2010/11

Sinadura bilketak eta elkarretaratzea biolentzia sexistaren aurka

Gaurko sinadura bilketak eta elkarretaratzea daude antolatuta. Ostiralean bi hitzaldi izango dira eta larunbatean Eraldatzenek antolatuta eskualdeko VIII. berdintasunari buruzko foroa.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

”Beldur barik” kanpaina aurkeztu dute

Euskal Autonomia Erkidegoko 47 udalerrik egin dute bat, azaroaren 25aren testuinguruan antolatu den ''Beldur barik'' kanpainarekin; Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko udalek...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Martxan da Ostadarren 27. Mendi Astea

Aurten lehendabiziko aldiz egi dira argazki rallyak, bat helduei eta bestea gaztetxoenei zuzenduta; hamalau eta hamar lan jaso dira bakoitzean, hurrenez...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hiri hondakinen kudeaketari buruz emandako parte hartze prozesuaren ondorioak aurkeztuko dituzte bihar, azaroaren 24a, Ormaiztegin

Ormaiztegiko Udalak hiri hondakinen kudeaketa ereduen inguruko hausnarketa prozesua du abian jarrita eta bihar (azaroaren 24a)  parte hartze prozesuaren ondorioak aurkeztuko dituzte udaletxeko areto nagusian 19:00etan. Orain arte hiru bilera egin ditu...

Estitxu Imaz

Segurako Txanbolinpe lagun taldeak bidaia antolatu du Bartzelonara

Txanbolinpe lagun-taldeak Bartzelonara bidaia antolatu du Bartzelonaren eta Realaren aurkako partida ikusteko helburuarekin. Abenduaren 11an irtengo dira Seguratik. Hotelean gaua pasatu eta partida ikustera joango dira eta abenduaren 12an itzuliko d...

Estitxu Imaz

Araman aukeratu dituzte 2011ko egutegirako argazkiak

Araman uraren inguruan burutu duten sentiberatze kanpainaren barruan argazki lehiaketa ere egin dute, eta Marijo Olazabalek ateratako Zuhaitzak, urak eta zeruak bat egiten dutenekoa izeneko argazkiak irabazi du, herritarrek boto bidez hala ebatzita. 1...

Goierri Ekialdeko Hitza

Haurrentzako hainbat ekintza antolatu dira Gabonen atarian

Otamotz.com XXII. Krisma eta idazlan lehiaketetan parte hartzeko epea abenduaren 3an itxiko dute kultur etxeetan.

Goierriko Hitza

Beasaingo Olano harategiak irabazi du Gipuzkoako XII. Odolki Lehiaketa

Goierrin gelditu dira Gipuzkoako XII. Odolki Lehiaketako sari nagusiak. Beasaingo Olano harategiko estekiek jaso dute lehen saria. Haren atzetik gelditu dira Jose Mujika ordiziarra eta Iñaki Campos ormaiztegiarra. Gipuzkoa osoko 21 harakinek aurkeztu dituzte odolkiak lehiaketara. Epaimahaiak, sei aukeratu ditu finalerako, eta hauen artean ere, goierritarrak izan dira nagusi. Joxe Manuel Olano “gustora” agertu da saria jasotzerakoan. “Orain arte falta genuen lehiaketa bakarra hauxe zen”. Bera beasaindarra izanda, bere herriko lehiaketa du maiteena, baina “hau irabazteak ere ilusio handia egin digu, batez ere amari”. Odolkiak egiterako garaian sekretu berezirik ez duela dio beasaindarrak. “Produktu freskoak eta kalitatekoak erabiltzea, besterik ez”. Iker Huizi Gipuzkoako harakinen ordezkariak azaldu duenez, Gipuzkoako lehiaketa izatea, “odolkia egiteko moduari” dagokio. Izan ere, “hemen ezagutzen dugun odolkia, barazkiekin-eta egiten dena, batez ere Gipuzkoan egiten da”. Lurralde honetatik kanpo, “arroza-eta nahasten dizkiote, ez da odolki mota berdina”. Aurten parte hartu duten 21 harakinen artean, gehienak Goierrikoak baziren ere, Orio, Zarautz, Aia, Tolosa eta Villabonakoek ere parte hartu dute. Goierriko herrien artean berriz, Beasaingo 4 harakin aurkeztu dira, baina Ordizia, Zumarraga, Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso, Zaldibia eta Ataungoek ere parte hartu dute. Sailkapena: Olano harategia (Beasain)       64,5 puntu Mujika harategia (Ordizia)      61 puntu Iñaki Campos (Ormaiztegi)     55,5 puntu Fernando Salegi (Zumarraga) [...]

Arkaitz Apalategi

Segurako Zerkalde kalea berritzeko Foru Aldundiak milioi bat euroko diru laguntza emango dio Segurako Udalari

Zerkalde kalea zaharberritzeko lanek 1,8 milio euroko aurrekontua dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak milioi bat euroko diru laguntza emango dio Segurako Udalari eta Eusko Jaurlaritzak berrehun mila euro jarriko ditu. Gainerakoa, kostuaren %25a, Segurako Udalak ordainduko du. Joan den ostiralean, Markel Olano Ahaldun Nagusiak eta Maixabel Telleria Segurako alkateak hitzarmena sinatu zuten Segurako udaletxean. Bertan ziren bestea beste, Mikel Areizaga Segurako Udaleko zinegotzia eta Juanma Saez Segurako udal arkitektoa ere. “Azterketa sakona» Markel Olanok aipatu zuenez, Segurako Udalari milioi bat euroko diru laguntza emateko erabakia hartu aurretik, Foru Aldundian «azterketa sakona» egin zuten. Bereziki, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailetik sustatu dute Zerkaldeko proiektua, Olanoren hitzetan «Segura, Gipuzkoa osoan dagoen Erdi Aroko hirigunerik esanguratsuena eta garrantzitsuena dela pentsatuta». Lehentasuna Segurako hirigune historiko-artistikoa, Monumentu Multzoa izendatuta dago 1996az geroztik. 1999an Diputatuen Kontseiluak Segurako Monumentu Multzoa babestu eta zaharberritzeko Plan Berezia onartu zuen. Azken urteetan, Segurako herrigunean hainbat lan burutu dira: Kale Nagusia eta Zurbano kalea berritu dituzte, San Joan egoitza eta bere ingurunea, frontoi zaharra eta karkaba zaharberritu dituzte eta zenbait aparkaleku ere sortu dute. Maixabel Telleria Segurako alkatearen arabera «oraindik egiteko asko egon arren, Zerkalde kalea berritzeari ezinbesteko lehentasuna eman diogu». Lan horiek herrigune barruan oinezkoei lehentasuna emateko, herriguneko trafikoa ordenatzeko, aparkalekuak [...]

Estitxu Imaz

Sarean da dagoeneko Otamotzen 161. alea

Etxeetan bihar hasiko da Otamotz herri aldizkariaren banaketa. Aurretik begiratu bat eman nahi izanez gero, dagoeneko sarean duzue irakurgai.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Errezil sagarra, bikaina eta ugaria Gabirian

Atzo, igandea, ospatu zen Gabirian errezil sagarraren eguna. Hamargarren urtez lehiaketa egin zen, herriko 16 baserritatik aurkeztu zituzten bina saskikada sagarrekin. Bestetik, seigarren aldiz sagar-goxo edo menbrilu lehiaketa ere izan zen. 15 partaid...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Asiar liztorraren etorrerak kezka sortu du Gipuzkoako erlezainen artean

Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak (GEE) prentsa aurreko agerraldia egin du gaur, asiar liztorra Hego Euskal Herrira ere iritsi direla eta duten kezka agertzeko. Erlezainak beldur dira, Ipar Euskal Herrian eta Frantzian gertatu den bezala, hemengo erlauntzetan ere kalte handiak eragin ditzakeela eta. Izan ere, Vespa Velutina liztorrak, erlauntzetara sartu eta erleak jaten ditu. Dagoeneko, Irun, Hondarribia eta Oiartzun inguruan aurkitu dute espezie hau. Bordeleko portura itsasontzi batean etorri zela uste dute, eta Frantzian eta Ipar Euskal Herrian asko zabaldu da orain arte. Egoitz Galartza GEEko albaitariak azaldu duenez, asiar jatorriko liztor honek “33 milimetro ditu, ia erabat beltza da eta hori eta laranja koloreko segmentuak” ditu. 4 eta 6 metro arteko zuhaitz eta teilatupeetan egiten dituzte kabiak, eta bakoitzean 1.800 bat liztor egon daitezke. Bere elikagai nagusia erle arrunta da, eta bi astetan, erle kolonia oso bat akabatzeko gai dira. Hau ikusita, “neguan kolokan egon liteke erleen hazkundea, eta honek ondorio ekonomikoak eta ekologikoak izan ditzake”. Etor litekeenaren aurrean, neurriak hartzea erabaki du GEEk eta horretarako, Ipar Euskal Herriko eta Frantziako elkarte eta erakundeekin harremanetan jarri dira dagoeneko, hango esperientziak ezagutu eta aurre nola egin dioten jakiteko. Momentuz, bi neurri hartuko dituzte. Batetik, liztor hauek harrapatzeko tranpak jarriko dituzte. Bestetik, aurkitzen [...]

Goierriko Hitza

Oilasko plater onenaren bila

Otamotz.com Ostiralean egin zen gaztetxoei zuzendutako XV. sukaldaritza lehiaketan 84 gaztetxok hartu zuten parte. Aurten prestatu beharreko platera oilaskoa arrozarekin izan da.

Goierriko Hitza

Jexuxmari Lasak irabazi du 2. mailako Euskadiko Aizkora Txapelketa

Legorretako aizkolari Jexuxmari Lasa da atzodanik 2. Mailako Euskadiko aizkora txapeldun. Donezteben (Nafarroa) atzo, ostirala, jokatutako finalean minutua eta 54 segundoko aldea atera zion bigarren sailkatutako Oihan Larretxeari. Lasak lehen titulua d...

Goierri Ekialdeko Hitza

Ataungo argazki rallyko sariak bihar emango dituzte

Urriaren 3an Ataunen izan zen argazki rallyko sari emateko ekitaldia bihar, larunbata, eguerdian egingo dute. Ataungo Udalak zazpigarren aldiz antolatu du aurten argazki lehiaketa. Egun hartan atera eta aurkeztutako argazkien aukeraketa egin ondoren, b...

Goierri Ekialdeko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa