2012/5

CAFeko garbitzaileek manifestazioa egin dute, konponbidea eskatzeko

Pasa den ostegunean bete zuen hilabetea CAFeko garbitzaileen grebak, baina hilabeteak daramatzate protestan. Negoziazioa luze zihoan, eta aurrera pauso batzuk egon baziren ere, aurtengo otsailean onartutako lan erreformak dena zaildu zuen, eta One-k, ...

Beasaingo Hitza

Azokako emakume baserritarrei omenaldia egingo die Kimetzek

Ordiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokanizeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Guzti horren berri emateko prentsaurrekoa egin du gaur, Kimetzek Ordiziako D´Elikatuz zentroan. Bertan, Belen Balerdi, taldeko kideetako batek esan duenez, “Kimetzen helburuen artean dago, emakumeek edozein esparrutan egiten duten lana ikustera eman eta balioan jartzea”. Horregatik, proiektu honek Kimetzen helburuekin bete betean bat egiten duela adierazi du. Ikus entzunezkoa egiterako orduan, Farapi Antropologia Aplikatua eta Estiko ekoiztetxeen laguntza izan dute. Nerea Elias, Farapi Antropologia Aplikatuko ikertzaileak ikus entzunezkoaren nondik norakoak azaldu ditu. Aurkezpenean esan duenez, “15 minutuko iraupena duen lana egin dugu”. Bertan, azokan lan egiten duten bost emakumeren testigantzak jaso dituzte. “Emakume hauek aukeratzerako orduan, aniztasuna hartu dugu aintzat. Horregatik, adin ezberdinetako emakumeak aukeratu ditugu, jatorri ezberdina dutenak, eta azokan produktu ezberdinak saltzen dituztenak”, azaldu du Eliasek. Aramako Aiesta baserriko Miren Jauregik, Idiazabalgo Kalbario baserriko Amaia Alkortak, Lizarraga baserriko Itziar Etxeberriak, Aramako Agerre baserriko Maria Rosario Urretabizkaiak, eta Gabiriko Beheko Etxe baserriko Anttoni Murgiondok hartu dute parte ikus [...]

Goierriko Hitza

Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz

Loinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar urte bete ditu dagoeneko. Aurreneko urteko desfile hark, ez zuen gaur egungo danborradaren antz handirik. Dantzariek eta poxpolinek irekitzen zuten bidea, Ramon Aranburu Txanbo-k gidatutako txistulari gazteekin batera. Danbor joleen ondoren, pilotariek, futbolariek, ijituek eta bestelako pertsonaia xelebreek parte hartzen zuten, hala nola astronauta batek, turistek, karteroak, medikuek, barkillo saltzaileak… Mantendu den gauzetako bat, desfilearen bukaeran ateratzen den karroza izan da. Lehen urtean, Edurne Zuri eta zazpi ipotxen ipuina irudikatu zuten. Hasierako izaera berpiztuz Denborarekin ordea, ohiko danborraden gero eta antz handiagoa hartu du. Baina aurten, mende erdia betetzen dela aprobetxatuz, desfilearen hasierako izarea hari eutsi eta lehen urte hartako hainbat berezitasun berreskuratu nahi izan dituzte antolatzaileek. Gurutze Sukia kultur teknikariak azaldu duenez, urtemuga dela eta, «konpainia bat duela 50 utreko eran» ateratzea erabaki dute. Ikastetxe guztietako umeek parte hartuko dute bertan, eta aurreneko urte hartan bezala, era guztietako mozorroak ikusi ahalko dira: «sardinerak, futbolariak, pilotariak, poxpolinak, iñudeak [...]

Beasaingo Hitza

Jose Antonio Munduateren kartzela zigorra zazpi urtetik bost urtera jaitsi du fiskalak

Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan polit...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Toberak 25. urteurrena ospatuko du larunbatean

25 urte betetzen ditu aurten Zegama, Zerain, Segura eta Mutiloako biztanleei musika formazioa ematen dien Tobera musika-eskolak. Larunbaten ospatuko dute urteurren hau. Seguran, arratsaldeko 18:00etan 40 trikitilari eta pandero-jolek kalejira egingo du...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Ibilaldira joateko autobusa antolatu du Hitzarok

Ekainaren 3an Trapagaranen Bizkaiko ikastolen alde ospatuko den Ibilaldia jaialdira joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak. Txartelak 10 euroan daude salgai, eta maiatzaren 29a baino lehen erosi behar dira Hitzaroren bulegoan ...

Ordiziako Hitza

Beasaingo taldea animatzera kalejiran joateko deia egin die klubak zaleei

Beasainek igoera faseko aurreneko partida jokatuko du igandean, Levante B taldearen kontra. Partida 18:00etan izango da, Loinatz zelaian. Kanporaketak duen garrantzia ikusita, eta partida herriko jaietan jokatuko dela kontuan hartuta, klubak taldea ani...

Beasaingo Hitza

Festak, ‘punttu-punttuan’

Mariren jaitsiera hasi aurretik, jendea plazan bildu eta zain gelditzen den «une magiko hori» irudikatu nahi izan du aurtengo jaien kartela egin duen Irene Sarriak. Ostiral gaueko 22:30ak erakusten ditu udaletxeko ordulariak. Hain zuzen ere, une horrekin batera hasten dira festak Beasainen. Atzera kontua hasi da dagoeneko, eta gero eta gutxiago falta da. Egitarauari bihar eguerdian ekingo badiote ere, Mariren jaitsiera izaten da festei benetako hasiera ematen dien ekitaldia. Duela hogeita bi urte hasi ziren Arrano elkartekoak ekitaldi hau antolatzen. Murumendiko Mariren kondaira oinarri hartuta, herriko jaiei hasiera emango zien ekitaldi bat antolatu nahi zuten. Gasteizko Zeledonen eredua jarraituz, Mari sorgina Murumenditik jaisten deneko unea irudikatzen dute. Ekitaldian, ordea, herritar askok parte hartzen du. Aurreneko urtean 30 bat dantzarik parte hartu zuten, baina egun, ehun inguru biltzen dira ekitaldirako. Batzuk, inauteri giroko mozorroekin, besteak sorginez jantzita, eta batzuk, gizon eta emakumeen arteko papelak aldatuta. Oriako sorgin-dantzaren moldaketa bat egiten dute suaren inguruan. Loinatz abesbatzak ere parte hartzen du ekitaldian, Xabier Sarasolak konposatutako Muruko Mari pieza abestuz. Ekitaldiaren bukaeran, Marik urteroko pregoia botako du, eta haren irudia, sutan erreko dute. Gauez, suaren eta kondaira zaharren magiak lagunduta, eta dantza eta kantuen saioak uztartuz, ekitaldiak arrakasta handia izan zuen, eta gero eta jende gehiago hasi zen [...]

Beasaingo Hitza

Merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute Ordizian

 Egunerokoan eta erosketak egiterakoan euskararen erabilera sustatu nahi du Ordiziako Udalak, eta hori dela eta, Ausartu euskaraz izeneko kanpaina jarri du martxan. Hogeitik gora dendak parte hartuko dute kanpainan –arraindegi, harategi eta fruta de...

Ordiziako Hitza

Monttek zortzi langile kaleratu dituela salatu du LAB sindikatuak Beasainen

Beasaingo Montte enpresak maiatzean zortzi langile kaleratu dituela eta, prentsaurrekoa eskaini du LAB sindikatuak. Enpresak azken hilabeteetan langileekiko izan duen jarrera salatu dute, «langileak behartu, eta horrela, nahi duena lortzen duela» leporatuz. Gaur eguerdian, Beasainen Montte enpresak duen egoitzaren aurrean egin dute kaleratutako zenbait langilek prentsa aurreko agerraldia, LAB sindikatuaren babesarekin. Bertan azaldu dutenez, zortzi langile hauen kaleratzeak izan dira «Montte azkenaldian erakusten ari den jarreraren azken adibidea», baina «langileen aurkako neurriak» lehenagotik datozela argitu du, Alex Orbegozo kaleratutako langileetako batek, guztien izenean. Azaldu duenez, 2011ko abenduan hartu zuen langileei eragingo zien lehenengo neurria enpresak. «72 langile ginen orduan enpresan, eta guztiei 2012ko soldata jaisteko erabakia hartu zuen orduan zuzendaritzak», esan du. Orokorrean, soldatak %6 jaitsi zizkietela zehaztu dute kaleratutako langileek, baina langile batzuen kasuan jaitsiera «%10ekoa ere izan dela» ziurtatu dute. Kaleratzeak ekiditeko, soldata jaitsiera, «derrigorrezkoa» zela argudiatu zuen orduan enpresak. Langileek, enpresak esandako sinetsi zuten eta «proposatutako soldata jaitsiera hura onartu genuen», adierazi dute. Enpresako zuzendaritzak agindutakoa «ez duela bete» salatu dute Montteko langileek, maiatzaren 3an zortzi langile kaleratu baitzituzten. Enpresaren helburua bakarra dela esan du Orbegozok: «edozeren gainetik, euren irabaziei eustea», hain zuzen. Langileak, «harrituta» daudela aitortu dute. Enpresak esan duenez, salmentek behera egin dute, eta hori [...]

Goierriko Hitza

Umeentzako arrantza txapelketa egingo dute igandean, Igartzan

Beasaingo Loinatz jaiak direla eta, Aitzo-Zorrotz elkarteak umeentzako amuarrain eta barbo arrantza txapelketa antolatu du iganderako; Oria ibaian izango da, Igartza ondoan. Parte hartzeko, egunean bertan eman behar da izena, 08:30etik 09:00etara

Beasaingo Hitza

Nazioen Munduaren aurtengo festa “handia” Lazkaon izango da, ekainaren 9an

Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua herri ekimenak Lazkaon egingo du aurten “festa erraldoia”, Gure esku dago lelopean. Ekainaren 9an izango da, larunbatarekin, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Festa eta aldarrikapena “naturaltasunez” uztartu nahi dute, ekimenak lanean daraman lau urteko ibilian bezala “pentsaera, izaera eta ideologia ezberdineko jendea” elkartuta. Goierritar eta euskaldun guztiei egin diete gonbidapena jaialdian parte har dezaten. Festaren aurkezpena atzo arratsaldean egin zuten, Lazkaoko plazan. Nazioen Munduko Urko Ruiz de Apodakarekin batera Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa agertu zen, eta “mundua puzzle handi bat” dela eta “zati askotakoa eta koloretsua” izatea nahi duela adierazi zuen. Ordiziako errugbi taldeko hainbat jokalari ere bertan izan ziren, Axio Araña entrenatzailea eta Joanes Aierbe kapitaina tartean; baita Gipuzkoako bertsolari txapeldun Aitor Sarriegi ere. Lazkaoko eta eskualdeko bizilagun multzo bat ere elkartu zen. Bestetik, Porrotxen presentziak haur ugari erakarri zuen prentsaurrekora. Ekainaren 9ko festan ekitaldi “izarra” flashmob deritzon dantza-koreografia izango da. Egun horretan, 18:00etan, 500 lagun edo gehiago elkartzea lortu nahi dute, Eskuetan abestiaren doinura (Xabier Zabalak musikatua eta Jon Maiak hitzak jarria) dantza egiteko. Grabatu egingo dute dantzaldi jendetsua, “gero Euskal Herriko gainontzeko herrietan eredu edo adibide izateko”. Flashmoba prestatzen aurrez hasiko dira. Larunbat honetan, maiatzak 19, entsegu orokorra egingo [...]

Aimar Maiz

Legorretan gaur hasiko dira Azentzio jaiak, igandera arte ekitaldi herrikoi ugari ospatzeko

Herrikoitasuna izango dute gaur hasiko diren Legorretako Azentzio jaiek ezaugarri nabarmenena. Herriko elkarte, talde eta eragile ugarik jarriko dute aletxoa egitaraua osatzeko, eta ekitaldi gehienak bertakoek egingo dituzte; herritarrek, herritarrentzat. Horregatik ez dute itxura motelagorik Azentzio jaiek. Gaurtik igandera, izaera herrikoia une oro azalera aterako da. Herrigintzan dihardutenei laguntza eman izan zieten Aulia sagardotegiko Juan Inazio eta Sagrario Etxeberria gonbidatu dituzte festen hasierako suziria botatzeko. Erretiroa iaz hartu ondoren, herrikideek ohore horrekin eskertuko diete urtetako lana. Herriko ikurra den Gizon Pikua ere udaletxeko balkoian zintzilikatuko dute, jaiek iraun bitartean hantxe egoteko, igande iluntzean azentzioetako azken egiteko bezala ehortzi arte. Festa kirolarekin hasiko da, ordea, gaur. Gazte asanbladaren olinpiadetako pilota finalak jokatuko dituzte lehenik. Behin kalea jaiz zipriztindutakoan, bi bertsolari talderen arteko desafioa hasiko da, Arantx Berri tabernatik abiatuta. Multzo batean Unai Gaztelumendi, Beñat Iguaran eta Ane Labaka ariko dira bertsotan; bestean Aitzol Barandiaran, Gorka Maiz eta Aitor Sarriegi. Aurkezle eta gidari lanak Egoitz Aizpuruk egingo ditu. Bost eguneko festaldian data seinalatuak biharko zaindariaren eguna, etzi haurrena eta larunbatean mozorrotuena izango dira. Azentzio festaburuaren arratsaldea, bihar, euskal erromeria oparo batekin alaituko dute. Jan-edana ez da faltako, ezta kultura taldeen jarduna ere. Herriko taldeen ekarpenaren tamainaz jabetzeko, Legorretako Musika Eskolako ikasleena aipa [...]

Aimar Maiz

Inguruko ondarea ezagutu, gogoratzeko

Sarri, kanpora jotzen dugu paisaia ederren eta txundituko gaituzten istorioen bila, etxean daukagunari erreparatu gabe. Hain zuzen, hori balioan jartzeko sortu zen eta jarraitzen du lanean Legazpiko Burdinola kultur elkarteak. Ildo horretan, Izadi Zaleak mendi taldearekin batera, inguruko ondarea eta natura ezagutzera emateko irteera antolatu zuten pasa den igandean. Zegamako apeadero zaharretik irtenda, Aizkorpeko mandabide eta ubidean zeharreko ibilbidea da antolatu zutena, tartean interes handiko zenbait leku eta paraje ikusteko, eta hauen gainean ezagutzen ez denaz ikasteko aukera izan zuten. Autobusa Legazpin hartuta, 08:45 inguruan iritsi ziren mendizaleak, ibilbidearen abiapuntua izango zenera, Zegamako apeaderora, hain zuzen. Handik, 11 kilometro inguruko bideari ekin zioten, garaiera txikikoa, eta edonork egiteko modukoa. Apeaderotik Oazurtza, Mandabidea, Ballestaleku, Iturbieta eta Arkurutzerreka izenez ezagutzen diren lekuek osatzen duten zirkulu formako ibilbidea osatu zuten, berriz, apeaderoan amaitzeko. Balio historiko handiko guneak ikusi zituzten, baita garai bateko arbasoen bizimoduaren inguruko aztarnak erakusten zituzten hainbat azpiegitura ere. Tartean, aipatu daitezke, adibidez, Oarzutzako artzain herri abandonatua, Arabako herrietara zihoan antzinako mandabidea edo galtzada, Pagamotzen basoak, 1925. urtean Zegamako papertegiarentzako propio egin zen ubidea edo Iturbegieta edo Iturbieta izenez ezagutzen den errekaren iturburua. Guztira, 45 bat lagunek hartu zuten parte igandeko irteeran, horietatik erdia, gutxi gorabehera, haurrak ziren. Irteeraren helburua, mendiaz [...]

Goierriko Hitza

San Isidro eguna ospatzen ari dira herri askotan

San Isidro eguna, baserritarren eguna ari dira ospatzen gaur Goierriko herri askotan. Gabirian Ostatu jatetxean egin dute bazkaria eta Ataunen barazki eta ziza lehiaketa eta gazta erakusketa, meza, hamaiketakoa eta bazkaria ere egin dituzte.

Goierri Mendebaldeko Hitza

Arkatzak margo lehiaketa antolatu du bederatzigarren urtez Legazpin

Legazpiko Arkatza marrazki elkarteak antolatuta, herri mailako IX. Marrazki Lehiaketa izango da datorren larunbatean. Lehiaketa lehen hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntzara arteko gazteei zuzenduta dago, eta lau mailatan bereizita egingo da. A mai...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa