Parte hartzea handia izaten ari da. 14:00etan %45,7koa zen parte hartzea, duela hiru urte baino bost puntu handiagoa. 20:00ak arte egongo dira hauteslekuak irekita. Denera 2,3 milioi euskal herritar daude bozkatzera deituta, tartean, 54.455 goierritar.


1994n, Joxean Artzek ikuskizun bat egin zuen Urretxu eta Zumarragako Hits&Fits taldeko kideekin; ikuskizunean parte hartu zuten batzuek omenaldia egingo diote

Aroa Saez de Egilaz (Zerain, 2001) Batxilergoko lehendabiziko maila egiten ari da Lazkaon. Ikasketekin batera uztartzen du, baina, bere afizio handienetako ...

Ainhoa Sanzek (Urretxu, 1989) Gipuzkoako kros txapelketa irabazi zuen igandean Lasarten. Mendiko lasterketetan ere parte hartu nahi du eta ‘Gailurra Xtreme’ saioko protagonistetako bat da. Noiz eta nolatan hasi zinen



Aurtengo inauterietan, Gainzuri ikastetxekoek Euskal Jaia landuko dute. Bost urteko ikasleeak joaldunez mozorrotuko dira eta guraso talde bat mozorro hauek prestatzen ari da, ikastetxean bertan. Eskola komunitateko kideak ilusio handiz

Aste Santuko oporrengatik jai egunak hartuko dituztela eta, asteburu honetan ez da zinema emanaldirik izango Ataunen eta Lazkaon. Ataungo Herri Antzokian ostiral, igande eta astelehenetan izan ohi den saioak ez dituzte antolatu, ezta Lazkaoko Arerian e...

Beste proposamenak aho batez onartu zituen udalbatzak, EAJren mozioak, aldiz, eztabaida piztu zuen

Eguraldi txarra egiten badu, Zumarragako Euskadi plazan egingo dituzte ekitaldi guztiak

Beasaingo Bareak merkatari elkarteak denda eta ardo azoka antolatu du hilaren 13 eta 14rako. Ardo azokak azken urteetan izan duen harrera ona ikusita, aurten ere ekimenarekin jarraitzea erabaki dute. Berrikuntzak ere sartu dituzte, ordea. Izan ere,...

Beasaingo Udalak Aberri Eguneko ekitaldietan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Batetik, apirilaren 8an, udaletxeko balkoian ikurrina jarriko dutela jakinarazi dute, eta beste horrenbeste egiteko eskatu diete herritarrei. Bestetik, Independe...

Eremu urdineko aparkaldi mugatua ordu erditik ordubetera luzatzea onartu zuen Ordiziako Udalbatzak joan den astean. Udaltzaingoak egindako txosten batek gomendatzen zuen erabaki hori hartzea. Ordizian eremu urdineko lau gune daude: Gudarien Etorbidea, Ordizia kalea, Joseba Rezola pasealekua –tren geltokiaren ondoko aparkalekua– eta Garagartza plaza ondokoa. Lehen hiruretan aparkaldia luzatzea onartu dute, baina Garagartza plazakoan ordu erdiko aparkaldia mantendu dute, orain arte ondo funtzionatu duela eta. Hilabeteko epea dago erreklamazioak aurkezteko, eta halakorik ez bada, indarrean jarriko dute araudia. Bihar, papereko edizioan, erabaki honi buruzko albiste zabalagoa kaleratuko du Goierriko Hitzak.

Ampo Ordiziak La Vilaren aurka jokatu du asteburuan. Youtubeko mwalkerfitton erabiltzaileak bideo bat osatu du, bi talde hauen arteko partidetan jokalariek izandako borrokaldiekin. Irudiak ez dira partida honetakoak soilik, baina ikusgarriak dira.

Lazkaoko Udalbatzak aurreko astean egin zuen osoko bilkuran hiri hondakinen bilketarako atez ateko sistema jartzearen alde egin du. Bilduko zazpi zinegotziek babestu zuten Ingurumen Batzordearen proposamena; EAJko bostek eta PSE-EEko bakarrak kontra bo...

Hileko lehen ostegunetan emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea deitu ohi du Ordiziako Kimetz emakume elkarteak, baina apirilari dagokiona –bihar izango beharko litzateke– ez dela egingo jakinarazi du elkarteak, Aste Santuko opor...

Jendearen harrerarekin «harrituta» gelditu dira Bertsomovieda lehiaketaren antolatzaileak, zenbat jendek eta talde ezberdinek parte hartu duen ikusita. Bertsoekin loturaren bat zuten ikus-entzunezko lanak aurkeztu behar ziren, eta denera, 26 lan jaso dituzte. Baina jasotako lanen kopuruak ez ezik, sare sozialetan lehiaketa izaten ari den oihartzunak ere harritu ditu antolatzaileak. Iñaki Apalategi bertsolaria da lehiaketa horren antolatzaileetako bat. «Jende askok» parte hartu duela azaldu du; «lehen bertsopaper lehiaketan jasotzen genituenak baino lan gehiago jaso ditugu, eta gehienak taldeka egindako lanak dira, gainera». Hain zuzen ere, hori da gehien harritu dituena, taldeka parte hartu duen jende kopurua, zenbaitetan gainera, talde handiak izan dira. Beraien asmoa, «jendea horren inguruan martxan jartzea» zela azaldu du Apalategik, eta emaitza ikusita, «sorpresa handia» hartu dutela. Arrano elkartetik, bertsopaper lehiaketaren ordez beste zerbait antolatu nahian hasi zirenean, internet, irudia eta bertsoa uztartuko zituen zerbait egitea pentsatu zuten, eta formatuarekin asmatu dutelakoan dago Apalategi. Jasotakoen artean, denetariko lanak daude, batzuek eskolaumeek egindakoak, besteak lagun taldeen artean osatutakoak, eta baita bertsolariek parte hartutakoak ere. Hori dela eta, «oso maila ezberdineko lanak» daude lehiakideen artean. Hori ikusita, ez dute baztertzen aurrera begira maila ezberdinak sortzeko aukera ere. «Denak ezin ditugu saritu, baina aldi berean denei eman nahiko genieke nolabaiteko errekonozimendu bat, lan handia [...]