Albisteak

Zuzeneko musika saioekin ekin diote Seguran udako egitarauari

Hilabete osorako egitaraua antolatu dute Seguran, aire libreko saioekin. Bihar 'Bakean dagoena bakean utzi' antzezlana ikusteko aukera izango da.

Olaberriko Arcelor Mittalen lanuzteak, hitzarmen duinaren alde

LAB eta CCOO sindikatuek deituta, mobilizazioak hasi dituzte Olaberriako lantegian, "hitzarmen duina" aldarrikatzeko. Gaur lanuztea egin dute, eta larunbaterako ere deitu dute protesta.

Musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da bihartik Hego Euskal Herrian

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, bihartik derrigorrezkoa izango da kalean maskarilla erabiltzea, baita Nafarroan ere. Goierrin 5 positibo kasu berri agertu dira.

Herri kirolariek udako plazak galdu dituzte festarik ez delako egongo

Geldialdiak kalte ekonomikoak eragingo dizkie. Herri kirolariak kezkatuta daude epe luzera ondorioak izango ote dituen, baina lehiari ekiteko ilusioz daude

K. garralda Zubimendi

Ekaitzaren osteko barealdia

Ordiziako COVID-19 kasuen agerraldiaren ondoren, maskaren erabilera asko zabaldu da Goierriko beste herri batzuetan ere. Lehen egunetako ekaitza pasata, ordiziarrak ari dira pixkana normaltasunera bueltatzen. Herrian erosketak egitea "segurua" dela diote merkatariek.

Agur Irimo, kaixo Telleria

Irimo enpresa Urretxuko indartsuenetakoa izan zen. Mende hasieran itxi zen eta eraikinak hondakin industrial bilakatu dira. Telleria enpresak orubea erosi du eta eraikinak botatzen ari da, bertan pabiloi berriak egiteko.

Diputatuen Kontseiluak A-636 autobideko prezioak onartu ditu

Gaur onartutakoaren arabera, Beasain-Ormaiztegi tartea erabiltzeagatik 0,38 euro ordaindu beharko da (1. mailako ibilgailu astunek 0,61 euro eta 2. mailakoek 0,78), Ormaiztegi-Zumarraga 0,74 euro (1,18 eta 1,50), Urretxu-Bergara 1,41 euro (2,32 eta 2,87) eta Urretxu-Antzuola 0,48 euro (0,79 eta 0,98).

Erostarbe, Goñiren Omenezkotik kanpo

Elizaldek eta Dorronsoro-Imaz bikoteak lortu dute Goñiren Omenezkoaren final aurreetarako txartela. Atzoko partidetan Elizaldek Gelis baino askoz gehiago izan zen (22-4) eta senior binako partidan Dorronsoro-Imaz bikoteak Yoldi-Erostarbe bikoteari irabazi

The post Erostarbe, Goñiren Omenezkotik kanpo appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Ilunetik argira» doan nobela idatzi du Mikel Ayllonek Igartza bekarekin

‘Ez tiro egin anbulantziei’ da eleberriaren izenburua

Goierriko Hitza

Ukraniatik itzuli direnen atxiloketa salatzeko kontzentrazioa

Herritar talde batek kontzentrazioa deitu du biharko, Donbassetik (Ukrania) bueltan izandako atxiloketak salatzeko. Kontzentrazioa Areizaga-Kalebarren plazan izango da, 19:00etan. “Gure ustez, internazionalismoa ez da, inola ere delitua. Internazionalismoa munduko herri

The post Ukraniatik itzuli direnen atxiloketa salatzeko kontzentrazioa appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Korrika 19 girotzeko hamaika ekintza prestatu dituzte herri batzordeek

Goierriko elkarten arteko sukaldaritza lehiaketa antolatu dute hilaren 18rako

Janire Arrondo

Sagardoa eta bertsoak uztartuko dituzte Igartubeitin larunbatean

Martxoan Bertsoa txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko dute, eta barrikotea ere egingo dute trikitilariek girotuta.

Maialen Igartua

GoiBerri aldizkariaren webgunea berrituta dator

Kazetaritza zein Internet, etengabe berritzen ari diren bi mundu dira, eta beste gauza askotan bezala, garai berrietara egokitzen ez dena, atzean gelditzen ...

Goierriko Hitza

Urretxuko arbola, da bedeinkatua…

Gernikako Arbola hil egin da eta atzo ernamuin bat landatu zuten bere tokian. Toki askotan daude Euskal Herriaren askatasunaren sinbolo den zuhaitz horren ondorengoak, baina inon ez Urretxun bezainbeste. Izan

The post Urretxuko arbola, da bedeinkatua… appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa