Albisteak

Elurra mara-mara ari du Goierrin

Neguko Bide Zaintza plana aktibaturik dago eta elur makinak lanean ari dira mendateetan.

Goierriko Hitza

Ormaiztegiko 47. Ziklo-Kros Proban 200 bat txirrindulari bilduko dira bihar

Eguraldi euritsua iragarrita dagoenez, lokatza ziurra izango dela diote antolatzaileek. Izagirre anaiek ez dute parte hartuko. Lur Zufiria ormaiztegiarra kimuetan ariko da

Goierriko Hitza

Mikel Urteaga Azkue: «Zortzi finalistari gaiak jartzea erronka bat da niretzat, eta gogoa dut»

Ez da bertsolaria, baina bertso munduan erabat murgilduta dago Mikel Urteaga (Beasain, 1982), gai jartzaile zein epaile lanetan aritzen baita. Finalesten saioa aurkeztuko du bihar Ordizian.

Maialen Igartua

Iraupeneko Ataungo IV. Raida Iñaki Garmendia zaldibiarrak irabazi du

Iraupeneko Ataungo IV. Raidean Iñaki Garmendia zaldibiarra izan da nagusi. Goizeko hamarretan Ataungo Lauzi-Errekatik abiatu eta gero, helmugara 14:18etan iritsi da. Bigarren  Zarautzeko Fatima Larrañaga sailkatu da. Bera 14:19etan helmugaratu da, e...

Goierriko Hitza

Gazta eta sagardoaren mendia izeneko proiektua aurkeztu dute gaur Zerainen

Zeraingo herriak Gazta eta sagardoaren mendia izeneko proiektua jarri du abian, eta Zerain Dezagun Fundazioak gaur eguerdian aurkeztu du herri museoan. Proiektua gaur egungo merkatuaren azterketa egin ondoren eta turismo arloan gastronomia geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dela ikusita sortu da. Helburu nagusia Zeraingo bi produktu izarrak lotzea da, hau da, gazta eta sagardoa lotzea. Azken batean, Zeraingo herri museoaren osagarri izango den produktu turistiko berria sortu dute, ondare naturala eta ondare kulturala bat eginda. Aurkezpen ekitaldian Zerain Dezagun Fundazioko, Zeraingo Udaleko eta Aldabe Zerbitzu turistikoak-eko kideez gain,  Jon Uriguen Landa Garapen, Berrikuntza eta Turismoko foru diputatua, Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua, Fermin Leizaola etnologoa, Ibon Aburuza Gipuzkoako sagardogile Elkarteko Lehendakari ordea, Unai Agirre Gipuzkoako sagardogile Elkarteko teknikaria, Maria Pui Artzai Gaztako ordezkaria, Zeraingo gaztagileak eta sagardogileak eta  Zeraingo herritarrak izan dira. Proiektu horren bidez, gazta eta sagardoa lotuz eta herriko lehen sektorea eta hirugarrena uztartuz, herriaren garapen sozio‐ekonomikoa indartzea lortu nahi dute zeraindarrek. Hainbat egitasmo Gazta eta sagardoaren mendia proiektuaren barruan hainbat egitasmo daudela eman dute jakitera gaurko agerraldian. Horietako batzuk abian dira dagoeneko; beste batzuk berriz, aurki jarriko dituzte martxan. Martxoaren 1etik hasita, esaterako, ostiral eta larunbat iluntzetan doako autobus zerbitzua jarri dute martxan [...]

Estitxu Imaz

Herrira mugimendua aurkeztuko dute astelehenean

Datorren astelehenean, hilak 19, euskal presoen eskubideen alde lan egingo duen Herrira mugimendua aurkezteko agerraldia egingo dute Ordizian, 19:00etan, udaletxe parean. Ekitaldi berean, Pako Mujika preso ordiziarrak bizi duen egoera salatuko dute. Mu...

Ordiziako Hitza

Zero Zabor taldeak hitzaldia egingo du astelehenean Legorretan

Hondakinen gaia eta atez ateko bilketa sistema jorratuko ditu Zero Zabor taldeak Legorretan, hitzaldi batean. Hondakinek badute irtenbidea izenburupean, astelehenean 19:00etan da hitzaldia, kultur etxean. Legorretako Zero Zabor taldeak antolatu du.

Aimar Maiz

A multzoko lau partida jokatuko dira igandean

Kuadrillen arteko 33. futbol txapelketaren lau partida jokatuko dira igandean, hilak 18. Honakoak dira: Ferro-Meridiano o (12:30); Totzi-Tzulo (14:00); Embiel-Per la Forza (15:30); eta Downtown-KM 39 (17:00). Epaile lanak Arkaitza taldekoek egingo dituzte. Informazio gehiago, hemen.

Ordiziako Hitza

Lodosako ikastolari laguntza eman diote Andramendik eta udalak

Beasaingo Udalak eta Andramendi ikastolak dirulaguntza eman diote une zailak pasatzen ari den Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolari. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren laguntzarik ez du jasotzen, eta aurten, Eusko Jaurlaritzatik eta Espainiako Gobernu...

Beasaingo Hitza

Julen Sainzek argazki erakusketa irekiko du gaur Altarten

Julen Sainz ordiziarrak natura argazkiekin osatutako argazki erakusketa zabalduko du gaur, 19:30ean, Altamira auzoko Altarte elkartean. Asteburuetan 12:00etatik 13:30era bisitatu ahal izango da erakusketa, eta astean zehar bilduma ikusi nahi duenak elk...

Ordiziako Hitza

Mari Paz Martin: «Euskara erabiliz disfrutatu egiten dela transmititu behar dugu»

Atzera begiratu eta etorkizunean zein norabide hartu behar den pentsatzeko garai aproposak izaten dira urteurrenak. Beasaingo udal euskaltegiak, aurten beteko ditu 25 urte. Mari Paz Martin (Irun, 1957) hasieratik ari da euskaltegian lanean, eta orain zuzendari kargua hartu du. Udal euskaltegia martxan jarri zenetik zaude bertan lanean. Nolakoa izan zen hasiera hura? 1987an sortu zen udal euskaltegia. Oposaketa egin eta lau irakasle hasi ginen, eta geroztik hemen ari gara. Sartu ginenean, udaletxeko lokalean zegoen euskaltegia, eta lokala diot, besterik ez zegoelako, lokala, mahai bat eta lau aulki. Eta han hasi ginen lanean. Urteak pasa dira, bai. Herrian nabaritzen al zen euskaltegi baten beharra? Gu sartu ginenerako aurreko lan hori eginda zegoen. Ordurako AEK ere bazegoen Beasainen, baina nonbait udalak pentsatu zuen zerbitzu hori eskaintzea. Zerbitzu publiko moduan sortu zen, udalarekin koordinatuta. Guretzat garrantzitsua da hori, udalaren zerbitzu bat gehiago garelako, eta koordinazio hori beti egon izan da. Hor dago euskara plan bat, kultura eta euskara saila, eta hor markatutako ildoen arabera eskaintzen dugu gure zerbitzua. Hasierako garai hartatik hona, ikasleen motibazioa aldatu al da? Bai, desberdina da hasieratik. Beti izan dira oso pertsona motibatuak, gustoz ikasten zutenak, eta beste batzuk gehiago lanari begira ikasten zutenak. Hori urteekin batera aldatzen joan [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa