Zortzi establezimendu berrik hartu dute elkartearen gidaritza: Oreka belardenda, Uriba, Ness by Esti Garcia, D’Elikatuz – Erro Koop, Vicuña Sport, Maos ileapaindegia, Kirkil eta Josune & Klaude.


Gipuzkoar erako aurresku txapelketa abiatu da asteburuan Legazpin, Sustraiak dantza taldeak antolatutako kanporaketarekin; 8 eta 13 urte bitarteko 59 partaide gazteen artean, zortzi legazpiarrak dira.

Lasterketa beteranoak lau hamarkada beteko ditu, hilaren 26an. Berritasun modura partaide bakoitzak sari bana jasoko du: gazta zati bat eta kamiseta bat. Urritasun funtzionala duten pertsonek ere hartuko dute parte lasterketan

Pasaiako idazleak 'Bertsoaren harria' liburua aurkeztuko du. Joxe Mari Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko antolatutako egitaraua aurkeztu dute Urretxun

Goierri Eskolaren Txilererako Teknikariak lankidetzaren barruan, Hego Ameriketako herrialdeko 19 ikasle haien formakuntza hobetzera etorri dira.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako zortzi finalistek saio borobila osatu dute Lazkaoko Arerian. Bideoan ikusgai da dagoeneko.

Moriarti ekoiztetxearen lanik berrienak 2019ko fikziozko luzemetrairik onenaren Forqué Saria jaso du. Bi aste barru banatuko dira Goya sariak, eta hautagaien artean dago Goenaga, Garaño eta Arregiren filma.

Ostiralean bildu ziren ELA eta patronala baina soluzio ezaren aurrean greba luzatuko dute. Datorren ostiralean bilduko dira berriz ere.

Talde ordiziarrak "garrantzia handia" eman dio etxetik kanpo lortutako azken garaipenari, aurreko postuetan eta "play offetako borrokan" jarraitzeko aukera ematen baitie. Mohamed Aminek debuta egin du lehen taldearekin.

http://youtu.be/pLwNnCZFWJ4
