Albisteak

Beasain aplikazio berria

Beasaingo Udalak herritarrekiko gertutasuna eta informazio gardentasuna ditu helburu. Oinarrizko izapideak egiteko aukera ere izango da.

'Maritxipi eta Amatxo' ipuina kontatuko du Joxemari Carrerek Legazpin

Kontaketa eta liburuaren aurkezpena asteazkenean izango dira, Legazpiko Kultur Etxean ikusgai dagoen 'Motxiladun Haurrak' erakusketaren osagarri

Korrikalarien festa Beasainen

Gema Hernandez eta Hossain Kaanache izan dira 14 kilometroko lasterketako garaileak. Lasterketa mistoa, bestalde, Adrian Pajaresek eta Maite Arraizak irabazi dute.

«Euskara biziko bada, nagusi izango den lurgunea behar du»

Euskal Herri osoko 69 udalerrik osatzen dute UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Horien artean Goierriko sei herri daude: Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo eta Zaldibia. Joan den martxoaren 16an egin zuen urteko batzarra UEMAk, eta Axier Mujika Aramako alkatea zuzendaritzako kide izaten jarraitzeko aukeratu zuten (bi urte daramatza zuzendaritzan). Bere ustez, UEMAk garrantzia handia du euskararen normalizazioan, eta  «euskarak, biziko bada –erdarak bezala–, nagusi izango den lurgunea behar du». GoiBerri aldizkariak elkarrizketa egin dio, eta bihartik aurrera irakurri ahal izango da, osorik.

Goiberri

Aste Santuan 2.000 bat bisitari

Goierri Urola Garaiko Udalen Elkargoko turismo sailak emandako datuen arabera, 2.000 bisitaritik gora hartu dituzte Zumarragako, Urretxuko, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko turismo guneetan. Horietatik, erdiaek baino gehiagok Zumarragako Antioko ermitari bisita egin diote. Oro har, iaz baino gehiago izan dira aurtengo Aste Santuko oporretan Goierri garaiak hartu dituen bisitariak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Berriaren hamargarren urteurrena ospatzeko, antzerkia Beasainen

Duela hamar urte itxi zuten Euskaldunon Egunkaria eta berehala hasi zuten Berria egunkariaren ibilbidea. Urteurren hau ospatzeko Berriak hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditu. Batetik, ostiral honetan hasiko den kultur bira egingo dute, Euskal Herri osoan zehar 32 ekitaldi eginaz.

Ane Arrieta

Zeraingo Otatza sagardotegian kantu afaria antolatu du ZU kantari taldeak

Datorren apirilaren 20an izango da, eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago, astelehenera arte.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa