Jaiak

Herri kirolak jaietako bigarren egunean

Bigarren egunari hasiera emateko hainbat gazte herri kiroletan aritu dira Gabiriako plazan.

Haurren neurrira egindako eguna eta jaien hasiera Zerainen

Zeraindar txikienek egun borobila dute gaur, goizeko korrika saioarekin, apar festarekin eta haurren eguneko bazkariarekin. Arratsaldean play back-a ere egingo dute eta zeraindar guztiak elkartuko dira pregoian, jaiei hasiera emateko.

Jaien hasiera txistu-hotsez

Txistulariak etxez etxe eta baserriz baserri joan dira txistu-hotsez jaien hasiera iragarriz. Arratsaldeko 19:00etan emango diete hasiera ofiziala jaiei makila jaitsiera eta pegoiarekin.

Larunbatean festan murgilduko dira gabiriarrak

Bueltan dira Gabiriako Andra Mari Jaiak. Bi urteko geldialdiaren ondoren egitarau bikaina osatu dute gabiriarrek.

San Lorentzo eguna jan-edan ederrean

Gabirian San Lorentzo eguna ospatu dute festen atarian, meza eta ondorengo hamaiketakoarekin, ohi bezala.

Beasainmendi festaz janzteko prest

Beasainmendiko festak bueltan dira iraileko lehen asteburuan, bi urteko etenaren ondoren eta egitarau bikainarekin datoz.

San Lorentzo eguna ospatuko dute gabiriarrek asteazkenean

San Lorentzo eguna ospatuko dute gabiriarrek abuztuaren 10ean, festak baino egun gutxi lehenago.

San Inazio eguna ospatu zuten igandean Urbian

Urbia izan zen igandean mendizale eta festazaleen topaleku, San Inazio egunean. Meza, artzain txakur lehiaketa eta erromeria izan zituzten eta Fondaren irekiera ospatzeko aukera izan zuten.

Herriko dantzariek euren eguna ospatuko dute etzi, Igatzako jaien barruan

  Igartzako Dantzarien Kofradia osatzeko deia 2007ko ekainean egin zuten Aurtzaka dantza taldekoek. Urte hartako Igartza auzoko jaietan ospatu zuten aurrenekoz Igartzako Dantzarien Eguna. Bihar bosgarren urtea izango da Beasaingo dantzariak elkartu eta monumentu multzoaren inguruan dantza egiten dutena. Loinazko San Martin plazatik 12:00etan abiatuko dira Igartza aldera, eta ordu erdiren bueltan egingo dute dantza monumentu multzoaren inguruan. Igartza multzoa zaharberritzeko lanak egiten ari ziren kofradia sortzea erabaki zutenean, eta Aurtzakakoek, eraikinak zaharberritzeaz gain, eraikinaren inguruan garai bateko dantza edo protokolo bat berreraikitzeko proposamena egin zuten, ondarea eta ingurua aberasteko helburuarekin. Izan ere, Beasaingo dantzariek egindako eskaerei erantzunez, herriko dantzarien eta dantzari ohien bilgune izatea nahi zuten kofradia; Herrian dantzarako zegoen tradizioa indartu eta osatu ere nahi zuten, Igartza multzoari balio erantsia emanez. Helburu horiek lortzeko bidean, Igartzako Dantzarien Eguna Igartzako Monumentu Multzoa bizirik dagoen ondarea izateko lan egin dute bost urte hauetan, herrian sortu berri den gunea dantzarako gune gisa aldarrikatuz. Ezpata dantzaren bidez, zubia, jauregia, errota, burdinola, ermita eta dolarea lotu nahi izan dituzte, txistua, danborra eta musika ere soka gisa erabiliz. Erregearen bisitatik tiraka Udaletxeko artxiboan gordeta dauden paper horituetan aurkitutako informazioan oinarrituta, dantzarientzako arropa bereziak ere prestatu zituzten 2007ko estreineko dantzaldi hartarako. Beasaingo Udaleko 1928ko akta [...]

goierrikofestak

Errekorrik gainditu gabe irabazi du Usurbeko Igoera Hassan Ait villabonarrak

  Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, giro ederrean igaro dituzte asteburuan Beasainmendiko jaiak. Larunbatean egin zuten auzotarren arteko mus txapelketan Ander Otaegik eta Esteban Aranburuk jantzi zuten txapela. Igandean egindako VII. Usurbeko Igoeran berriz, Hassan Ait villabonarrak eta Nerea Amilibia aiarrak jantzi zuten txapela. Villabonarrak 22 minutu eta 28 segundo behar izan zituen Agortara iristeko. Juan Mari Garinek 2005ean jarritako errekorrik (21 minutu eta 24 segundo) ezin izan zuen gainditu Aitek, beasaindarrak baino minutu bat gehiago behar izan baitzuen lau kilometro eta erdi pasatxo aldapan gora egiteko. Guztira, 58 korrikalari iritsi ziren Agortako helmugara, horietatik zazpi emakumeak. Iaz bi emakumek bakarrik parte hartu zuten proban. Lehen herritarrak, berriz, Imanol Etxeberria eta Itziar Andueza izan ziren. Urtero bezala, aurten ere goierritar ugarik parte hartu du lasterketan. Guztira, 38 izan dira eskualdeko korrikalariak, eta herritarrak 22. Errifek badituzte saridunak Auzoko festak antolatu ahal izateko saltzen dituzten errifa sarituen zenbakiak ere jakinarazi dituzte Beasainmendi elkartekoek. Arkumea, otarrainska kaxa eta xanpain kaxa 358 zenbakidun errifadunak jasoko ditu. Urdaiazpikoa 238 zenbakidun errifa duenak eta baserriko bi oilaskoak 568 zenbakia duen errifaren jabeak jasoko ditu.   SAILKAPENA (Sailkapen osoa Lasterketak.com helbidean) GIZONEZKOAK: 1. Hassan Ait (Villabona)   ……….   22:28 2. Imanol Etxeberria (Beasain)  …. [...]

Beasaingo Hitza

Ataun San Gregorion lau eguneko jaia gaur hasiko da, ohiko egiturarekin baina txirrindulari probarik gabe

Ataungo San Gregorio auzoko jaiak gaur hasiko dira. Lau eguneko egitaraua prestatu du auzokideen batzordeak. Elkarteek, erakundeek eta «hainbat eta hainbat herritarrek» lagundu dute jaiak gorpuzteko ekitaldiak prestatzen. Aurreko urteetako egituraren antzekoa izango dute; berritasun eta birmoldaketa batzuekin, hori bai. Haurrekin pentsatuta abiatuko da festaldia, gaur. Bihar gazteek eta koadrilek hartuko dute plaza. Ohitura duten bezala, jantzi zuriekin irtengo dira koadrilak eguerdian. Bazkaria eta afaria iragarri dituzte, Zelai pilotalekuan. Tartean, erreka jaitsiera eta asto karrera izango dituzte, giroa Lizarrako Batukadak alaitzen duen bitartean. Musikari dagokionez, gaurko erromeria herriko trikitilariek gidatuko dute. Bihar Indarra taldeak rock kontzertua egingo du lehenbizi; 01:30ean Patxi Perez eta Konpainiarekin dantzaldia izango da. «Iaz oso ondo atera zen, giro ederrarekin». Herri guztia dantza jartzeko asmoa dute berriz ere, festen antolakuntzan dabilen Asier Auzmendik azaldu duenez. Kontzertuekin segiz, larunbatean, mozorrotuen gaua girotzeko, Fiachras eta Los Zopilotes Txirriaos ekarriko dituzte, tartean Eneko Dorronsoro auzokidea dela (Hitzak bihar argitaratuko du hari egindako elkarrizketa). Bertsolaritzari ere ukitu berezia emango diote. «Formatu estandarreko» saioa izan beharrean, bertso musikatuen ikuskizuna aurkeztuko dute Hamaika Bertute taldekoek, larunbat gauean. Lau bertsolarik —Ainhoa Agirreazaldegi, Jon Martin, Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendi—, gai jartzaile batek —Egoitz Aizpuru—, eta bi musikarik —Imanol Ugarte eta Unai Arzamendi— girotuko [...]

Aimar Maiz

Beasainmendin auzoko festak ospatuko dituzte asteburuan

Azken hamarkadetan egin ohi duten bezala, iraileko lehen asteburuan ospatuko dituzte aurten ere auzoko jaiak Beasainmendin. Festak larunbatean hasiko badira ere, igandea izango da jai egun nagusia. Egitarauan ez dute aldaketarik egin azken urte hauetan, eta aurten ere ohiko ekitaldiekin egingo dute festa. Auzotarrez gain, jende gehien erakarriko duen ekitaldia Usurbeko Igoera lasterketa izango da. Igande goizean izango da proba aurten ere, Beasain erdiguneko Andre Maria Zeruratuaren eliza paretik irten eta Agortaraino. Ibilbide guztia Erauskin kaletik barrena izango da. Guztira, parte hartzaileek, 4,7 kilometro eta 446 metroko aldea duen ibilbidea egin beharko dute. Lasterketa 11:30ean hasiko da, eta bertan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Izen ematea egunean bertan izango da, irteera puntuan, 10:00etatik aurrera. Korrikalari bakoitzak hamar euro ordaindu beharko du. Lasterketako antolatzaileek egindako kalkuluen arabera, korrikalari azkarrenak batez beste 22 minutu beharko ditu Agortara iristeko. Lehenengo helmugaratzen diren hiru gizonezkoek eta emakumezkoek saria jasoko dute. Baita lehen gizonezko herritarrak eta emakumezko herritarrak ere. Gainerako parte hartzaile guztiek kamixeta jasoko dute opari. Igandean helmuga zeharkatzen duen lehen korrikalariak 2005ean Joan Mari Garinek jarritako errekorra gainditzen badu, 80 euroko saria ere jasoko du. Garinek 21 minutu eta 24 segundo behar izan zituen proba amaitzeko, eta ordutik inork ez [...]

Beasaingo Hitza

San Juan Txiki eguna ospatuko dute gaur Olaberrian

11:00etan: Meza. Ondoren: Floren Nazabal eta Iñaki Azurmendi aizkolariak. Segidan: Hamaiketakoa. 17:00etan: Haurrentzat puzgarriak. 18:30ean: Eskuz binakako pilota partidak: Larrañaga Garmendia Ezkurdi-a-Linzoainen aurka. 20:00etan: Hegaluze eta txak...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa