Albisteak

Iñaki Mariñelarena artistak 'Urbs' erakusketa ireki du Buhame tabernan

Mariñelarenaren lanak uztailean eta abuztuan egongo dira ikusgai. Hiriarekin zerikusia duten elementuak zintzilikatu ditu. Lanak konfinamenduan egindakoak dira

Maizpiden hasi dira Udako Ikastaroak, on-line ere bai aurten eta ekitaldirik gabe

Osasun segurtasun neurriengatik, ikasle gutxiago hartu ahal izan dituzte barnetegian. Etxetik ikasteko aukera badago, udan ere

Tabernak eta hainbat zerbitzu itxi eta 900 test egin dituzte Ordizian

Zazpi koronabirus kasu atzeman eta lau taberna itxi dituzte Ordizian, fokua horietako batean izan delako. Udalekuak ere, bertan behera gelditu dira. Barrena parkean jarritako eremuan, 900 PCR test egin dizkiete kutsatutakoen hurbilekoenei; aurreneko emaitzetan ez da positibo berririk agertu.

Larunbatetik aurrera, asteburuko zerbitzua eguneko zentroan

Martxoaren 14an alarma egoera ezarri zenetik itxita egon da hiru hilabetez, eta mantenu lanak egiteko aprobetxatu dute. Ekainaren 15ean zabaldu dituzen ateak, baina murrizketekin, eta astegunetan bakarrik. Hemendik aurrera, asteburuko ohiko zerbitzua ere emango dute.

A.Zaldua
[AZKEN ORDUKOA]

Ordizian egindako PCRaren lehen emaitza guztiak, negatiboak

900 test egin dira guztira gaur eta bihar ere gehiago egingo dituzte.

Zeraingo etxebizitza sozialetako gazteek kontratuak sinatu dituzte

2016an hasi ziren etxebizitza sozialerako proiektua ontzen, Atxondoko ereduan oinarrituta. Abuzturako etxebizitza amaituta egongo dela azaldu du Amaia Junquera Zeraingo alkateak.

Inaxio Usarralde omendu dute Usurbil jaioterrian, bertso aurkezletza uztekoa dela

Larunbatean, Usurbilgo bertso jaialdian ezusteko aitortza eta esker ematea egin zioten Usarralderi. 30 urte aritu da bertso jaialdiak eta txapelketak aurkezten eta gaiak ematen.

Ordiziako EH Bilduk bertan behera utzi ditu hauteskunde kanpainako ekitaldiak

Ordizian atzeman diren Koronabirus kasuak direla eta, asteazkenean, Ordiziako Plaza Nagusian egitekoak ziren ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute, "arduraz jokatzeko unea" delako. Ordiziako EH Bilduk, kezka eta ardura erakutsi ditu, "egoera honek izan ditzakeen ondorioengatik"

Goierriko HItza

Errepideko debuta egin du asteburuan Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeak

Essor Basque lasterketan parte hartu du taldeak; Peio Goikoetxeak hamargarren postua lortu zuen larunbateko proban

Maialen Igartua

Ostadar dantza taldearen kalejira irudietan

Goizean egin dute dantza desfilea eta arratsaldean, Goierriko Erromeri Biraren baitan jaialdia egingo dute Loinazko San Martin plazan

Goierriko Hitza

Bi gazte identifikatu ditu Ertzaintzak Beasainen, torturaren aurkako pankarta bat jartzen ari zirela

Antzezlan bat egin dute Zubimuzu plazan, tortura kasuak eta "torturatzaileen inpunitatea salatzeko"

Eskeine Legorburu

Aldundiak 397.200 euro itzuliko dizkie Goierriko udalei, 2014ko Foru Funtsaren likidazioa zehaztu ondoren

Desfasea urtez urte murriztu da, harik eta aurten likidazioa aurrekontua baino 4,1 milioi handiagoa izan den arte.

Janire Arrondo

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Goiekik, Beasaingo Udalak eta Aldabek

Beasaingo eta Goierriko enpresei Igartza Monumentu Multzoa erabiltzeko aukera emango diete

Eskeine Legorburu

Ampo Ordiziak irabazteko ahalegin guztia egin beharko du etzi Santanderren

Bathco taldeak hiru jokalari gutxiago izango ditu, selekziorekin ari direlako

Goierriko Hitza

«Goierri garaia erreferentea da Gipuzkoan berdintasunaren alorrean»

Aurora Iturriozek (Ordizia, 1978) Urola Garaia Mankomunitateko Berdintasun teknikari izateari utzi berri dio. Hiru urte eta erdiko ibilbide oparoa egin du Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako mankomunitateko berdintasun teknikari lanetan Uggasa garapen agentziaren baitan. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundira doa arlo berean lanean jarraitzea. Etxetik hurbilago egongo den arren, penaz utzi du Goierri garaia. Nolakoa da orain hiru urte baino gehiago Goierri garaian, berdintasunaren esparruan, aurkitu zenuenaren argazkia? Orduantxe lortu berri zuten Jabekuntza Eskolaren egoitza erabiltzeko baimena, Zumarragan. Beldur Barik programarekin lanean hasita zeuden. Indarkeriaren kontrako protokoloa eginda zegoen baina martxan jarri gabe… Oinarriak jarrita zeuden arren, guztia abiarazteko tenorean iritsi nintzen berdintasun teknikari lanpostura. Aurretik emandako lorratzei segida eman zenieten, horrenbestez? Bai, hori da. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren lanketa prozesu baten barruan kokatu behar da. Aurretik, Laura Gomez bailarako berdintasun teknikari izandakoak jarritako oinarrietatik abiatu genuen oinarri horiek edukiz betetzeko bidea. Administrazioa eta gizarte zibila lotu dituzue. Berdintasun politikena arlorik gazteena da administrazio publikoan eta asko dago oraindik egiteko, baina, gaur-gaurkoz, Goierri garaia erreferente da Gipuzkoan berdintasunaren alorrean. Esate baterako, elkar trukerako espazioak sortu ditugu Jabekuntza Eskolan. Finean, emakumezkoen eskaera bati erantzun diogu eta berdintasun prozesuei ekin diete, jabetze prozesuei ere bai. Zer eman dizu urte hauetan Goierri garaian [...]

Goiberri

Seguratik Lilatoira, batuta

Segurako Udalak, martxoaren 1ean egingo den 26. Lilatoia egiteko asmoa duten emakumeak batu ditu, batez ere, elkarren berri izan dezaten. Horretarako, urtarrilaren 21erako bilera bat deitu zuten, Aurten bai Lilatoia! Nahi baden posible den! lemapean. «Beste urte batzuetan, Lilatoian segurarrekin elkartu eta sorpresa hartu dugu, ez genekielako beste inor herritik joatekoa zenik. Gure asmoa, herriko parte hartzaileek elkarren berri izan eta udalaren aldetik baliabideak eskaintzea da. Hortik aurrerakoa, taldeak erabakiko du», dio Estibalitz Ripa udal teknikariak. Bilerara dozena erdi lagun azaldu ziren, baina guztira 25 lagun inguru behintzat joatekoak direla ikusi zuten. 25 inguru, Seguratik Horregatik, udalak autobusa jartzeko aukera egon daitekeela, eta partehartzaileek hala nahiko balute, udalak autobusa jartzeko laguntzak eman ditzakeela azaldu zuten. Lilatoirako entrenamenduak egoki egiteko gida non aurki daitekeen, aplikazioen berri eta beste informazio baliagarri batzuk ere eman zituzten bileran. Udalak Whatsapp talde bat sortu du, bilerara joan zirenekin eta Lilatoira joateko asmoa duen edonor sar daiteke bertan. Honi, nahi dioten erabilera emango diote taldekideek: korrika egiteko hitzorduak egiteko, Lilatoiko poltsak jasotzeko gelditzeko, argazkia ateratzeko…  Horrez gain, udala, taldearen proposamenak jasotzeko prest dago. Segurako Udalaren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Planean zehaztutako puntu baten harira jarri dute martxan egitasmoa. Segurako Berdintasun Plan hori EAEko Emakumeen eta [...]

Goiberri

Norteko trenaren errailak

Norteko Ferrokarrilaren Gipuzkoako zatiaren lanei 1858. urtean ekin zieten eta trenbideekin lotutako Gipuzkoako argazki zaharrena da Zumarragan 1863. urtean ateratakoa. Donostia eta Beasain arteko zatia nahiko erraz egin bazuten ere, zailtasun handienak Beasaindik aurrera sortu ziren. Ondorengo 40 kilometroetan ingeniaritza lan pisutsuak egin zituzten, hala nola, Ormaiztegiko bidezubia edo Oazurzako tunela Aizkorri azpitik. Gipuzkoa barruko orografia malkartsua zulatzeko zein lotzeko pikotxak, palak eta bolbora baino ez zuten garai hartan. Lanen zailtasunak eraikuntza konpainia txikien porrota eragin, eta Norteko Konpainiak Gouin et Cie enpresaren esku utzi zuen lanen amaiera. Hain zuzen, Zumarragako zatia eraikitzen hasi zirenean egin zuten aldaketa. Goiko argazkia 1863. urte inguruan aterata dago, bertan egun Trintxera dagoen eremua ikus daiteke. Trenari lotutako Gipuzkoako argazki zaharrena dela dio Juanjo Olaizola Azpeitiko (Gipuzkoa) Trenbidearen Museoko zuzendariak. Lurrun-lokomotora Argazkian burdinbidearen eraikuntza lanak ikus daitezke. Lurrun-lokomotora bat agertzen da; gisa horretako lokomotorak zama trenak arrastatzeko erabili ohi zituzten. Langileak, bien bitartean, Eitzagako tunela eta Zumarragako geltokia lotuko zituen trintxeraren eraikuntza amaitzen ari dira. Norteko Ferrokarrilaren Irun-Madril lerroa Donostian inauguratu zuten 1864. urtean. Proiektua zabalagoa zen, izan ere, Madril-Paris lerroaren zatia zen.

Goiberri

«Politika egiteko beste modu bat» eskaini dio EH Bilduk Beasaini

Legealdi honetako balorazioa egin du udaleko gobernu taldeak

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa