San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Gaur ireki dituzte Bikuña kiroldegiko gimnasioa eta futbol zelai ondoko padel pista. Solariuma eta igerilekuak, uztailean. Hainbat ikastaro ere jarriko dira martxan

Santa Isabel jaiak bertan behera gelditu dira. Ezpata dantza egingo dute, baina ehun lagunentzako tokia bakarrik egongo da, aurrez hartuta. Plazan ere dantza egingo dute

Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre egileek 'Aralar, mundua leku den lurra' liburuaren irakurraldia egingo dute, Pello Ramirezek musikarekin lagunduta. Saioa ostegunean egingo dute parke botanikoan, neurri bereziekin.

Ampo Ordizia datorren denboraldirako taldea prestatzen ari da, eta bi fitxaketaren berri eman du dagoeneko. 1. eta 2. lerroa indartu nahi ditu jokalari berri horiekin.

Solstizioak ez ezik, eguraldiak ere ekarri du urtaroa aldaketu denaren seinalea. Euskalmetek tenperatura beroak iragarri ditu datozen egunetarako. Bihar etzitan, 30 gradura iritsi daitezke termometroak.

Urtaro aldaketarekin batera bukatu dira bai alarma egoera eta baita konfinamendua arintzeko 3. fasea ere, eta udarekin batera etorri da "normaltasun berria" bezala izendatu duten garaia. Oraindik hainbat segurtasun neurri hartzen jarraitu beharko dute, ordea, herritarrek

San Joan jaiak bertan behera geratu diren arren, herritarrek keinu txiki bat egin nahi izan dute ezohiko festei hasiera emateko.

Udako lehen eguna dagokion eguraldiarekin bat esnatu da. Hori dela eta, Goierriko atsedentokiak igandea igarotzeko aukera paregabea izan dira askorentzat.

Hilaren 31n izango da, Usurbe antzokian, Ttiklik! elkarguneak antolatuta

Uggasa garapen agentziako turismo sailak bilera bat deitu du datorren astelehenerako ostalariei zuzendutako Komunikazio Teknologien trebakuntza programa azaltzeko. Bilera 11:00etan izango da Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Ordubeteko iraupena izango
The post Ostalariak IKTen trebatzeko programa jarriko dute martxan appeared first on Otamotz.

Eusko Jaurlaritzak 2012an martxan jarritako Goierri Garaiko Airearen Kalitatearen Ekintza Planaren helburu bakar bat ere ez dela bete diote EH Bildutik. Planak amaierarik ez duela izango sumatzen dute, «esate baterako,
The post Goierri garaiko Airearen Kalitatearen Ekintza Planaren porrota salatu du EH Bilduk appeared first on Otamotz.


Herriko musikariak igoko dira taula gainera: musika eskolako trikitixa ikasleak, Joseba Iztueta eta beste hainbat.

Espero baino jende gehiago bildu da eskualdeko networking taldearen helburuak ezagutzera

Jakoba Errekondo agronomoak eta paisajistak eta Domingo Merino Fraisoro Laborategiko zuzendariak emango dituzte azalpenak