2011/1

Gaur da antzerki bonoa erosteko azken eguna

Aurten guztira 9 antzezlan ikusteko aukera izango da abendura bitartean. Bi bono mota erosteko aukera dago, denboraldi osorako bata eta euskarazko...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

CAF eta Irizar enpresek kontratuak eskura ditzateke Arabian

CAF eta Irizar enpresetako arduradunak Arabiar Emirerri Batuetako Union Railway enpresako presidente Nasser Alsowaidirekin elkarrizketatu dira Abu Dhabin. Elkarrizketa horretan kontratu bana negoziatu dute Beasaingo eta Ormaiztegiko enpresa buruek. ...

Eskeine Legorburu

Musika eta umorea uztartzen dituen saioa eskainiko du The Graffiti Clasics taldeak

The Graffiti Clasics taldeak eskainiko du Antzerki Garaia zikloko bigarren ikuskizuna. Ostiral gaueko 22:15ean izango da, Ordiziako herri antzokian. Talde britainiar honek, musika eta umorea nahasten ditu 16 cuerdas con mucho ritmo lanean. Itxuraz, ohiko harizko laukotea ematen dute, baina eskenatokira igotakoan, euren instrumentuak jotzeaz gain, abestu, antzeztu eta dantza ere egiten dute, koreografia bereziak sortuz. Laukote klasikoen errepertorioa XXI. mendera egokitu dute, beti ere, umorearekin eta moldaketa bereziak eginez. Duela 15 urte sortu zen The Graffiti Clasics taldea eta mundu osoan zehar eskaini dituzte emanaldiak. 2007an, “Spirit of the Fring” saria jaso zuten Edimburgoko Nazioarteko Jaialdian. Bakarka nahiz taldean, partaide guztiek talentu handia erakusten dute saio bakoitzean eta ikuspuntu originala ematen diote pieza eta moldaketa bakoitzari. Musika eta umorezko antzezlanak gustoko dituztenek, ostiral hauean izango dute hitzordua, Ordiziako herri antzokian. Sarrerak, lehiatilan bertan erosi ahal izango dira.

Goierriko Hitza

Plan berezia onartuko dute bihar eta lanak apirilean hasiko dituzte Antion

Interpretazio zentroa egiteko plan berezia onartu behar zuen erakundeak txostena eman zuen herenegun.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Sukaldaritzan lepo eta beste tailerrak bete ezinik daude

Gaur amaitzen da Zelai Arizti kultur etxeak eskainitako tailerretan izena emateko epea; harreran apuntatu daiteke nahi duena.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Auto elektrikoen Ataungo alokairu zerbitzua orduko bi euro kostatuko da lehenbiziko bi orduetan

Ataunen gaur eguerdian inauguratu dute agintariek auto elektrikoen alokairu zerbitzua, San Martin auzoan. Bost ibilgailu daude oraingoz erabilgarri, eta gaurtik aurrera alokatuta erabili ahalko dituzte ataundarrek. Lehenbiziko bi orduetan orduko 2 euro kostatuko da alokairua, eta zenbat eta denbora gehiagorako erreserbatu orduan eta gehiago igoko da kostuaren proportzioa. Erabiltzaileek izena eman behar dute lehenbizi Ataungo udaletxean, B1 motako gidabaimena eta kontu korronte zenbakia aurkeztuta. Sarecar txartel magnetikoa jasoko du erabiltzaileak. Autoa erreserbatzeko bi modu daude:  Intxaurrondo etxe-multzoaren alboko aparkalekuan bertan dagoen makinan, edo Internet bidez (www.sarecar.net). Hartutako egun-orduetan eta denborarako balio izango du erreserbak. Aparkalekuan kargatzen egongo diren bost autoetako bat hartu ahalko da, aurreko kristalaren pareko irakurgailuan pasatuta. Kargagailuaren kablea kendu eta maletategian jaso behar da. Autoak giltza kontaktuan edukiko du. Gehienez 144 kilometro egin ahalko dira autoarekin, bateriaren kargak dirauena. Kotxea uzteko urrats guztiak errepikatu behar dira alderantziz: giltza kontaktuan utzi, argindar sarean kargatzen jarri, atea itxi eta erabiltzailearen txartela kotxearen irakurgailutik pasatu, erabilera bukatu dela baieztatzeko. Prezio tarifa hauxe ipini du Sarecar etxeak, alokairu zerbitzua kudeatuko duenak: Ordubete: 2 euro. 2 ordu: 4 euro. 3 ordu: 7 euro. 4 ordu: 10 euro. 5 ordu: 14 euro. 6 ordu: 18 euro. 7 ordu: 23 euro. 8 ordu: 28 [...]

Aimar Maiz

Antio ere Fitur-en izango da

''Gipuzkoa Berdea'' markarekin aurkeztuko da Fiturren Urola Garaia eskualdea eta Eusko Jaurlaritzak jarriko duen standean izango du lekua hilaren 19tik...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Immigranteei laguntzeko bulegoa ireki du Bategitek Beasainen

Immigranteekin lan egiten duen Bategite elkarteak etorkinei laguntzeko bulegoa ireki du Beasaingo Kale Nagusian. Bulegoaren helburua informazioa ematea izango da, hala, ikasketei buruz, senideak Euskal Herrira ekartzeko jarraitu beharreko pausoei buru...

Eskeine Legorburu

Emakume alargunek hitzaldia emango dute Ordizian hilaren 18an

Euskal Herriko Alargunen Federazioko kideek hitzaldia emango dute hilaren 18an Ordiziako Barrena kultur etxean, 18:30ean. Elkarte horrek 30 urte baino gehiago daramatza lanean emakume alargunen eta haien ingurukoen eskubideen alde. EAEn 13 elkarte daud...

Ordiziako Hitza

Urteko lehen hiruhilabetean kaleratuko du CAFek Oaris abiadura handiko trena

Abiadura handiko Oaris trena egiten amaitu du CAFek Beasaingo lantegian. Proba fasean dago oraindik trena, baina aurtengo lehen hiruhilabetea amaitu baino lehen kaleratuko duela iragarri du tren ekoizle goierritarrak. Oaris trena CAFen garatutako proie...

Eskeine Legorburu

Olaberriko taila ikastaroan biharko apuntatu behar da

Egurra lantzeko eta tailaketak egiten ikasteko kurtsoa antolatu du Olaberriko Udalak. Urtarrilaren 18an hasiko da behar beste jendek –zortzi lagun gutxienez– izena ematen badu. 30 orduko iraupena izango du kurtsoak, eta eskola-saioak astearteetan 1...

Aimar Maiz

Gabon eske eta dendak emaitza «bikaina» utzi dutela esan du Ataungo AAMk

Ataungo AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Eguberrietan burutu dituen ekimenek emaitza «bikaina» utzi dutela jakinarazi dute ohar batean. Gabon egunean eta Urte Zahar egunean kantu eskean ibili zen talde bat, eta aurten bigarrenez materiala eta elika...

Aimar Maiz

Almitzak pilota eta trontza desafioa prest du, pilotariek ere materiala aukeratuta

Herenegun hautatu zituzten pilotak Mikel Goñik eta etzi aurkari izango dituen Zumalde eta Irastortza bikoak, eta iragarritako egiturari eutsita, dena prest dauka Almitza sega elkarteak larunbat arratsaldean Zaldibian jokatuko den kirol erronken ikuskizunerako. Pilota partida eta trontza saioa izango dira jaialdiaren ardatza, bertsolariekin eta ikus-entzunezkoarekin osatuta. Aurreko astean trontzalariek egin zuten zeregina herenegun pilotariek errepikatu zuten Resti pilotalekuan. Mikel Goñi nafarrak herriko bi gazteri egingo die aurre lau t’erdian, bat biren aurka. Sasipilotari txapelketan 2009an finalista izan ziren Harri Zumalde eta Xabier Irastortza saiatuko dira Goñi menderatzen. Aukeraketa baliatuz saiotxo bat egin zuten hiru pilotariek. Nafarraren joak eta kokapenak, nahiz lau t’erdian aritu, koska bat gorago segitzen duela ikusi zen. Bizitasunez eraso beharko diote zaldibiarrek Goñiri. Alde bakoitzak bina pilota aukeratu zituen, pisuan 100 gramo ingurukoak. Zaldibiarrek Iparraldeko Punpa pilotagilearenak ekarri zituzten; bote handi samarrekoak izan, ordea, eta azkenean Goñiren sortatik hautatu zituzten denek pilotak. Lau t’erdiko arauetara jokatuko dute, sakea bost koadrora dela. Pilota ikuskizunaren atzetik aurten berrikuntza den trontza saioa etorriko da. Emakumezkoetan Euskal Herriko txapeldun diren Lurdes Intxausti idiazabaldarra eta Josune Gorostidi gazteluarra batetik, eta herri mailan jarduten duten Xabat Garmendia eta Eneko Aristi bestetik ariko dira. 45 ontzako pago enborrari hamar korte egin beharko dizkiote. Jaialdia [...]

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa