
“Helburu hezitzaileak dituen aisialdia eskaintzen du Aisihezi elkarteak” 2010eko ekainean sortu zuten Nerea Manzisidor eta Alazne Elortza beasaindarrek Aisihezi aisialdi elkartea. 7 lagun ari dira lanean. Momentu honetan, Beasaingo Txelotxe eta Berritsu ludotekak, Eizu Gaztelekua eta Olaberriko Kometa ludoteka kudeatzen dituzte, baina Goierrira eta esparru berrietara ere zabaldu nahi dute beraien eskaintza. Adibidez, “Beasaingo abenduko liburu eta disko azokan zerbait egin nahi zen eta zer ekarri pentsatzen aritu ziren. Ez dago kanpotik ezer ere ekarri beharrik, guk geuk egin dezakegu. Gu prest gaude. Askotan ez da diru askorik behar gauzak egiteko, irudimenarekin gauza politak egin daitezke”. Zein helbururekin sortu da Aisihezi elkartea? Eremu ezberdinetan helburu hezitzaileak dituen aisialdia eskaintzea da gure helburua. Proiektu hezitzaile ezberdinak garatzeko sortu da Aisihezi. Lan ildo eta helburu ezberdinak ditugu. Haurren aisiarekin lotutako edozein zerbitzu ematen dugula. Goierrira zabaldu nahi dugu zerbitzu eskaintza. Festetako haurrentzako ekintzaren bat antolatu nahi bada, etor daitezela guregana. Zein zerbitzu eskaintzen duzue? Hiru zutabetan banatzen da gure zerbitzua. Batetik, zerbitzuen kudeaketa. Espazioetako diseinu proiektuak, proiektu zehatzak… Bestetik, jai dinamizazioa eskaintzen dugu, tailerrak, eskulanak, jolasak, jolas kooperatiboen inguruko tailerrak. Jolas dinamizazioaren barruan jolas erraldoi batzuk egin ditugu. Egurrezko jolasak dira eta herri ezberdinei eskaintzea da gure asmoa. Loinatz auzoko jaietan estrenatu [...]

Badira urte batzuk, Ordizian, genero berdintasun arloan lanean ari direla. ‘Ordiziako Udaleko emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana. 2009-2012’ da horren adibidea. Kristina Altuna da Berdintasun teknikaria eta berak azaldu digu berdintasun plana garatze bidean azaro-abendurako antolatu duten ekitaldi sorta. Emakumezkoen eta gizonezkoen artean tratu eta aukera berdintasuna lortzea dira besteak beste Ordiziako Berdintasun Planaren helburuak. “Nahiz eta emakumezkoak eta gizonezkoak ezberdinak izan, aukera berdinak izan behar ditugu, bai aukeretan eta bai lorpenetan”, dio Kristina Altuna teknikariak. Hori dela eta, duela 3 bat urte, “Ordiziako Udalak, apustua egin zuen, Berdintasun arloari indar gehiago emateko. Aurrekontu bat finkatu zen Berdintasun arlorako. I. Udal Berdintasun Plana egin zen 2009an. Diagnostikoa egin zen, prozesu partehartzailearen bitartez eta gero lau urterako plana zehaztu zen. Urtero, plan operatiboak egiten ditugu”, zehaztu du teknikariak. Berdintasun Planaren barruan, lau ildo edo ardatz estrategiko finkatu ziren: genero mainstreaminga, emakumeen ahalduntzearen eta parte-hartze soziopolitikoaren ardatza; bateragarritasun eta baterako erantzunkizuna eta emakumeen aurkako indarkeria. Genero indarkeriaren betaurrekoak jantzi Berdintasunaren kontuan, “konturatu gabe egiten ditugu akatsak. Hezi gaituzten bezala egiten ditugu gauzak. Hausnarketa egin behar dugu eta gauzak beste modu batera egiten hasi. Genero ikuspegiaren betaurrekoak jartzea da garrantzitsua. Betaurreko horiek jarri bezain laster, berehala ikusten dira akatsak, baina jartzen ez badituzu, [...]

Saltzaile batzuk aurretik ere iragarria zuten Donostian izango zirela, eta hutsune horiez aparte, betiko bezeroak Ordiziako Feria aukeratu dute asteroko eta datozen festetarako erosketa bereziak egiteko. Dendetan ere salmentan biziago ari zela bistakoa zen. Produktuetan erreparatuz, Baliarrango baratzeetako karduak izan dira nobedade, elkarri bizkarra emanez dituzten postuetan Gorostartzuko Maria Jesus Mujikak eta Irabiazpiko Edurne Jauregik ekarri dituzte lehenak, bikainak biek ala biek ere. Neurriaren arabera, bakoitza 3 edo 4 euroan jarri zuten salgai. Arkumeei dagokienez, 21 buru saldu ziren Ordizian, kiloko 4,5 euroko proportzioan; bizirik pisatuta saldu ziren. Usoak ere baziren 80 bat pieza eta 6 euroan bakoitza eskaintzen zituen Mikel Lasak. Postu berean aurki zitekeen onddo mordoxka bat ere, guztira 120 bat kilo; kanpokoak ziren eta propio erdibituak aurkeztu ditu zuten mami sanoaren erakusgai. Bestalde, Joxe Mari Uzin Aazkoitiarrak asteazkenetan Ordiziara etortzeari utziko dio, datorren udaberrian tomateen sasoia berriz hasi arte. Ostiral arratsaldeetan hor izango da. Bitxikeria: esponja kalabaza Ibarrako Esther Illarramendik erakutsi digu «paregabeko esfoliante naturala». Kuia edo kalabaza mota bat da; «nik hazitik ekartzen dut, hasieran kalabazinaren itxura du nahiz eta hostoak ezberdinak dituen, izar formakoak alegia. Lehenbizi berde-berdea izaten da eta gero marroxka, orduan bildu behar da. Ondo lehortzen utzi eta azala kendu, garbitu eta zatiak [...]

Asteburu honetan jokatu dira Beasaingo lagun taldeen arteko futbol txapelketako hirugarren jardunaldiko partidak. Zazpi partida jokatu dituzte guztira asteburu honetan ere, eta puntuak eta golak kontuan hartuta, Astrazurri taldea dago sailkapeneko lehen postuan. Gabonetako oporrak direla eta, asteburu honetan eta hurrengoan ez dute partidarik jokatuko. Txapelketako laugarren jardunaldia, beraz, urtarrilaren 7an eta 8an jokatuko dute. EMAITZAK: Los Chicos del Maiz 6 – 0 Mujardin Astrazurri 4 – 1 Ezenarro leihoak Zepeliñe 4 – 4 Daraknantarox Jazpana Barandiaran Zeramnikak 1 – 7 Zintzharri Bibalabirgen 2 – 1 Nelson-Kikara Antzizar taberna 2 – 3 Zanbo Achtung! 4 – 4 Totzi SAILKAPENA: 1. Astrazurri ….. 9 puntu 2. Zanbo …. 9 puntu 3. Daraknantorox Jazpna …. 7 puntu 4. Achtung! …. 7 puntu 5. Ezenarro leihoak …. 6 puntu 6. Zintzharri …. 5 puntu 7. Nelson-Kikara …. 3 puntu 8. Los chicos del maiz …. 3 puntu 9. Bibalabirgen …. 3 puntu 10. Delizie …. 3 puntu 11. Antzizar taberna …. 3 puntu 12. Zepeliñe …. 1 puntu 13. Totzi …. 1 puntu 14. Barandiaran zeramikak …. 0 puntu 15. Mujardin …. [...]

Egoitz Irizar beasaindarrak irabazi du Jazpana! Fest jaialdiko aurtengo argazkia rallya. Willis Drummon taldearen kontzertuan Jurgi abeslariari ateratako argazki honekin irabazi du lehiaketa Irizarrek. Sari gisa, Beasaingo Foto Alzuri argazki denda...

Anbulatorioko sarreran daude inkestak, bete nahi dutenentzat Herritarren osasunean eragiteko asmoz, eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko, Agindu Bizimodu Osasuntsua kanpaina egiten ari dira Beasaingo anbulatorioan. Kanpainarekin bat egin nahi duten herritarrek eta kontsultara anbulatoriora joaten diren inguruko herrietako biztanleek, inkesta bat bete beharko dute, euren egunerokotasunean egiten dituzten ekintzak, jan ohiturak, eta dituzten gaixotasunak kontuan hartuta hainbat laukitxotan gurutzeak eginez. Behin inkesta beteta, anbulatorioako harreran jarri duten kutxan utzi behar da, ondoren datuak informatizatu eta medikuak datu horiek denak eskura izateko. Inkesta betetzen duten herritarrek kontsulatara joateko deia jasoko dute, eta medikuak hainbat jarraibide proposatuko dizkie: zein ariketa fisiko egin behar duten, zein dieta jarraitu… Anbulatorioa Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailarekin ari da elkarlanean. Tomas Plazaola eskualdeko osasun publikoko arduradunak azaldu duenez, «helburua ahalik eta boluntario gehien lortzea da, gizartearen bizi-ohiturak ezagutu eta horiek aldatzen ahalegintzeko». Elkarteekin elkarlanean Boluntarioak bilatzeko lanean, Beasaingo zein inguruko herrietako elkarteen laguntza eskatu du Plazaolak: «Elkarteetan egiten duten lana eta guk egiten duguna bateratzea da asmoa, bikozketarik ez egoteko». Elkarteetan inkesta horien berri eman dezakete Plazaolaren arabera, «zertarako den azaldu eta jendea parte hartzera animatu». Hala nahi duten elkarteetara joateko prest ere agertu da Plazaola, azalpenak ematera. Datozen asteetan eta hilabeteetan, Segura, Zegama, Idiazabal, Zerain, [...]

''Grand reserve'' deituriko atalean, ziklo guztietan ekartzen du Butak 21ek filmaren historiako lan esanguratsuetako bat, gaur film noir generoan ezagutu zen...

Eluska Gerriko (Segura, 1986) izango da Segurako alkatea datozen lau urte hauetan. Zeregin horietan eskarmenturik gabea da, baina alkate izendatu zutenetik asko ikasten ari dela aitortu du. Segurari dagokionean, lau urte hauetarako markatu dituzten erronkak izan ditu hizpide. Udal hauteskundeetatik zazpi hilabete igaro dira. Esku hartu al diozu udaletxeko martxari? Hasieratik hona asko aldatu dira sentsazioak. Oraindik ere zalantzak egunero sortzen dira, baina geroz eta konfidantza gehiago dut nire buruarengan. Herritarrek ba al dute ohiturarik Udalera edota zugana jotzeko? Baietz esango nuke. Udaletxeko bulegoan lanean dabiltzanak denbora daramate bertan, eta denerako erantzunak dituzte. Jendeak hori badaki, eta konfidantza ematen die horrek, gainera. Niregana, eskatzera edo kexatzera hurbildu dira gehienak [irribarrez]. Denboraldi honetan zer egiteko astia izan duzue? Batzordeak martxan jarri genituen, baita berriak ere. Elkarteekin eta eragileekin batzar bat egin genuen nola antolatu garen azaltzeko, eta bide batez harremanak lantzeko. Asteartean herri batzar bat egin genuen sei hilabete hauetako lanak segurarrei azaltzeko helburuarekin. Aldizkari bat ere jarri dugu martxan. Segurako Udaleko informazioa kaleratuko dugu bertan, eta aurki izango da lehenengo alea etxeetan. Ordenantza fiskalak onartu berri ditugu, eta aurrekontuekin lanean ari gara, talde guztiei eskaerak eskatu ondoren. Herri programan segurarrek erabakiak hartzeko bitartekoak berreskuratu behar direla zenioten. Zein dira bitarteko [...]

Noiz ondo eta… noiz ez hain ondo? Errepara diezaiogun ondorengo esaldiari: Leire, nola sukarra duen, gaur ez da ikastolara etorri. Esaldi horretan ikastolara ez joateko arrazoia eman dugu, baina modu txukunean adierazi ote dugu euskaraz? Ez, bada! Izan ere, nahiz eta askotan entzun ditugun horrelakoak, erabilera hori gaztelaniaren kalko hutsa baita! Ikusi bestela: Leire, como tiene fiebre, no ha venido a la ikastola. Nola esan behar ote dugu zuzen? Bada, horrela: Leire, gaixo dagoenez (gero), ez da gaur ikastolara etorri. Ondorengoak ere egokiak dira arrazoia edo “kausa” adierazteko: Leire ez da ikastolara etorri, gaixo dago eta. Leire ez da ikastolara etorri, gaixo baitago. Honek guztiak zer esan nahi du… “Nola–(e)n” beti gaizki dagoela? Ez! Txukun askoa da beste hainbatetan! Hona zenbait adibide: Aitona Alejandrok baserrian sagardoa nola egiten zuten azaldu digu. Esaldi honi dagokion galdera hauxe da: Nola egiten zuten sagardoa? Anek Aste Santuan nola Extremadurako herri batera joan ziren esan zigun atzo (=Extremadurako herri batera joan zirela esan zigun). Uda partean ere joango direla esan dit, nola eta ez duen bero handiegirik egiten (=bero handiegirik egiten ez badu). ZUZENDU, BEHAR IZANEZ GERO… Jonek logaritmoak nola erabiltzen dituen (nolako baliabideak erabiltzen dituen) komentatu digu. Izeba Marijek nola Txinatik neskatila bat [...]

Beasainen antolatu du Aisihezi elkarteak Jostailu asko izaten dira etxean, erabiltzen ez direnak, eta askotan berri-berriak edo ia berriak. Zer egin ere ez da jakiten askotan. Beasaingo Aisihezi elkarteak jostailuak trukatuko diren azoka antolatu. Azaroaren 25 arratsaldean (17:00-19:00( eta 26 goizean (10:30-13:00) izango da azoka, Beasaingo Loinazko San Martin plazapean, Berritsu ludotekaren aurrealdean. Helburu ugari ditu azoka honek: etxean erabiltzen ez ditugun jostailuak aldatzeko aukera izatea; diru gasturik gabe jostailu “berriak” etxera eraman ahal izatea; gehiegizko kontsumismoarekiko kontzientzia hartzea; krisiari aurre eginez, haurrek beste jostailu batzuk erabili ahal izatea; berrerabilpena bultzatzea; herrian herritarrek eta herriarentzat eginiko ekimen batean parte hartzeko aukera izatea; eta jostailurik ez duenari edukitzeko aukera ematea. Trukea 4 eta 16 urte bitarteko jostailuak bilduko dira. Egoera onean eta fitxa guztiak dituzten jostailuak hartuko dira. Aisihezi Elkarteko Nerea Manzisidorrek eta Alazne Elortzak Goierrithartxori esan diotenez, truke sistema honokoa izango da: norberak nahi ez duen jostailua eraman eta beste jostailu bat hartzeko bale bat emango zaie. Jostailu “berria”, nahi izanez gero, momentuan edo hurrengo egunean hartu ahal izango da. Adinka banatuko dituzte jostailuak: 4-8 urte, 9-12 urte eta 13-16 urte. Adinarenbarruan, beste hiru sailkapen egingo dira: jostailuak (mahai jolasak, kartak, zirkuituak, kotxe kapotak…), kiroletako materiala (patinak, txirrinduak…) eta jostailu txikiak [...]

Loinatz abesbatza Loinatz abesbatzako eta musika eskolako ikasleek emanaldi bana egingo dute bihar Andre Mari Zeruratuaren parrokian. Loinatz abesbatzak Donostiako abesbatza barrokoarekin batera egingo du saioa, 20:30ean hasita, eta abesbatzaren 25....

Ataungo mugak aise gainditu zituen Joxe Migel Barandiaran Aierbek (Ataun, 1889-1991). Historiaurrearen azterketek Euskal Herri guztira eraman zutelako, eta ateratako ondorioek nazioartean ospea dutelako. Baita euskal mitologiaren azkeneko biltzaile izan zelako ere, sinesmen zaharren mundua azkenetan harrapatu zuenean. Atzo hogei urte ziren hil zela. 1991ko abenduaren 21ean zendu zen, 102 urte betetzeko hamar egun falta zitzaiola. Barandiarani zaion estimua ere izena adina zabaldua da Euskal Herrian. Ataunen hari eskainitako museoa zabadu zuten iaz, herriko eskolak haren izena du –baita Leioakoak ere, Bizkaian–. Ataunen bertan, herriko seme kutun ohorea eman zioten, eta herriko elkarte guztietan ohorezko bazkide zen. Baina kulturaren, historiaren nahiz antropologiaren esparruetatik kanpora ere badu sona Barandiaranek. Auzo herrietan, Ordizian plaza baten izena du eta Lazkaon 1985ean eraikitako kiroldegiak ohore egiten dio, bai izenez, bai apaingarritarako elementu arkitektonikoekin. Lazkaoko kiroldegiaren komunikazio-dorrea da adierazgarri bat. Sarrera nagusia eta goiko solairuetara joateko eskailerak nahiz igogailuak dituen 30 metro altuko eraikuntzan urrutitik ikus daiteke Joxemiel Barandiaranekiko lotura. Gauez, batez ere. Barandiaranen gorputz isla irudikatzen du etxaurreak, altzairuzko xafletan goitik beherako ebaketa eginda. Alboan, haren amak esan zion esaldi baten inskripzioa ipini dute, altzairuan ebakita hori ere. Gauez zirrindarak argitu egiten dira, isla urrutitik nabaritzeko. Esaldia transkripzio literalean idatzi dute xaflazko horman, goitik [...]

Realaren futbol partidetara Anoetara joateko autobuskada bete da, 53 lagunekin. Itxaron-zerrendan sartzeko, izen-abizenak eta telefono zenbakia Lazkaoko Erlo tabernan eman behar dira (943 88 02 33). Urteko bonua 90 euro da, eta urtarrilaren 5erako orda...

Lazkao Txiki Musika Eskolak gaur 18:30ean egingo du Eguberrietako kontzertua, Lazkaoko Areria antzokian. Sarrerak aurrez jaso daitezke, udaletxean; bakoitzak gehienez bi txartel. Doan da, baina aretoaren edukiera-muga kontrolatzeko zenbatuak dira sarre...

Ordiziako udal gobernu berriak aurten izan duen buruhauste nagusietako bat izan da Majori kiroldegiko egoera. Haren gaineko kudeaketa udalak bere gain hartu zuenetik egindako lana eta aurrera begira hartu nahi dituzten neurriak herritarrei azaltzeko, herri batzarra egin dute aste honetan. Bertan, Majori kiroldegiaren gaineko «kudeaketa publiko eta zorrotza» egin nahi dutela azaldu zuten. Udalaren deialdiari erantzunez, dozenaka herritarrek parte hartu zuten astelehen iluntzeko batzarrean. Igor Eguren alkateak, Belen Maiza zinegotziak eta Eñaut Gereñu, urritik kiroldegiaren kudeaketa gainbegiratzeaz arduratu den langileak eman zituzten azalpenak. Egoera bere testuinguruan kokatzeko, azken urteetan izan diren gorabeheren errepasoa egin zuen Gereñuk. Bere hitzetan, «Majori kiroldegiaren zerbitzuetan eta kudeaketan bi esperientzia larri» izan ditu Ordiziako Udalak. Batetik, «udalaren gerentziapean zegoen aroa, 2008ra arte, Josetxo Elkoro arduradunak lapurretak egin zituenekoa». Bigarren aroa berriz, 2010. urtetik eta 2011ko urrira artekoa izan da; epe horretan Igeriketa Lantzen enpresari esleitu zitzaion zerbitzua. Gereñuren arabera, «enpresaren kudeaketa okerrak eta aurreko udalaren kontrol ezak eragin du egun bizi dugun egoera». Egoera horren aurrean, udalaren erronka nagusiak «orain arteko egoeraren ondorioak kudeatzea, egungo egoera eta zerbitzuak kudeatzea eta etorki- zuneko kudeaketa ereduak finkatzea» izan dira. Bide horretan, hainbat eragilerekin harremanak izan dituzte, tartean Igeriketa Lantzen epresarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, langile eta sindikatuekin, eta [...]

Patxi Epelde, Aterpen Ordizian bizi den Patxi Epelde artista tolosarrak egindako lanak, Beasaingo Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan ikusteko aukera dago. Txomin Ferreira Aterpeko nagusiak zehaztu duenez, teknika ezberdinak nahastuta, kolore biziko lana...

Ostadar mendi taldearen bitartez atera daiteke txartela; epea datorren urteko urtarrilaren 31n amaituko da.