Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.


Maide Garmendia zaldibiarrak azken jardunaldia eta liga bereganatu ditu

Argixao zentro gerontologikoak 10 urte bete ditu eta aste honetan urteurrena ospatu dute. Matiaren egoitza honek lau area ditu: geriatrikoa, eguneko zentroa, dibertsitate funtzionala dutenena eta soziosanitarioa. Ia 150 egoiliar

Azala: Ixabel Ugarte, 100 urte bete dituen legazpiarraren bizitzako oroitzapenak.
3. orria: Gurea Magra Ormaiztegin bizi den artisaua.
6. orria: Dorleta Armendariz ...

Goieki Garapen Agentziak antolatzen duen Enpresa Ekimen Berrien Sariketako irabazleetako bat da IDDO proiektua. Irailean hasiko dira bezeroei aholkularitza zerbitzua ematen.

(4 lagunentzat)
Hegaluzea 4 pusketa 2 tipulin 2 piper berde 3 tomate Oliba olioa Gatza Sagardo ozpina PrestaketaLehenik tipulina eta ...

Hiru lagun ataundarrek – Joxeluis Gorostizu, Joxerramun Munduate eta Jexux Aizpurua – mila kilometroko opor-txangoa egin dute Danubio ibaiaren sorburutik Viena hiriburura.
...

Lazkaoko Iztueta baserriak ateak zabaldu dizkie gaur bisitariei, bertan behiak nola zaintzen dituzten eta esnea nola egiten duten ikus dezaten. Iztueta baserrikoek, ordea, Porrotx eta Largabista pailazoen laguntza izan dute bisitariei harrera egiterak...

Zaldibiako Santa Fe jaiak azken hondarretan badira ere, herritarrek badute oraindik festarako gogorik. Koadrillen eguna dute gaurkoa, eta eguraldi onak eta festa giro bikainak lagunduta ari dira ospatzen. Eguerdi partean hasi da festa pizten, bertako b...

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak ez du delitu zantzurik ikusi Xabier Iraola alkate ohiaren eta Juan Antonio Garin zinegotzi ohiaren aurka Legorretako Udalak jarritako salaketan, eta ezetsi egin du helegitea. Legorretako Udalaren buru Iraola zen garaian, udal ibilgailu, langile eta ardura zibilentzako kontratatutako aseguruengatik, Legorretako Udalak balizko eragimen-trafiko eta prebarikazio delituengatik salatu zituen Iraola eta Garin. Tolosako Auzitegiak apirilaren 3an kaleratutako epaian bertan behera utzi zuen auzibidea, eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegira helegitea sartu zuen udalak. Orain, ezetsi egin du, eta helegite gehiago jartzeko aukera itxi du. Epaiak dio udaleko ibilgailuen, langileen eta ardura zibilen aseguruak Garinek lana egiten zuen Asegurogintza SL eta 2005etik aurrera Vitalicio etxeekin kontratatzeko prozeduran, Iraola alkateak esku hartzerik izan zuenik ez dagoela frogatuta. “Udal idazkaria arduratzen zen kudeaketa horretaz”, dio epaiak, garai hartako idazkariaren deklarazioan oinarrituta. “Alkateak aurrean jarritakoa sinatzen” zuela gaineratzen du, baina ez zuela hark zein aseguru-etxe hartu erabakitzen parte hartzen. Bestetik, polizak Garinek lan egiten zuen etxeari kontrata zekizkion zinegotziak idazkariarengan eraginik izan zuenik ez da ikusi, epaiaren arabera. Kontratazioa finantza zerbitzu gisa eta “kontratu txiki” bezala hartu behar dela ebatzi du epaiak. Helegitea ezetsi izanaren Gipuzkoako Auzitegiaren autoa (PDFan, gaztelaniaz) Legorretako Udalak Iraola alkate ohiarekin izan zuen Mujuriko bideari buruzko auzia ere atzera bota [...]

EH Bildu koalizioak bizikleta martxa antolatu du, biharko, hauteskunde kanpainan. Lazkaoko plazatik abiatuko da ibilaldia, 12:00etan. Herrian barrena izango da. Euria egiten badu, autoetan joango dira.

XIX. mendean Zaldibiako dantzariek ohitura zuten Iruñeko San Fermin festetara dantza egitera joatekoa. Mendiz mendi, eta oinez, egin ohi zuten bidea, Zaldibiatik Nafarroako hiriburura. Orain berrehun urteko Dantzarien bideari segika, Irungo Kemen taldeak ekimen horixe errepikatuko du asteburuan, taldea sortu zuteneko 40. urteurreneko ospakizunen hasiera modura. Bihar, ostirala, abiatuko dira irundarrak Zaldibiatik, oinez. Iruñera igandean iristeko asmoa dute. Orain bost urte ere ibilbide bera egin zuten.