Jaiak

Boxeoa

Boxeo jaialdi arrakastatsua

Sarrerak agortu ziren ostiralean. Borrokaldi nagusia Fran Mendozak irabazi zuen. Hiru goierritarrek galdu egin zituzten euren borrokaldiak.

Santa Ana jaiak

Haurren danborradarekin amaitu da Ordiziako jaietako lehen asteburua

Bustuntza auzotik hasita kalez kale ibili da danborrada. Plaza Nagusian amaitu da, Ordiziako Martxarekin.

Iritsi dira Madalena jaiak Alegira

Gaur eta bihar, eta asteartean ospatuko dituzte Madalena jaiak. Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegiko herritarren artean elkarlanean antolatu dituzte.

Izaro Villarreal
Santa Ana jaiak

Haurren asteburua festei ekiteko

Santa Ana jaietako haurren asteburua gaur hasiko da. Igandera arte, haur eta gaztetxoentzako ekitaldiz betetako egunak ospatuko dituzte Ordizian, baina gazte eta helduentzako ekitaldiak ere ez dira faltako.

Laida Goiburu

Ormaiztegiko jaiak. Asteburuko egitaraua

Gaur hasiko dira Ormaiztegiko San Andres jaiak. Ormaiztegiko txirrindularitzaren omenaldia eta eskultura inaugurazioa egingo dute besteak beste. Bihar Eleganteen eguna dute, eta etzi, haurren danborrada.

Goierriko Hitza

Futbolin txapelketa inprobisatua Araman

Egitarauan zehaztu gabeko futbolin txapelketa egin dute gaur iluntzean Araman. Eguerdian ehun lagun inguru elkartu dira bazkaltzera Iriarte aretoan.

Iñaki Gurrutxaga

Mozorro kalejira batukada feministarekin

Ataun San Martingo umeen egunaren barruan, mozorro kalejira egin dute Ataunen Goierriko hainbat herritako emakumeek osatutako batukadarekin.

Iñaki Gurrutxaga

Ataungo San Martin jaiak: Asteburuko egitaraua

Festak atzo hasita, kuadrilla eguna ospatzen ari dira gaur Ataun San Martinen, besteak beste. Iluntze-gauean kontzertu eta dantzaldiek girotu dute herria. Bihar umeen eta mozorrotuen eguna dute, eta igandean, jaiak bukatzeko, bertsolariak.

Goierriko Hitza

Aramako San Martin jaiak: Asteburuko egitaraua

San Martin festak atzo hasi zituzten Araman, txupinazoarekin eta gaztaina jatearekin. Asteburua dago aurretik, eta egitaraua, bete-betea. Ohiko ekitaldi herrikoiez gain, Mugi panderoa eta Iratzar taldeek girotuko dituzte gauak.

Goierriko Hitza

Erromeria ospatuko da Ardanbidetan igandean

Kimu Berri elkarteak antolatu du, eta egun osorako ekitaldiak prestatu ditu. Paella bazkaltzeko aukera izango da.

Zaldibiako jaien balorazio-bilera bihar egingo dute

Udaletxeko aretoan, asteartean 18:30ean elkartuko dira Festa Batzordekoak.

Helduen danborradan parte hartzeko izen-ematea ireki dute

Azaroaren 29an izango da Ander Deunaren jaietako helduen danborrada , 20:00etan. Izen-emate kopurua nahikoa ez bada, ez da danborrada egingo.

Ander Deuna jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa jarri dute martxan

Urriaren 28ko 15:00ak arte bidali daitezke proposamenak. Edozein eratako lanak onartuko dira: collage-a, pintura, argazkia, diseinu grafikoa...

Zaldibian Gazte Eguna ospatuko dute bihar, jai-giroa eror ez dadin

Zaldibiako Gazte Asanbladak eta GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak antolatu dute, elkarrekin. Bazkariarekin hasiko dira, eta gaueko kontzertuekin bukatu.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa