Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Realak, Osasunak, Arnedok eta Urolak haur mailako lagunarteko txapelketa jokatu dute Urolaren 50. urteurrenaren harira

Festen ordez, hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko, tartean Maddi Aiestaran, Maialen Akizu, Andoni Egaña eta Aitor Sarriegiren bertso saioa. Goizean magia ikuskizuna izan dute haurrek, eta iluntzean musika izango da.

Aurre denboraldiari hasiera eman dio Ordiziako errugbi talde nagusiak, Frantziako Mont de Marsans hiriko Stade Montoia taldearen aurkako partidarekin. Pandemia hasi zenetik, publikoa izan da harmailetan lehen aldiz. Klubak bazkide kanpainari ekin dio, eta Kilometroak jaiarekin senidetze ekitaldia egin du partida hasi aurretik. Frantziarrek irabazi dute norgehiagoka.

Klubaren 50. urteurrenaren aitzakian aldatu dute arropa, jokalari guztien artean hautatuta. Aurkezpena Luis Urdangarin zelaian egin da, Zumarraga-Urretxu Torneoa hasi aurretik. Ohiko lore eskaintza ere egin diote Antioko amabirjinari.

Beti Alai pilotalekuan egingo dute gazta txapelketa, ateak itxita eta neurri bereziak hartuta. Gazta irabazlearen enkanteko dirua Lagunkiro elkarteari bideratuko diote, adineko pertsonen ongizatea bermatzeko duen proiektuarekin lanean jarraitzeko.

SGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluak Beasaingo Udaleko kultura sailarekin elkarlanean 'Jazz ibiltaria' zikloa antolatu du. Igartzan egingo du geldialdi bat, datorren igandean

Matrikulazioa hilaren 24a baino lehen egin behar da. Halere, irailaren 17a baino lehenago eginez gero ordaintzeko erraztasunak eskaintzen dituzte

Hamalau kasu berrirekin bukatuko du astea Goierrik, Osasun Sailaren arabera. Ordizian, Legazpin, Beasainen, Lazkaon eta Zumarragan daude positibo gehienak.

Oihane Vicente dantzari zumarragarrak sormenezko dantza ikastaroa emango du otsailean eta martxoan Eitzako Topalekun. Auzoko Jai batzordeak antolatu duen ikastaro horretako eskolak hilaren 11, 18 eta 25ean eta martxoaren 11n

Antxiñako Ama txistulari taldeak argazki eta dokumentu bilketa hasi du, taldearen 50. urteurrena dela eta. Taldearen argazkiak eta berarekin lotutako dokumentuak dituztenek, Zumarragako kultur etxean utzi behar dituzte, otsailean zehar.

Argindarra modako hizketagai bihurtu da azken asteetan. Eta ez da gutxiagorako. Azken hiru urteetako preziorik garestienak ordaindu behar izan dituzte aste ...

Larunbatean KKinzona Productions-ek eta Zaindu Zure Harria fundazioak Iparregarri, Urretxuko azken bardoaren kondaira pelikula aurkeztu zuten. Labeaga aretoa bete egin zen. Aurkezpena azaroan egin behar zen, baina Xabi Aztiriaren heriotzagatik atzeratu

Arri BKL eta Goierri Quartet taldeek derbi goierritarra jokatu zuten atzo, Beasaingo Antzizarren. Etxekoak nagusitu ziren, 69-68



