
Urriaren 23an San Prudentzio auzoan erre zen Fideletxeko bizilagunentzat dirua biltzeko aurreneko ekitaldia gaur, ostirala, egingo dute Lazkaon. Musika, dantza eta bertso ikuskizuna izango da, eta herriko nahiz eskualde mailako 11 taldek parte hartuko ...

Aramako Udalak bilerarako deia egin die herritar guztiei, datorren asteartean, azaroak 23, 19:30ean udaletxeko batzar aretoan. Hiri Antolamenduko Plana berritzeko prozesuan murgilduta dago udala, eta Luque-Aseginolaza arkitekto taldeak prestatu duen le...

Mendebaldeko saharar herriaren aurka Marokoko gobernuak burututako ekintzak salatzeko mozioa onartu du Ormaiztegiko udalbatzak. Erabakia aho batez hartu dute talde politiko guztietako hautetsiek. Horrenbestez, Ormaiztegiko Udalak saharar herriari elkartasuna adierazteaz gain, Marokok eta haren “bazterketa politikak” saharar herriaren giza eskubideen aurka egiten dituen “urradura larriak”salatu nahi ditu. Marokoko agintariei manifestari “baketsuen” aurkako “ekintza basatiak” berehala amaitzeko eta saharar herriaren aurkako “errepresio gero eta gogorragoa” bukatzeko eskatu diote. Saharar herriari berriz, babes osoa adierazi nahi diote eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari “gure eskuetan dagoen guztian” laguntzeko konpromisoa berretsi dio Ormaiztegiko Udalak “saharar herriak askatasuna lor dezan”. Bestalde, Europar Batasunari Marokoko Erresumarekin duen Bazkide Akordioa bertan behera uzteko eskatu diote “giza eskubideen 2. artikuluan ezartzen dena urratzen baitu”. Nazio Batuek, Europar Batasunak eta espainiar Estatuak berriz, “indar okupatzailea, Maroko” saharar herriaren autodeterminazio eskubidea garatzera behar dezaten nahi du Ormaiztegiko udalbatzak. Azken gertakarien harira, Marokoko erakunde guztiekin dituen harremanak etetea erabaki du eta herrialdean dauden Marokoko ordezkariei erabaki horren berri ematea. Euskal Herriko hainbat erakunderi neurri berak har ditzaten ere eskatuko die. Udal osoko bilkuran adostutakoaren arabera, Ormaiztegiko udaletxean Saharako bandera jarriko dute dolu-xingolarekin eta gaur arratsaldeko zazpietarako berriz, kontzentrazioa deitu du Ormaiztegiko Udalak. Udaletxearen aurreko aldean bilduko dira, Marokoko gobernuaren jarrera salatzeko [...]

Otamotz.com • Butak 21ek gaurko proposatutako filmak Ahmad izeneko emakume bat du protagonista. Almanian bizi eta ezkonduta, banandu ostean bere sorterrira itzuliko dena....

Emakumeen aurkako indarkeriaren «egoera larria» dela eta eguneroko berriek egoerak ez duela hobera egin adierazten dutela gogoratu dute Iñaki Dubreuil Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate zinegotziak eta Kristina Altuna gizarte hezitzaileak. Emakumeen...

Otamotz.com • 2011 urteko denboraldiari begira zehaztu beharrekoak eztabaidatzeko bilera deitu du Urola Asirauto Plazaola Triatloi Taldeak gaur arratsalderako.

Larunbatean hogei urte beteko ditu Asmube emakumeen elkarteak, eta urteurrena ospatzeko jaialdia egingo dute bihar, 18:30ean hasita Igartza jauregian. Elkarteko kideei eta arduradunei ongi etorria egin ondoren urte hauetan elkarteko bazkideek, zuzendar...

Santa Zeziliaren omenez Tobera musika eskolakoek bi kontzertu antolatu dituzte ohiko moduan. Ostegunean azaroaren 18an zegamarren txanda izango da. Arratsaldeko seietan herriko plazatik abiatu eta kalejira egingo dute Tobera musika eskolako trikitilari...

Otamotz.com • Lehendabiziko hiru urteetan antzerki asteak antolatu badituzte ere, aurten bi eguneko topaketak izango dira. Otxarkoagako Beti Gazte izango da talde gonbidatua.

Bi taldetan banatuta 120 herritarrek parte hartuko dute Beasaingo aparkalekuen inguruko hausnarketa prozesuan. Sexua, adina, bizitokia, eta Beasainen ibilgailua erroldatuta duten edo ez kontuan hartuta osatu dute Prospektiker enpresakoek hausnarketa pr...

