaleen historia ezagutzeko kale ibilaldia egin dute gaur goizean. Ibilaldia Antonio Prada Zumarragako udaleko agirizainak eta historialariak gidatu du. 20 bat laguneko taldetxoa elkartu da

Santa Lutzi eguneko herri kirol jaialdiaren kartelak izen bat gehiago du aurten, Ramon Iurrebaso aizkolari urretxuarrarena. Iurrebaso azaroaren 12an zendu zen, eta Urretxu eta Zumarragako herri kirolzaleek omenaldia egingo diote

Urtea amaitu aurretik Beasaindik datozen autoak ere Okendo kaleko sarreratik sartu ahal izango dira Urretxu eta Zumarragara. Azkoititik datozenek bidegurutze hau erabili dezakete, baina Beasaindik datozenek ez. Hori dela eta,

Bertsolari gazteen 23. Xenpelar Sariko finala jokatu zuten atzo Errenterian, 150 bat ikusleren aurrean. Sei ziren finalistak, denak ere, aurreko kanporaketak gaindituta sailkatutakoak. Sei horietatik erdiak, goierritarrak ziren: Maialen Akizu

Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteak herri ibilaldia antolatu du larunbat honetarako. Oraingo honetan, Antonio Prada agirizainak Zumarragako kaleen historiari buruz hitz egingo du. Parte hartzaileak 11:00etan elkartuko dira, Eitzako Joseba Jaka plazan

Urretxu eta Zumarragako Irrintzi dantza taldeak 50 urte beteko ditu 2017an eta ekitaldi sorta antolatu dute urteurrena ospatzeko. Bost erromeria, bi jaialdi eta bazkari bat antolatu dituzte, besteak beste. Egitaraua

Urretxuko Udalak giza irudiaren marrazketa ikastaroa antolatu du, Josu Maroto koordinatzailearen laguntzarekin. Bigarren saioa hilaren 19an izango da, 18:00etatik 20:30era, kultur etxean. Javier Arizabalo margolariak hiperrealismo saioa emango du, modeloarekin.



