
Ampo Ordiziak 45 eta 27 irabatzi zion atzo Sanitas Alcobendas taldeari. Urteari hasiera borobila eman diote honela ordiziarrek, hiru partida jokatu eta hirurak irabazi baitituzte. Atzokoa aldapa gora jarri zen etxekoentzat lehen minutuetan, Gracoren zigor kolpearekin. Berehala etorri zen etxekoen erantzuna, eta Grende eta Tudelaren entsegu banari esker, hamargarren minuturako 12 eta 3 aurretik ziren. Handik aurrera etxekoen nagusitasuna erabatekoa izan zen. Atsedenaldira joan aurretik, beste hiru entsegu egin zituzten ordiziarrek, bat Fishek eta bi Tudelak. 33-15 aurretik zirela joan ziren aldageletara. Bigarren zatia parekatuagoa izan zen. Bisitariek ez zuten etsi eta bonusaren bila atera ziren, baina Freemanen entseguak aldea handitu zuen etxekoen alde. Mc Intayre izan zen madrildarren erasoko gizonik garrantzitsuena eta 60. minutuan entsegua egin zuen. Hurrengo jokaldian ordea, Tudelak beste entsegu batekin erantzun zion. Partidaren ondarrean, Mc Intayrek madrildarren laugarren entsegua lortu zuen, eta ondorioz, baita bonusa ere. Alcobendas jaitsiera postuetan dago, eta urrearen balioa zuen puntu horrek. Lau entsegu lortu bazituzten ere, Ampo Ordiziaren nagusitasuna erabatekoa izan zen; 45 eta 27 irabazi zuten. Etxean hiru partida jokatuta hasi dute urtea, eta hirurak irabazi dituzte gainera. Datorren astean atsedena Datorren asteburuan merezitako atsedena izango dute ordiziarrek. Taldetik azaldu dutenez, datozen bi asteak, hilaren 30ean Bera Beraren kontra [...]

Etxeetako sarrailak giltzaz ixtea gomendatu dute, besteak beste, giltzaz itxi gabeko ateak ''minutu batean irekitzen'' dituztelako.

Bonba egunarekin ari dira ospatzen ordiziarrak Gaztetxearen 25. urteurrena, gaur betetzen baitu merde laurdena. Gernikako akordioari atxikimendua emanez hasi dute eguna eta goizaldera arte jarraituko dute, gaurkoa baita urte osoan zehar antolatuko dit...


Ampo Ordiziak hirugarren partida jarraian jokatuko du igandean Altamira zelaian. Sanitas Alcobendas talde madrildarraren aurka neurtuko dituzte indarrak Axio Arañak eta Jim Dixonek zuzentzen dituzte mutilek. Bientzako da garrantzia handiko partida. Or...

Eskualdeko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin, eskualde mailako merkataritza bulegoa jarri dute martxan Goierri behean. Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzei esker urte betez gutxienez lanean arituko da bulegoa, herri handi zein txikietako merkatari guztiei dinamizazio lanak egiten laguntzeko. Eskualde mailako bulegoaren bidez proiektu berriak gauzatzeko merkatariek eta ostalariek jarraitu behar dituzten pausoak zein diren azaldu, laguntza juridikoa eman, diru laguntzak eskatzeko zer egin… azaldu zaie. Orain arte Beasaingo Bareak elkarteko teknikari izan den Zezilia Herrador arduratuko da lan horiek guztiak egiteaz. Bareak elkarteak martxan jarritako proiektua da, eskualde mailan gainontzeko elkarteekin eta merkatari eta ostalariekin “batera eta elkarrekin” airtzeko nahia izan baitute hasieratik beasaindarrek. Goierri mailako proiektu berriarekin bat egin du Lazkaoko merkatari elkarteak ere, eta eskualdeko gainontzeko herri txikietako merkatariekin ere hasi dira lanean. Ordiziako Ordizian elkarteak berriz, proiektuarekin bat ez egitea erabaki du. Proiektuak Goiekiren eta Dendartean erakundeen babesa izan du, eta bulego berria Goiekin egongo da. Bareakek merkataritza mapa kaleratu du Bareakek elkarteko bazkide diren denda, taberna, jatetxe eta gainerakoak biltzen dituen mapa kaleratu du. Dagoeneko bazkide diren denda eta tabernetan eskuragai daude mapak eta horietan bazkide bakoitzaren datuak eta kokapena agertzen dira: telefono zenbakia, helbidea, email helbidea… Mapa honen bidez kontsumitzaileek etxetik jakin ahalko dute zerbitzu bakoitza non dagoen [...]

Beste urte batez pilates ikastaroa antolatu dute Altzagan Udalak eta Kutxak. Duela bost-bat urte hasi ziren gorputzaren oreka, kontzentrazioa eta arnasketa lantzeko metodoaren ikastaroak ematen, eta erantzun ona izan du. Orain arte 12 bat lagun bildu i...

Urtarrilaren 4an Ordiziako Gaztetxearen aurrean hainbat gaztek egindako agerraldian iragarri zuten urte berezia izango dela 2011. urtea herriko gazteriarentzat. Ez da gauza makala gaur egungo egoera soziopolitikoan gaztetxe bat 25 urteko jardunera ailegatzea, baina Ordiziakoren kasuan «indarrez eta ilusioz» heldu diote urteurrenari gaur egun bertan ibiltzen diren gazteek, eta baita haien bueltan mugitzen den beste hainbat lagunek ere. Joan den asteburuan kantu afaria egin zuten, eta presoen eskubideen alde Bilbon egin zen nazio manifestaziora joateko deia ere egin zuten. Urteurrena ospatzeko lehen ekitaldi nagusia etzi egingo dute, Bonba eguna! izenaren pean. “Berez, asteburu honetan beteko lituzke 25 urte gaztetxeak, baina ekitaldiak asteburu bakarrean pilatu ordez, urtean zehar banatzea erabaki du”, zehaztu du Urko Ruiz de Apodaka urteurrena antolatzeko osatu den batzordeko kideak. Bazkaria eta kontzertuak Egitarauari eguerdian emango diote hasiera. Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek Gernikako akordioa babesteko deitua duten ekitaldian parte hartuko dute gaztetxeko kideek. Horren ondoren gaztetxeko panpina aurkeztuko dute, 13:30ak aldera, eta triki-bertso poteoaren ondoren Plaza Nagusian egingo dute bertsolariek girotutako bazkaria, 14:30ean. Gauean Deaf Squad eta Steel Knucles taldeek kontzertua joko dute. Baina horren aurretik, bihar gauerako ere ekintzak antolatu dituzte. Mus eta pin-pong txapelketak izango dira, eta parte hartu dutenei gogorarazi nahi diete 22:00etarako [...]


Korrika egitea gogoko duten hainbat beasaindar elkartu eta Usurbe Atletismo Taldea sortu dute. Helburua, korrika egiten duten herritarrak batu eta guztien artean talde bat sortzea. Bealak izena jarri diote taldeari: Beasaingo Lasterkariak. Orain...

Gazte goierritar batek Abiadura Handiko Trenaren aurka egiteagatik jasotako isuna ez ordaintzeagatik etxeko arrestoan egon beharko du urtarrilean zehar. Gazte honi elkartasuna adierazteko eta AHTko «isunei intsumisioa» adierazteko, hainbat ekintza...

Ostadar Mendi Taldeak antolatuta, 1936an Altxamendu Nazionala eman zenean Nafarroako erreketeek Ataunera sartzeko egindako ibilbidea errepikatuko da igande honetan.

Zegama-Aizkorri mendi maratoia aurten maiatzaren 29an egingo dute eta bihartik (urtarrilak 12) urtarrilaren 28ra bitartean eman ahal izango dute interesatuek izena. Aurreinskripzioa egiteko www.zegama-aizkorri.com webgunean jarriko duten izen-emate orria bete behar da. Telefonoz edo posta elektronikoz egiten diren eskaerak ez dituzte onartuko. Zegamako maratoiaren arautegian finkatutako baldintzak betez gero, 18 urtetik gorako atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera, baina antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurten 450 lagun onartuko dituzte guztira. «Maila honetako frogek dakartzaten konpromisoak kontutan izanda», antolakuntzak partaide guztien artetik 100 dortsal erreserbatuko ditu konpromiso horiei erantzuteko. Ekitaldi guztietan parte hartu duten korrikalarien eta azken bi ekitalditan denborarik onenak lortu dituzten korrikalarien presentzia bermatzeko, antolakuntzak beste 125 dortsal gordeko ditu, korrikalari horientzako. Geratzen diren dortsalak, 225 guztira, zozkatu egingo dituzte. Zozketa otsailaren 25ean egingo dute Zegamako udaletxean. Alberto Aierbe maratoiko Zuzendari Teknikoak jakitera eman duenez, batzuk ez dute sekula zorterik izan zozketan eta mendi maratoian parte hartu ezinik geratu izan dira behin baino gehiagotan. Horri konponbidea eman nahian, aurten zozketa egiteko unean fideltasuna sarituko dute. Hau da, aurtengo zenbakiaz gain, lasterkari bakoitzak zozketan parte hartu duen urte bakoitzeko beste zenbaki bana egokituko zaio. Behin zozketa egin eta hurrengo egunean, dortsalen zerrenda beraien webgunean agertuko da: www.zegama-aizkorri.com-en, [...]

Eraldatzen Emakumeen Aldeko Elkarteak bi hitzaldi egingo ditu etzi arratsaldean Legazpin. Azaroan hasi zuten Aniztasunetik berdintasuneratz, Biolentzia sexistari, Stop! izeneko zikloari amaiera emango diote bi saio hauekin. 16:00etan eta 18:00etan egin...