San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Beasaingo Arangoiti egoitzan zazpi positibo berri atzeman dituzte ostiraletik, eta 23 dira dagoeneko. Zumarragako Argixaon beste 9 kasu daude.

Loreto Fernandez Imazek emango du bigarren kontzertua igandean, Ainhoa Zubillaga mezzo-sopranoaren laguntzarekin. Azaroan Musika programan txertatu da aurten organo zikloa

Osasun Sailaren arabera, asteburuan beste 155 kasu atzeman dituzte Goierrin. Zumarragak, Beasainek, Ordiziak eta Legazpik izan dute igoerarik handiena. Egunez eguneko datua apur bat apaldu da.

Txuri urdinek bana berdindu egin zuten Balmasedaren kontra, aurkari zuzen baten etxean. Goierri Gorrik ere bana berdindu zuen

Eusko Jaurlaritzak indarrean jarritako neurri berriek zuzenki eragin die herriko tabernari eta sukaldariei. Azaroan zehar ezingo dute eguneroko jarduerarekin jarraitu, etxez etxeko banaketa zerbitzua soilik dago baimenduta.

Pasa den osteguneko neurri murriztaile berriak jakitera eman ondoren, asko aldatu da herritarron asteburuetarako plana. Kalera irteten diren batzuk paseatzen ibiltzen dira, beste asko, ordea, bankuetan eserita.

Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Euskal Herriko hainbat udalerritan, Ordizian barne. «Burgesia ezartzen ari den neurri autoritarioak salatzeko, neurri hauen atzean ezkutatzen diren interes politikoak azaleraziz».

Euskaraldiari begira bideo bat osatu dute herritarrek Udalaren laguntzaz. Bideoaren xedea Olaberriko egoera soziolinguistikoa erakustea da.

Kontzientzia Moreak taldeak, Goierriko beste hainbat emakume taldek babestuta, Emakumeen Mundu Martxak zertan datzan azaldu du

Ordiziako Jakintza, Legazpiko Haztegi eta Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak arituko dira lehian

Urretxuko eta Zumarragako Odol Emaileek hitzordua egin dute datorren astelehenerako. Ateraldiak 17:15etik 20:15era egingo dituzte Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Hilero egiten dituzte ateraldiak, hil bakoitzeko azken astearteetan.

Aian izango da saioa igandean, 12:00etan, pilotalekuan. Hamabi aizkolari lehiatuko dira; sei txartel daude jokoan.