2014/9

Kalitatezko Zerain

Ondarea berreskuratu eta balioan jartzeari ekin zioten garaian sortu zen Zeraingo azoka ekologikoa. Herria biziberritzeko giltzarri izan da aurten 20 urte beteko dituen azoka, Zeraini kalitatearen zigilua eman dion egitasmoa. Atzera begiratu eta urte asko pasa dira Zerainen lehen azoka ekologikoa egin zutenetik. Baserritarren eta nekazarien ekoizpenei merkatura bidea irekitzeko zerbait antolatu nahian zebiltzan Zerainen. Biolur elkartea, berriz,  Gipuzkoan topaketa ekologikoa egiteko herri bila zebilen. Hala egin zuten topo herriak eta elkarteak. Igande honetako azokarekin hogeigarren edizioa beteko dute elkarlanaren bidean. Azken urteetan Goierriko Baratzarekin batera, Goierriko Bizitza eta Nekazaritza Ekologikoaren Hamabostaldiaren baitan kokatzen dute Zeraingo azoka ekologikoa. Bi hamarkadetan zehar hasieratik izan duen erakargarritasunari eusten jakin duen azoka da: bertan erakusten diren postuetako produktuen kalitatea gertutik zaintzeaz gain, bestelako artisau erakusketa eta tailerrez jantzi baitute eguna. Egiteko grina Inprobisaziotik eta ezjakintasunetik asko izan zuten azokaren lehen edizioek.  Lanerako gogotik ere bai, ordea. Zeraingo azokaren arrakastaren zergatia aurkitzerakoan auzolana izango da gakoa, ziurrenik. Lehen urteetan heldu zion azokaren antolaketarako koordinazio lanari Mari Flor Mendizabalek, eta 2011n pasa zion lekukoa Juan Mari Iztuetari. 90eko hamarkadan Zerainen lanerako «gogo izugarria» zegoela gogoratzen du Mendizabalek. «Orduan herrian egitasmo ugari jarri ziren martxan, herritarrak piztuta zeuden, lanerako gogoz, eta testuinguru horretan sortu zen azoka». [...]

Goierriko Hitza

Goierriko Manifestua

Goierriko Hitza

Alardeak Goierrin ere bai

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa