Beasain dantzariz eta musikariz bete da

Aurtzaka dantza taldeak gaurko eguna aukeratu du bere 40. urteurrena ospatzeko. Hori dela eta, Beasain dantzariz eta musikariz bete da eta festa giroa jarri dute non nahi.

Izaro Iraeta Mendizabal (komunikatzailea)

«Ia-ia konturatu gabe sartu nintzen telebista munduan»

Urte askoan ETB1en eta ETB2n aurkezle eta kazetari lanetan aritu ondoren, Izaro Iraetak Ikom komunikazio agentzia sortu zuen duela hamar urte. Oraindik ere, tarteka, kolaborazioak egiten ditu Euskal Telebistarentzat.

Sagardoa, baita latan ere

Zeraingo Oiharte sagardotegiak latan ere merkaturatuko du sagardoa hemendik aurrera. Ezkioko Igartubeiti baserrian egiten ari diren Sagardo Astearen barruan aurkeztu dute egitasmo berria.

Jon Aizpururen hitzaldiarekin hasiko da Mendi Astea

Astelehenetik ostiralerako, hiru ikus-entzunezko eta bi hitzaldi antolatu dituzte Igartzan, 19:30ean. Larunbatean eskalada praktikak egingo dituzte kiroldegian

Kataluniari elkartasuna adierazteko kontzentrazioak herri eta lantokietan

Gehiengo sindikalak deituta elkarretaratzeak egin dituzte lantegietan, eta hainbat udaletan adierazpen instituzionalak onartu dituzte

«Egun ederra pasako dugu denok elkarrekin Tuteran»

Tuterako Argia ikastolako zuzendaria da Argiñe Korta. Ikastola horrek antolatu du aurtengo Nafarroa Oinez. Igande honetan ospatuko da eta Kortak goierritar guztiei gonbita luzatu die.

Apalategi eta Urdangarin hasiko dira Txapelketako final-laurdenetan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa fasean, Andoainen bihar kantatuko dute. Apalategi lehian orain sartuko da. Zazpi goierritar ariko dira denera

San Inazio eguna ospatuko da Urbian asteazkenean

Urtero legez, Urbian San Inazio eguna ospatuko da hilaren 31n. Jendez betetzen dira Urbiko zelaiak egun berezi honetan, eta jai-giro aparta izaten da.

Euripean eman diote hasiera Kuadrillen egunari

Eguraldia ez da arazo izan adin ezberdinetako Ordiziako kuadrillak festei amaiera ematera irtetzeko. Plaza nagusian elkartu dira.

Bele Gazte gaztelekuko nerabeak, Burgosen

Zegamako Bele Gazte gaztelekuak antolatutako udako ekintzen barruan, 40 bat gaztetxo Burgosen izan dira aste honetan.

Udalak San Isidro eta Esteban Orbegozo igogailu bidez lotuko ditu

Igogailua kiroldegi ondoan dagoenatik gertu jarriko dute, eta pasarela bat edukiko du San Isidrora pasatzeko. Zelai Arizti aretotik plazara doazen eskaileretan ere igogailua jarriko dute

Etxaniz-Goiburu eta Amundarain-Gorrotxategi, Idiazabalen txapeldun

Idiazabalgo III. Esku pilota txapelketan 22 gaztek parte hartu dute. Altuna eta Esteban pilotarien eskutik jaso dituzte sariak.

36ko gerrako fusilatuei omenaldia egingo diete larunbatean

Beasainen 1936ko uztailaren 27ko gau beltza gogora ekarriko dute beste behin, fusilatuen omenezko eskultururaren bueltan.

Hara!

Zabortegitik datorren galerna

Hego haize zakarrak Mutiloako Lurpe zabortegiko hautsak arrotu eta zabaldu ditu.

Udako argazkiek badute saria

GOIERRIKO HITZAK eta Fotoetxek Udako 14. Argazki Lehiaketa antolatu dute elkarlanean. Lanak irailaren 22rako aurkeztu behar dira. Harpidedunek sari berezia izango dute

Zubizarreta eta Urrestarazu, munduko txapelketan

Bi atleta goierritarrek abuztuaren 2tik 4ra Italian jokatuko den munduko txapelketako proban parte hartuko dute.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa