Azaroaren 20tik 30era luzatuko dira aurten jaiak, bi asteburutan banatuta. Lehenengo asteburuan eleganteen eta haurren egunak, nabarmentzekoak.


Osasun Sailak beste lau kasuren berri eman du gaur. Ordizian eta Ataunen atzeman dituzte positibo berriak. Gainontzeko hogei herrietan ez da beste kasurik agertu.

Larunbatean herritarrek parte hartzeko hiru jarduera desberdin egongo dira. Parkeetan hobekuntzak egiteko irizpideak zehaztuko dituzte egindako diagnositik

Loinatz musika eskolak egitarau berezia antolatu du, ikasturte bukaerarako. Bihar programa bereziko ikasleen txanda izango da. Ekainaren 18an amaituko da zikloa, harizko orkestraren emanaldiarekin. Kalean kontzertu bat ere eskainiko dute, Erauskin plazan.

Ordiziako komiki eta ipuin labur lehiaketan ia 300 lan aurkeztu dituzte aurten. Sariak asteburuan banatu dituzte.

Asteburuan Gipuzkoako Odol Emaileek emankorrenak omentzeko hainbat ekitaldi egin dituzte; Beasainen, tartean. Jorge Montero izan da omenduetako bat

Gasolindegia Urkiola karrozeria zegoen tokian egongo da. Egoitza soziala ere, Bizkaitik Urretxura ekarriko dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur hasi ditu GI-631 errepidea hobetzeko lanen bigarren fasea. 7,7 milioi euroko aurrekontua eta 15 hilabeteko epea dute.

Datuen hobekuntzaren seinale, gaur hiru kasuren berri eman du Osasun Sailak Goierrin osoan. Horietatik 2 Ordizian daude, eta bakarra Legazpin. Gainontzeko herrietan ez dago beste positiborik.

Transhumantziari buruzko lana da. Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzain goierritarrak dira protagonistak. Fredi Paiak eta Aitor Gisasolak egin dute

N-1etik San Bartolomera dagoen sarrera-irteera eta Eroskiren ingurua egokituko dira. Pantaila akustikoak jarriko dira N-1ean, Euskal Pilota eta Bustuntza parean

Euskal Herriko dantza txapelketaren 40. urteurrenaren harira antolatu dute. Eskenatokitik kalera ekarri nahi dute dantza. XVI. eta XX. mendeko arropen erakusketa dago ArdixarranGoierritarrek agendan idazteko hitzordu berria dute urriaren 15ean: Segurak...

ORDIZIA // Urteroko ohitura jarraituz, Goiztiri AEK euskaltegiak Ordiziako Euskal Jaien azoka berezian postua jarriko du gaur. Bertako produktuz betetako saskia zozkatzeko errifak salduko dituzte; porruak, ardoa, arrautzak, ogia, gazta... Errifak euro...

ERROMESALDIA // Legazpiarrek urteroko erromesaldia egingo dute bihar Arantzazuko baselizara. Lehenengo autobusa 07:30ean aterako da Saturnino Telleriatik Udanara; handik oinez joango dira. Amabirjinaren iturrian salda eta txorizoa banatuko dizkiete. Bi...

DANTZA // 2016-2017 ikasturterako Legazpiko Sustraiak dantza taldean izena eman nahi dutenek, gaur eta bihar izango dute aukera. Taldearen egoitzan eman daiteke izena, 18:30etik 19:30era. Gutxieneko adina bost urte da.

LEGORRETA // Pilates ikastaroa antolatu du Legorretako udaleko kultur lantaldeak. Ikastaroa astelehenetan eta asteazkenetan izango da Ugaro Herri Ikastetxeko soinketa gelan, 18:30etik, 19:30era. Ikastaroa hilaren 19an hasi eta ekainaren 19an amaituko ...

Urtea amaitu bitartean Zelai Arizti aretoan egongo diren ekitaldiak aurkeztu dituzte.Zine denboraldiari dagokionez, ohi baino bi aste lehenago hasi da, Ben-Hur eta Gernika pelikulak eman ahal izateko. Asteburu honetan Gernika eta Buscando a Dory emango...

ORDIZIA // Ordiziako PSE-EEk korreo bidezko botoa bideratzeko laguntza zerbitzua jarri du martxan, hilaren 25ean hauteskunde mahaira botoa ematera joan ezingo diren pertsonentzat. Alderdiak Oianguren 1en duen egoitzan emango du zerbitzua astelehenetik ...

Lazkaoko Oin-Arin dantza taldea urrezko ezteiak ospatzeko urtean da. 50 urte bete ditu aurten (1966-2016), eta bi alditan antolatu dituzte ospakizun ekitaldiak: apirilean izan zen dantza saio berezia, eta irailaren 23-24an borobilduko dute.Irailaren 23...

