Zortzi establezimendu berrik hartu dute elkartearen gidaritza: Oreka belardenda, Uriba, Ness by Esti Garcia, D’Elikatuz – Erro Koop, Vicuña Sport, Maos ileapaindegia, Kirkil eta Josune & Klaude.


Iker Urteaga, Jose Mari Martin, Aitor Mujika, David Gutierrez eta Amaia Barandiaran korrikalariek hartu zuten parte iaz, Beasainen antolatutako proba guztietan.

Oteiza fundazioaren gidaritzan hartuko du irakasle eta ikerlari ataundarrak. Patronatua sortu zenetik da kide, eta orain, Rafael Moneok utzitako lekukoa hartu du.

Jon Zumalakarregi gazte ormaiztegiarrak lau margolan jarri ditu eraskugai gizarte etxeko tabernan. Otsailaren 2ra arte egongo dira ikusgai. Irailean ireki zuten Ormaiztegiko erakusketa txokoa

Auzolanean egindako festak dira Garingo sansebastianak. Auzoan geroz eta jende gutxiago bizi da, eta ez dago haurrik. Jaiak baliatzen dituzte Garini bizia eman eta Beasaingo protagonistak bilakatzeko.

Binakako Txapelketa Auzoeta kiroldegian hasiko da, larunbateko jaialdiarekin. Bost partida jokatukodituzte, hiru mailatan. 94 pilotarik eman dute izena, inoizko gehienek

John Dealer & The Coconuts legazpiarrak Rock Party lehiaketan parte hartzen ari dira. Saria Gasteizko kontzertuetan jotzea da. Jarraitzaileen botoak behar dituzte

Asteburuan hasi da Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketa. Txoritegik bigarren egin du Urnietako saioan, eta Danantzakok hirugarren Legazpikoan. Igandean dute hurrengo hitzordua.

Euskal Herriko Mus Txapelketa martxan da dagoeneko, eta hasiak dira herriz herri aurreneko kanporaketak jokatzen. Goierriri dagokionean, Idiazabalen dute aurreneko hitzordua, larunbatean. Legazpin, Arriaranen eta Zaldibian ere, datozen asteetan jokatuko dute.

Erditzearekiko begirune berezia izan dute Zumarragako Ospitalean erditze zerbitzua ireki zutenetik. Poliki aldaketak egin dituzte emakumeari, osasun baldintza berezirik ez badago behintzat, harik eta erditzeko dauden aukera gehienak eskaintzeko. 2012ko azaroan erditze gela berriak inauguratu zituzten, eta orduz geroztik aukera horiek biderkatzeaz gain, baliabideak ere gehitu egin dira.


Urretxu-Zumarraga ikastolak hezkuntzari buruzko hitzaldia antolatu du astearterako. Ekitaldia Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egingo dute, 19:00etan. Mari Jose Lera izango da hizlaria. Psikologia ebolutiboan doktorea da Lera eta ikasleen
The post Hezkuntzaren inguruko hitzaldia Zumarragan appeared first on Otamotz.

Urretxuko eta Zumarragako 500 lagun baino gehiago GI-631 herri opera prestatzen ari dira. Ekainaren 21ean egingo dute, 22:00etan, Gernikako Arbola plazan. Ekitaldia asteazken arratsaldean aurkeztu zuten, Zelai Arizti aretoan, eta
The post Herri operaren abestia aurkeztu dute appeared first on Otamotz.


http://youtu.be/8uPGpn9Dl3g Bukatu dira Legazpiko Santikutz jaiak, eta datorren asteburuan Mirandaolan ospakizunak izango badira ere, atzokoa izan zuten aurtengo santikutzen azken eguna. Asteburuko ekitaldi nagusietako bat, Olaria sarien banaketa eta ezpata dantzarien saioa izan da. Aurten, Legazpiko Musika Bandak jaso du olagizonaren irudia daraman oroigarria. Kepa Urzelai alkateak, bandaren lana eskertu zuen, eta "taldeko kideen gaztetasuna" nabarmentzeko modukoa zela esan zuen; azken urteetan bandaren zuzendari izan den Jesus Castillejoren lana ere goraipatu zuen. Bandak berak eta dantzariek ere saioa egin zuten ondoren; baita larrain dantza herrikoia ere.